26. ALDIZKARIA - 2014ko otsailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL FRUTO

2014rako karga-tasak, tasak eta prezio publikoak

Udalak, 2013ko abenduaren 31ko osoko bilkuran, ondotik ematen den erabakia hartu zuen:

“2014ko ekitaldirako zergen karga-tasak, tasen tarifak eta prezio publikoak.

Ikusirik Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 2/1995 Foru Legearen 12 eta 64. artikuluetan eta aplikatzekoak diren gainerakoetan ezarritakoa, erabaki da ordainarazpenen tributu-kuotak zehazteko elementu hauek finkatzea:

1. Lurraren gaineko kontribuzioa: karga-tasa 0,3674 izanen da hiri ondasunetarako eta 0,8, berriz, landa ondasunetarako (139. artikulua).

2. Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren indizea 1,3 izanen da (154. artikulua).

3. Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergaren karga-tasa %4 izanen da. (170. artikulua).

4. Hirilurren balio igoeraren gaineko zergarako %2,4ko portzentajea ezartzea, lurren balioaren gainean. (175. artikulua), eta %14, %12, %10 eta %8ko tasak, bortz, hamar, hamabortz eta hogei urte bitarteko tarteetarako, hurrenez hurren (176. artikulua).

5. Etxebizitza hutsen gaineko zerga: urriaren 31ko 31/2013 Foru Legean ezarritako gutieneko tasak (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 188.2 artikulua).

6. Erabilera publikoko lurretan terrazak, aulkiak eta mahaiak paratzeko tasa: 100,00 euro denboraldi bakoitzeko; kalez kaleko saltokiak paratzeagatik: 10,00 euro, egunean.

7. Udal igerilekuak eta udal pilotalekua erabiltzeko tasak.

Tarifak:

a) Udal igerilekuak:

–Eguneko sarrera: 5etik 14 urte bitartean: 3 euro; helduak: 6 euro; 65 urtetik goitikoak: 3 euro.

–Hamabostaldiko abonamendua erroldatuentzat: 5etik 14 urte bitartean: 14 euro; helduak: 28 euro; 65 urtetik goitikoak: 10 euro.

–Hamabostaldiko abonamendua erroldatu gabeentzat: 5etik 14 urte bitartean: 21 euro; helduak: 35 euro; 65 urtetik goitikoak: 15 euro.

–Hilabeteko abonamendua erroldatuentzat: 5etik 14 urte bitartean: 18 euro; helduak: 35 euro; 65 urtetik goitikoak: 12 euro.

–Hilabeteko abonamendua erroldatu gabeentzat: 5etik 14 urte bitartean: 25 euro; helduak: 45 euro; 65 urtetik goitikoak: 18 euro.

–Denboraldiko abonamendua erroldatuentzat: 5etik 14 urte bitartean: 25 euro; helduak: 50 euro; 65 urtetik goitikoak: 15 euro.

–Denboraldiko abonamendua erroldatu gabeentzat: 5etik 14 urte bitartean: 30 euro; helduak: 60 euro; 65 urtetik goitikoak: 20 euro.

–Abonamendua, 10 egunekoa, bata bertzearen segidakoak izan gabe: hamabostaldirako abonamenduen prezio bera.

b) Udal pilotalekua:

–Argiak: 3 euro ordubeteko fitxa bakoitzeko.

8.1. Hilerriko lanak eta hileta zerbitzuak egiteko tasak. Tarifak:

–Lanegunetan:

a) Horma-hilobian ehorztea, 75 euro.

b) Panteoian ehorztea, 100 euro.

c) Lurrean ehorzteko hondeaketa lanak, 150 euro.

–Larunbat, igande eta jaiegunetan:

a) Horma-hilobian ehorztea, 140 euro.

b) Panteoian ehorztea, 200 euro.

c) Lurrean ehorzteko hondeaketa lanak, 350 euro.

–Hilotzak hobitik ateratzea.

a) Horma-hilobietan, 65 euro.

b) Panteoietan, 130 euro.

7.2. Kontzesio, kontserbazio eta mantentze lanetako tasak:

a) Horma-hilobi berrien kontzesioa 25 urterako: 500 euro.

Salbuespen subjektibo bat ezarri da 65 urtetik goitikoendako, erroldan bizilagun gisa izen emanak badira bortz urte baino gehiagoko antzinatasunarekin.

b) Mantentze lan eta zerbitzu orokorrengatik (urteko kuota): horma-hilobia: 6 euro; hilobi bakuna eta 3. kategoriako panteoia. 3 euro: 2. mailako panteoia: 9 euro; 1. mailako panteoia: 18 euro. (2009. urtea).

