2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SAN ADRIAN
2014ko plantilla organikoa. Hasierako onespena
San Adriango Udalak, 2014ko urtarrilaren 29an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2014ko plantilla organikoa.
Espedientea jendaurrean egonen da 15 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek aztertu eta bidezkotzat jotzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.
Erreklamaziorik egin ezean, plantilla organiko hori behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea bukatutakoan.
San Adrianen, 2014ko urtarrilaren 31n.–Alkatea, Emilio Cigudosa García.
Iragarkiaren kodea: L1401506