26. ALDIZKARIA - 2014ko otsailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

2013ko ekitaldiko aurrekontuko aldaketen espedientea. Behin betiko onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2013ko abenduaren 18an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2013ko ekitaldiko aurrekontuan aldaketak egiteko espedientea.

Erabaki hori 2014ko 10. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 16an.

Legez ezarritako epea iragan denez inork haren kontra erreklamaziorik eta/edo alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsi da.

1.–Kreditu berezia gastuen 4. kapituluko (“Transferentzia arruntak”) kontu-sail batean, 14.823,58 euro egiten duena, gastuen 4. kapituluko (“Transferentzia arruntak”) 3 kontu-sailen kreditu transferentzia bidez finantzatuko dena, 12.576,50 euro, 1.817,83 euro eta 429, 25 euro, hurrenez hurren.

Noain Elortzibarren, 2014ko otsailaren 3an.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L1401402