9. 2014rako, laborantzako herrilurretako mota desberdinak aprobetxatzeko kanona Herrilurretako aprobetxamenduen ordenantzan ezarritakoa izanen da (2003ko 181. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 19an), kontsumorako prezioetan erakunde ofizial eskudunak Nafarroarako onesten duen gorakadaren arabera eguneratua (27. artikulua, azaroaren 28ko 37/2013 Foru Legeak ematen duen idazketan).

Hona hemen kanonaren urteko eguneratzearen ondoriozko tarifak herrilurretako lurzati mota desberdinetarako 2013an aplikatuak:

–Lehorreko lurzatia: 8,69 euro erreguko.

–Grabitate bidezko ureztatze eremua. 52,21 euro erreguko.

–Aspertsio bidezko ureztapen tradizionaleko lurzatiak: 67,76 euro erreguko.

–Mahastiak eta olibondoak: 9,93 euro erreguko.

–Nafarroako Ubideko X. sektoreko ureztaketa berrietako lurzatiak: 25,32 euro erreguko.

–Familia-baratzeetarako lurrak: erretiratuak: 5,27; erretiratu gabeak: 26,37 euro erreguko.

–Tantaka ureztatzeko mahastiak “Ganazo” alderdian: 15,51 euro erreguko.

Herrilurretako larreetako bazkalekuak errentan hartzeko kanona ere eguneratuko da, kontsumorako prezioetan erakunde ofizial eskudunak Nafarroarako onesten duen gorakadaren arabera. Haien esleipen berriaren lehen urte honetan, perituaren balorazio txostenetik ateratzen den tasazio balioa aplikatuko da.

Legarra ateratzeagatik: 1 euro/metro kubikoa.

10. Ureztatzeko herri lurzatietako ureztatze saria Ureztatzaileen Sindikatuak ezartzen duen sari orokorra izanen da. Nafarroako Kanaleko X. sektoreko ureztalurretan, orobat Ureztatzaileen Komunitate Orokorreko eta Oinarrizko Komunitateko gobernu organoek ezarritakoak.

11. Agiriak luzatu eta tramitatzeko tasak eta udal bulegoetan egiten diren zerbitzu eta jardueren prezio publikoak.

1. Eskabideak eta agiriak: fotokopiak egiaztatzea: 0,50 euro/orria.

2. Ziurtagiriak:

a) Ziurtagiri arruntak (katastroa, errolda, etab.): 0,50 euro ziurtagiri bakoitzeko.

b) Espediente administratiboetan jasotako erabaki edo agirien ziurtagiriak: 5,00 euro.

c) Aitzinetik txostena egitea behar duten ziurtagiriak: 25,00 euro.

3. Lizentziak, kontzesioak eta baimenak:

a) Partikularrek eragindako hirigintza espedienteak: prentsako iragarkien kostua gehi 100,00 euro.

b) Establezimenduak irekitzeko lizentzia behar duten jardueretan aritzeko lizentziak: 60,00 euro espediente bakoitzeko.

c) Obra lizentziak oro har: obra gauzatzeko aurrekontuaren %0,5.

Lizentziak, eraikinak edo instalazioak lehen aldiz erabili edo okupatzeagatik (LAHFLaren 189.1.h artikulua): 100 euro.

d) Bertze udalerrietako lurzatien gaineko zedulak lortu eta jaulkitzea: 1,80 euro.

4. Prezio publikoak.

Megafoniako iragarkiak: 3 euro.

Fotokopiak:

Txuri-beltzean, Din A4: 0,20 euro; Din A3: 0,30 kopia bakoitzeko.

Koloretan, Din A4: 0,30 euro; Din A3: 0,50 kopia bakoitzeko.

Faxez bidaltzea: 0,50 euro/orria. Atzerrira bidaltzea: 2,00 euro/orria.

Karga-tasak, ehunekoak edo indizeak zehazteko hartzen diren erabakiak inpugnatzen ahalko dira, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legeko II. Kapituluko IX. Tituluan ezarritakoaren arabera.

Ordenantza fiskaletako aldaketa jendaurrean egonen da, Foru Lege beraren 325. artikuluan ezarritakoa betez.”

Murillo el Fruton, 2013ko abenduaren 31n.–Alkate udalburua, Javier Garriz Gabari.

Iragarkiaren kodea: L1400469