26. ALDIZKARIA - 2014ko otsailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITSASO

Aldaketa, Itsasoko Kontzejuaren herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena

Itsasoko Kontzejuak, 2014ko urtarrilaren 11n egin bilkuran, aldaketa hasiera batean onetsi zuen Itsasoko Kontzejuaren herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Itsason, 2014ko urtarrilaren 30ean.–Alkate kontzejuburua, Javier Azpiroz Latasa.

Iragarkiaren kodea: L1401570