2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MURIETA
1. poligonoko 664. lurzatiaren xehetasun azterlana.
Hasierako onespena
Murietako Udaleko alkate udalburuak, 2014ko urtarrilaren 31n eman 8/2014 ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen 1. poligonoko 664. unitatearen xehetasun azterlana. Sociedad Cooperativa Cerealistica Lóquiz da sustatzailea.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.
Murietan, 2014ko urtarrilaren 31n.–Alkatea, Emilio Jesús Ruiz Recalde.
Iragarkiaren kodea: L1401511