2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARTAXOA
2014ko tasa eta prezio publikoak. Onespena
Artaxoako Udalak, 2013ko abenduaren 19an egin osoko bilkuran, honako tasa eta prezio publiko hauek onetsi zituen 2014rako:
1. Agiriak luzatu eta tramitatzea.
–Ziurtagiriak: 1,50 euro.
–Konpultsak: 1,00 euro.
–Faxa: 2,50 euro.
–Fotokopiak: 0,10 euro.
–Lurzatien gaineko zedulak: 2,00 euro.
2. Irekitzeko lizentziak.
–Establezimenduak berritik paratzea. Jarduera sailkatuen espedienteari lotutako jarduerak: 315,00 euro.
–Jarduera sailkatuen espedienteari lotu gabeko jarduerak: 155,00 euro.
–Lokalak lekuz aldatzeagatik, berritik jartzen direnean ordaindu beharrekoaren %90 izanen da zerga.
–Lokalak handitzeagatik, berritik jartzen direnean ordaindu beharreko tarifa bera izanen da zerga: 315,00 euro.
–Merkataritzako jarduera aldatzeagatik, jarduera berriari esleitutako kuotaren eta lokal berean egiten zenari dagokionaren arteko aldea ordaindu beharko da zergatako.
–Titulartasuna aldatzeagatik, lagatzeagatik edo negozioa eskuz aldatzeagatik, berritik jartzen direnean ordaindu beharreko tarifa bera izanen da zerga: 315,00 euro.
–Aurreko zenbateko guztiei espedientea tramitatzeko beharrezkoak diren txosten teknikoen kostua gehituko zaie, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz.
3. Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu bereziak:
–Lurzorua gasa edo bertze gai sukoi edo arriskutsu batzuk bideratzeko aprobetxatzen denean: 6,00 euro, metro lineal bakoitzeko, urtean.
–Zorupeko bertze aprobetxamendu berezi batzuk, 1,50 euro urtean metro lineala.
–Gainerakoa, aldaketarik gabe.
4. Udal hilerria eta udal beilatokia.
–Horma-hilobia, lehen kontzesioa: 335,00 euro.
–Artaxoan erroldaturik ez daudenentzat (%10 garestiago): 368,50 euro.
–Horma-hilobiak, luzapen bakarra: 335,00 euro.
–Ehorzketak panteoietan: 115,00 euro.
–Ehorzketak horma-hilobian (hilotzak, gorpuzkiak, errautsak): 60,00 euro.
–Artaxoan erroldatu gabeko lagunen ehorzketek %10eko errekargua izanen dute arestian adierazi zenbatekoen gainean.
–Alokerako nitxoetan, lehenbiziko kontzesioarekin batera hilotza hobitik ateratzea kobratuko da.
–Errauts-kutxategiak, lehen kontzesioa (25 urterako): 145,00 euro.
–Errauts-kutxategiak, bertze 25 urterako luzapena: 145,00 euro.
–Ehorzketa errauts-kutxategian: 60,00 euro.
–Hilotzak ateratzea: 70,00 euro.
–Gorpuzkiak ateratzea: 40,00 euro.
–Errauts-kutxategietatik ateratzea: 35,00 euro.
–Hilotzak panteoietatik ateratzea: 135,00 euro.
–Gorpuzkiak panteoietatik ateratzea: 70,00 euro.
Tasa eta prezio publiko horiek %50 murriztuko dira familia unitateek langabezian dauden eta langabeziako prestaziorik ez duten pertsona aktiboak dituztenean, eta Udalak ahalmena izanen du egokiak iruditzen zaizkion agiriak eskatzeko, egiaztapenak egin ahal izateko.
5. Lizentziak eta hirigintzako bertzelako jarduerak. Eraikin berriendako, zaharberritzeko, kontserbazioko, obra txikietarako eta eraikuntza txikietarako lizentzien tramitazioa. Eraikinak eraitsi eta husteko lizentzien tramitazioa. Lurrak mugitu, zelaitu eta lurrerauzteko lizentzien tramitazioa. Gutxieneko tarifa bat ezarri da lizentzia bakoitza tramitatzeagatik, 40,00 eurokoa.
