26. ALDIZKARIA - 2014ko otsailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

12 eta 14. aldaketak 2013ko aurrekontu arruntean. Behin betiko onespena

Aurrekontuko 12 eta 14. aldaketak hasiera batean onesten dituen erabakiak 2014ko 9. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, urtarrilaren 15ean. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

12. aldaketa

–Laburpena, kapituluka:

GASTUAK:

IV. kapitulua: 10.000 euro.

III. kapitulua: -10.000 euro.

Guztira: 0 euro.

14. aldaketa

–Laburpena, kapituluka:

GASTUAK:

IV. kapitulua: 500,00 euro.

II. kapitulua: -383,00 euro.

I. kapitulua: -117,00 euro.

Guztira: 0 euro.

Lizarran, 2014ko otsailaren 3an.–Alkatea, Mª Begoña Ganuza Bernaola.

Iragarkiaren kodea: L1401579