2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BARAÑAIN
11. aldaketa 2013ko aurrekontuan. Hasierako onespena
Barañaingo Udalak, 2014ko urtarrilaren 31n egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2013ko ekitaldiko (2012tik luzatua) aurrekontu orokorrean aldaketa egiteko 11/2013 espedientea, kreditu transferentzia eginen baita.
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 216.3 artikuluarekin bat, aurrekontuek dituzten tramiteak eta informazioari, erreklamazioei eta publizitateari buruzko baldintzak errespetatu behar dira espediente hau tramitatzean eta onestean. Hortaz, Foru Lege horren 202. artikuluan aipatu 216.3 artikuluak hara igorrita xedatzen denari jarraikiz, espedientea Udal Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean paratu eta biharamunetik hasita, interesdunek eta bizilagunek espedientea aztertu eta bidezko erreklamazioak egin ditzaten.
Inork erreklamaziorik aurkeztu ezean, delako espedientea behin betiko onetsitzat joko da, aitzineko lerroaldean aipatu jendaurreko epea iragan ondoan.
Argitara ematen da, adierazitako aginduetan jasotako erabakiak bete daitezen.
Barañainen, 2014ko urtarrilaren 31n.–Alkate udalburua, José Antonio Mendive Rodríguez.
Iragarkiaren kodea: L1401573