6. Lurzatiketak eta banantzeak egiteko lizentzien tramitazioa:
–5.000 metro koadro bitarteko lurzatietan: 60,00 euro.
–5.000 metro koadrotik gorako lurzatietan: 75,00 euro.
7. Antolamendurako plan partzial edo berezien tramitazioa (haien onespena eta aldaketa): 570,00 euro.
8. Xehetasun azterlanak: 570,00 euro.
9. Birzatiketak: 570,00 euro.
10. Urbanizazio proiektuak: 570,00 euro.
11. Ahots publikoa (bandoak): 2,50 euro.
12. Fatxada partikularretatik herriko argien instalazioak kentzea:
–Lan egindako ordua: 25,00 euro.
13. Udal instalazioak (igerilekuak).
–Denboraldiko abonamendua, helduentzat (14 urte betetzen direnetik hasita):
- Erroldatuak: 57,00,00 euro.
- Erroldatu gabeak: 62,70 euro.
–Hilabeteko abonamendua, helduentzat (14 urte betetzen direnetik hasita):
- Erroldatuak: 35,00 euro.
- Erroldatu gabeak: 38,50 euro.
–Eguneko sarrera, helduentzat, 14 urtetik aitzina (aurten eginak): 7,00 euro.
- Arratsaldeko bortz eta erdietatik aitzina, 3 euro.
–Denboraldiko abonamendua, 3 urtetik gorako haurrentzat (aurten eginak).
- Erroldatuak: 39,00 euro.
- Erroldatu gabeak: 42,90 euro.
–Hilabeteko abonamendua, 3 urtetik gorako haurrentzat (aurten betetzen dituztenengandik hasita).
- Erroldatuak: 28,00 euro.
- Erroldatu gabeak: 30,80 euro.
–Eguneko sarrera, 3 urtetik gorako haurrentzat (aurten betetzen dituztenengandik hasita): 4,00 euro.
- Arratsaldeko bortz eta erdietatik aitzina, 3 euro.
–Denboraldiko abonamendua, 65 urtetik gorako erretiratuendako:
- Erroldatuak: 43,00 euro.
- Erroldatu gabeak: 47,30 euro.
–Hilabeteko abonamendua, 65 urtetik gorako erretiratuendako:
- Erroldatuak: 27,00 euro.
- Erroldatu gabeak: 29,70 euro.
–Eguneko sarrera, 65 urtetik gorako erretirodunentzat: 4,00 euro.
- Arratsaldeko bortz eta erdietatik aitzina, 3 euro.
–Familia ugariaren titulua duen familia unitatea, hiru seme-alabarekin: %15 merkeago.
–Familia ugariaren titulua duen familia unitatea, lau seme-alabarekin edo gehiagorekin: %20 merkeago.
Bi kasuetan familia ugariaren txartela aurkeztu beharko da.
Bada aukera, gainera, abonamendu izendun bat eskuratzeko, nahitaez jarraian izanen ez diren 10 egunekoa, 30 euroz.
Tasa eta prezio publiko horiek %50 murriztuko dira familia unitateek langabezian dauden eta langabeziako prestaziorik ez duten pertsona aktiboak dituztenean, eta Udalak ahalmena izanen du egokiak iruditzen zaizkion agiriak eskatzeko, egiaztapenak egin ahal izateko.
14. Kiroldegia.
–Kirol anitzetarako pilotalekuko abonamenduak:
- Bazkide txartela berritzea: 45 euro/urtea.
- Bazkide berria: 50 euro/urtea.
- 16 urtetik beheitiko bazkidea: 25 euro/urtea.
- Beherapena, familiako 3 kiderengatik: %10.
- Beherapena, familiako 4 kiderengatik: %15.
