2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LAPOBLACIÓN
2014ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak. Hasierako onespena
Lapoblaciongo Udalak, 2013ko abenduaren 18an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2014ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Lapoblacion-Meanon, 2014ko urtarrilaren 30ean.–Alkatea, Javier Martínez Fernández de las Heras.
Iragarkiaren kodea: L1401568