2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
FUSTIÑANA
2014ko ekitaldirako aldaketa, tarifa, tasa eta prezio publikoetan. Behin betiko onespena
Fustiñanako Udalak, 2013ko azaroaren 14an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2014ko ekitaldirako aldaketa, tarifa, tasa eta prezio publikoetan. 2013ko 226. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, azaroaren 22an.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz (maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatua), jendaurreko epea alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, bidezko da aldaketa behin betiko onetsi eta testu osoa argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Fustiñanan, 2013ko abenduaren 31n.–Alkatea, Juan Antonio Sola Pradilla.
2014KO TASAK ETA PREZIO PUBLIKOAK
1.–Zergak.
–Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: 0.2930.
–Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa: 0.77.
–JEZ: Nafarroako Gobernuaren tarifak.
–T.I.U.Z.: Nafarroako Gobernuaren tarifak.
–EIOZ: O.G.A.ren %2.
–L.B.I.Z.: Indizea: 2,2, 2,1, 2; tasa: 15, 12 eta 8.
–Herrilurretako aprobetxamenduak eta ehiza barrutia: Nekazaritza Ministerioko prezioen indizea.
2.–Tasak.
–Hornidura eta sareak.
1.–Zerbitzuaren kuota finkoa: 20,00/seihilekoa.
2.–Kuota aldakorra:
–Etxebizitzak: 0,56/m³.
–Industriakoa: 0,63/m³.
–Abeltzaintza: 0,40/m³.
3.–Hornidurako alta: 120,00 euro.
4.–Sareen kontratazioa: 120,00 euro.
–Agiriak tramitatu eta luzatzea:
- Hirigintzako lizentziak: 50,00 euro/handiak; 30,00 euro/tikiak.
- –Lurzatiketa lizentziak: 60,00 euro.
- Jarduera sailkatuen lizentzia: 80,00 euro.
- Irekitzeko lizentzia: 80,00 euro.
- Ziurtagiriak luzatzea:
- Azken hirurtekoa: 2,00 euro.
- Duela lau-sei urte bitartekoak: 3,00 euro.
- Duela sei-hamar urte bitartekoak: 4,00 euro.
- Duela hamar urte baino gehiagokoak: 5,00 euro.
- Konpultsak: euro 1,00.
- Fotokopiak: 0,10 euro.
–Elkartze zibilen erregistroa:
- Hasierako izen ematea: 50,00 euro.
- Bajak: 20,00 euro.
- Aldaketak: 20,00 euro.
–Minusbaliatuen aparkatze txartelak: 20,00 euro.
–Pasabiderako lizentzia: Plaka: 40,00 euro; tasa: 6,00 euro.
–Eremu publikoa okupatzea: garabia, 40,00 euro/hilabetea; 0,60 euro/metroa astean.
–Terrazak eta ostatuak:
- Karrika nagusia, Portal eta Plaza: 26,00 euro mahaiko.
- Ramírez Burgaleta karrika: 24,00 euro mahaiko.
- Gainerakoak: 21,00 euro mahaiko.
–Merkatu txikiak: 11,00 euro/saltokia/urtea. 80,00 euro/hiruhilekoa.
–Herrilurrak eskualdatzea: 3,00/erregua.
–0-3 urtekoendako ikastetxea: Nafarroako Gobernuaren tarifak.
–Ludoteka: 22,00 euro/urtea.
–Kiroldegiko instalazioak:
–Bizilagunendako tarifak:
Banakako urteko abonamenduak: 62,00 euro.
–Familiako urteko abonamenduak:
Familiako abonamendua lortu ahal izateko, familia unitateko kide guztiek eskuratu beharko dute, udal erroldako orriari jarraikiz; 60 urtetik goitikoak ez dira kontatuko.
- Erroldako unitateak 4 kide dituenean: 223,20,00 euro (%10 merkeago).
- Erroldako unitateak 5 kide dituenean: 279,00 euro (%12 merkeago).
- Erroldako unitateak 6 kide dituenean: 334,800 euro (%13 merkeago).
- Erroldako unitateak 7 kide dituenean: 390,60 euro (%14 merkeago).
- Erroldako unitateak kide gehiago dituenean: %15 merkeago.
Kiroldegiko instalazioak erabiltzeagatik ordaintzetik salbuetsirik egonen dira 65 urtetik goitiko bizilagunak (1949az geroztik sortuak) eta bortz urtetik beheitikoak (2010a arte sortuak).
Ondoko bizilagunek %50eko hobaria izanen dute urteko abonamenduan:
Hiruretan hogei urtetik goiti dutenek, familia-unitate osoaren diru-sarrerak 14.000,00 euro baino gehiago ez badira urtean.
Langabezian daudenek, prestazioa eskuratu ala ez, familia-unitatearen diru-sarrerak 14.000,00 euro baino gehiago ez badira urtean.
–Bizilagun ez direnendako abonamenduak:
- Bizilagun ez direnen urteko banakako abonamenduak: 80,00 euro.
- Bizilagun ez direnen familiako urteko abonamenduak:
- Lau kide: 240,00 euro (%25 merkeago).
- 5 kidetik goiti: %30 merkeago.
- Denboraldiko abonamendua (06-15etik 09-15era): 80,00 euro.
- Hilabeteko abonua: 47,00 euro.
- 15 aldiz sartzeko abonamendua: 40,00 euro.
- Sarrerak: Lanegunetan: 3,00 euro. Jaiegunetan: 4,00 euro.
–Gimnasioa:
Bizilagunendako tarifak:
- Urteko abonamendua: 170,00 euro.
- Hiruhilekoko abonamendua: 70,00 euro.
- Hilabeteko abonamendua: 30,00 euro.
- Eguneko sarrera: 5,00 euro.
- Saunako sarrera: 1,00 euro.
Ondoko bizilagunek %50eko hobaria izanen dute gimnasioaren urteko abonamenduan:
Hiruretan hogei urtetik goiti dutenek, familia-unitate osoaren diru-sarrerak 14.000,00 euro baino gehiago ez badira urtean.
Langabezian daudenek, prestazioa eskuratu ala ez, familia-unitatearen diru-sarrerak 14.000,00 euro baino gehiago ez badira urtean.
Salbuespenak automatikoak izanen dira; hobariak, berriz, Udalak horretarako prestatzen duen eskabidean eskatu beharko dira, horren egiaztagiriekin batera; hura ikusirik erabakiko da, baldintzak betetzen baditu.
Langabetuen kasuan, haien egoera aldatzen bada, horren berri eman beharko dute eta ordainketa erregularizatuko da iragandako denbora hainbanaturik.
Gimnasioko urteko abonatuek %10eko deskontua izanen dute Udalak sustaturik gimnasioan gauzatzen diren kirol jarduera guztietarako ezartzen diren kuotetan.
–Bizilagun ez direnendako tarifak:
- Urteko abonamendua: 213,75 euro.
- Hiruhilekoko abonamendua: 85,50 euro.
- Hilabeteko abonamendua: 37,50 euro.
- Eguneko sarrera: 12,50 euro.
- Sauna: 1,25 euro.
3.–Herritarren aprobetxamenduak.
–Ureztalurretako lurzatiak: 54,00 euro/erregua.
–Cabanillasko mugapeko abeltegiko lurzatiak, Cabanillasko Udalak finkatzen duen prezioan.
–Lehorreko lurzatiak: 2,25 euro/erregua.
–Lehorreko larreak: 1,48 euro/erregua.
–Ureztalurretako larreak: 3,30 euro/erregua.
Iragarkiaren kodea: L1400573