–Kiroldegia alokatzea:
Alokairuan, bazkideek lehentasuna izanen dute eta ordubeteka eginen da, gehienez ere 2 ordukoa. Bazkideek 7 egun lehenago alokatzen ahal dute eta bazkide ez direnek egun berean eginen dute, ordu librerik gelditzen ez bada; ez da bigarren erreserbarik egiten ahalko, lehenbizikoa erabili arte. Erreserbak kiroldegian berean eginen dira, edo telefonoz deituta. Alokairua orduka kobratuko da.
- Banakako edo binakako kiroletarako: 5,00 euro/ordua.
- Taldeko kiroletarako, 8 lagun gutienez: 8,00 euro/ordua.
- Bazkide ez denak, gainera, 2 euro ordainduko ditu.
- Prezioan dutxen zerbitzua eta aldagelena sartzen dira, baina argiak ez.
- 1. fasea: 1,50 euro.
- 3. fasea: 1,50 euro.
- 2. fasea: 1,00 euro.
- 4. fasea: 1,00 euro.
–Tenis pista alokatzea: 4,00 euro/ordua.
–Bazkide ez denak, gainera, euro bat ordainduko du.
15. Ordezko betearazpenen tasak eta betearazteko aginduenak arautzen dituen ordenantza: aldaketarik ez.
16. Lurzorua okupatzearen gaineko ordenantzak:
–Merkatuko saltokiak (merkatu txikia) paratzeko, egun bakoitzeko: 7,00 euro (zatikirik gabe).
–Merkatuko saltokiak bestetan jartzeko, egun bakoitzeko: 17,00 euro (zatikirik gabe). Aldez aurretik ordainduz gero, 13,00 euro.
Salmenta toki bat baino gehiago erabiliz gero, bigarren tokitik aurrera 10,00 euro, salmenta toki bakoitzeko. Aldez aurretik ordainduz gero, 8,00 euro, salmenta toki bakoitzeko.
–Barrakak, tiro egiteko postuak eta antzekoak jartzeko, egun bakoitzeko: 28,00 euro (zatikirik gabe), 50,00 euroko fidantzarekin. Aldez aurretik ordainduz gero, 23,00 euro.
17.–Zuhaitzak, zuhaixkak eta basobera zaindu eta babesteko araudia: aldaketarik ez.
18. Udal Artxiboaren araudia. Agirien fotokopiak, fotokopien prezio berean. Agiriak bilatzen erabilitako denbora kobratuko da: euro bat 15 minutuko edo zatiki bakoitzeko, xehetasunak emanda betiere.
19.–Kultur Etxeko gela eta aretoak erabiltzea.
–Gela bakoitzeko, egunean: 10,00 euro.
20. Udalaren makina teleskopikoa eta beharginaren lana alokatzea: 45,00 euro/ordua(zatikirik gabe).
–Pala eta beharginaren lana alokatzea, 53,00 euro ordua, zatikirik gabe.
21. Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoaren tasak.
–Etxeko Laguntza Zerbitzua (ELZ) emateko tasak, 2013.
DIRU-SARRERA GORDINAK, LAGUN BAKOITZEKO | HILABETEKO KUOTA | EUROAK/ORDUA |
Zenb. honetatik | Zenb. honetara |
0,00 | 180 | 0,00 | 0,00 |
181 | 210 | 16,14 | 0,78 |
211 | 240 | 22,94 | 1,09 |
241 | 270 | 26,78 | 1,28 |
271 | 300 | 30,60 | 1,46 |
301 | 330 | 40,53 | 1,93 |
331 | 360 | 49,71 | 2,37 |
361 | 390 | 57,38 | 2,74 |
391 | 420 | 65,01 | 3,09 |
421 | 450 | 72,66 | 3,53 |
451 | 480 | 80,30 | 3,91 |
481 | 510 | 104,40 | 4,97 |
511 | 540 | 128,51 | 6,12 |
541 | 600 | 160,64 | 7,65 |
601 | 660 | 171,44 | 8,16 |
660tik gora | Familia langile baten kostu osoa: 11,89 euro* |
Tasa kalkulatzeko, eguneko ordu bateko laguntza (21 ordu hilabetean) hartzen da oinarritzat. Eguneko, ordu gehiago edo gutxiago erabiltzen bada, kostua proportzioan aterako da. |
–Etxeko Laguntza Zerbitzuaren ortopediako materiala alokatzeko tasak, 2012.
