2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OIZ
Oihan enkantea
Oizko Udalak, Nafarroako Gobernuak behar bezala baimendurik, gutun-azal itxien bidezko enkante publikoa eginen du, 2012 eta 2013ko oihan aprobetxamendu hau saltzeko:
Lote bakarra, 512 pagoz osatua, 454 m³ zur eta 816 m³ enbor txiki egiten dutenak. 50.800,00 euroko prezioa dute, BEZa kanpo.
Aprobetxamenduaren xede diren arbolak Oizko hermendian daude, Anizpe (305 zuhaitz) eta Zozorbe (207 zuhaitz) alderdietan.
Proposamenak Oizko Udaleko Idazkaritzan aurkeztuko dira (eredua eranskinean). Horretarako epea 2014ko martxoaren 13ko ordu bietan amaituko da. Proposamenak hurrengo egunean irekiko dira, ordu berean.
Eskatzaileek beren agirietan hau sartuko dute: enpresaren sailkapen agiria, eskatzailearen IFZ eta hasierako prezioaren %2 gordailuan sartu izanaren gordekina.
Baldintza teknikoak eta ekonomiko-administratiboak Udaleko Idazkaritzan daude interesdunen eskura.
Oizen, 2014ko urtarrilaren 28an.–Alkatea, Alberto San Miguel Mindeguia.
Eranskina
Proposamen eredua
Izena: .................................., herria: ................ helbidea: ......................... eta NAN zenbakia: ................................, nire izenean edo honako hau ordezkatuz: ..................... IFZ zenbakia: ........................., helbidea: .............., enpresaren sailkapen agiria baitut, oihan enkante honen iragarkiaren berri izanik: ................ pago, eta orobat hura gobernatzen duten baldintzen agiriaren berri izanik eta onarturik, zenbateko hau eskaintzen dut delako aprobetxamenduaren truke: ................................................. euro (....................), letra eta zenbakitan emana.
(Eguna eta sinadura)
Iragarkiaren kodea: L1401407