26. ALDIZKARIA - 2014ko otsailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESPRONTZEDA

01. aldaketa 2013ko aurrekontuan.
Behin betiko onespena

Aurrekontuan egin 01/2013 aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2013ko 222. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 18an.

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

01. aldaketa 2013ko aurrekontuan

Kreditu gehikuntza.

Gastu goititua:

533-60105 kontu-saila. Bideen moldaketa: 15.877 euro.

Finantzabidea:

870 kontu-saila. Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 15.877 euro.

Esprontzedan, 2014ko urtarrilaren 29an.–Alkatea, Ángel María Fernández Azpilicueta.

Iragarkiaren kodea: L1401576