2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARANGUREN
Mutiloartea sektoreko P36 lurzatiaren xehetasun azterlana. Hasierako onespena
Arangurengo Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2014ko urtarrilaren 30ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Mutiloartea sektoreko P36 lurzatiaren xehetasun azterlana, José Carlos Lacruz Pérezek sustatua. Aditzera ematen da, orok jakin dezan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 46. artikuluan ezarria beterik; espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.
Mutiloan, 2014ko urtarrilaren 31n.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.
Iragarkiaren kodea: L1401535