2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OTEITZA
Aldaketa Herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena
Oteitzako Udalak, 2014ko urtarrilaren 16ko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Oteitzako herrilurren aprobetxamendua arautzen duen ordenantzaren 5, 17 eta 24. artikuluetan.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, aldaketa behin betiko onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Oteitzan, 2014ko urtarrilaren 20an.–Alkatea, José Ángel Bermejo Berdonces.
Iragarkiaren kodea: L1401508