- Aulki gurpilduna: 7,65 euro hilean.
- Ohe giltzatua: 7,65 euro hilean.
- Garabi artikulatua: 11,46 euro hilean.
Diru-sarrera potentzialak lortzeko, etekinak zenbatesteko irizpide hauek hartuko dira kontuan:
A.–Hirilurreko ondasunak: %1,30, hirilurraren katastroko balioaren gainean, ohiko etxebizitzari dagokionaren kendura aitzinetik egin ondoan.
B.–Landalurreko ondasunak: errentaren banaz bertzeko prezioa.
–Ureztalurrak: 28,50 euro.
–Lehorreko lurra: 18,40 euro.
22.–Virgen de Jerusalén Zahar Etxea: (Zahar Etxeko Batzarrak jadanik onetsiak).
MENDEKOTASUNA | GELA | EURO HILEAN |
Mendekotasunik gabea | Batendako gela | 1049,45 + KPIa |
Mendekotasunik gabea | Birendako gela | 970,86 + KPIa |
Mendekotasun moderatua dutenak | Bata nahiz bertzea | 1.529,44 |
Mendekotasun larria dutenak eta mendekotasun handia dutenak | Bata nahiz bertzea | 1.684,19 + KPIa |
KPIa negatiboa baldin bada, beren horretan utziko dira 2013ko prezioak. |
–Beilatokia:
- Zahar etxean bizi direnak: 0,00 euro.
- Erroldatuak: 143,73 euro.
- Erroldatu gabeak: 184,50 euro.
23. Artaxoako Udalaren 0tik 3 urte bitarteko haur eskolan zaintza eta egonaldi zerbitzua emateko tasak: Hezkuntzako kontseilariaren otsailaren 22ko Foru Aginduan ezarritako taula erabiliko da, familiak ordaindu beharreko tarifa ateratzeko. Hartan, 2013-2014 ikasturtean, 0tik 3 urte bitarteko haurrez arduratzeagatik, udalen titularpeko ikastetxeetan familiek ordaindu beharreko tarifak ezartzen dira. Betiere, Hezkuntza Departamentuarekin sinatu hitzarmenen bidez finantzatzen dira eta Nafarroako Gobernuak horretarako onesten duen araudiaren bitartez arautzen.
Matrikularen kuota: 50,00 euro. Kuota hori hilabetekoak ordaintzen direnean konpentsatuko da, azkeneko hilabetekoetan hain zuzen.
Adierazi behar da, halaber, erroldari buruzko aipamenak sorrarazpen egunean erroldatuta dauden guztiei begira egiten direla, gutxieneko antzinatasuna 2014ko urtarrilaren 1ekoa badute.
24. Bisitarien zentroaren tarifak.
–San Saturnino eliza, gidarekin:
- Banakakoa: 2,90 euro.
- Taldea: 2,30 euro.
- Eskola umeak eta haurrak: 1,95 euro.
–Harresi osoa:
- Banakakoa: 4,00 euro.
- Taldea: 3,15 euro.
- Eskola umeak eta haurrak: 2,80 euro.
Eskola umeak eta haurrak, betiere 7 urtetik 14 bitarte. 7 urtetik beheitikoendako sarrera dohainik da.
Aipatu tasa eta prezio publikoek 2014ko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra.
Aipatu erabakiak 2014ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.
Argitara ematen da, interesdunak jakinaren gainean egon daitezen.
Artaxoan, 2014ko urtarrilaren 13an.–Alkatea, Beatriz Mendia Velaz.
Iragarkiaren kodea: L1400468