2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANTSOAIN
Aldaketa, Antsoaingo udal esparruan euskararen erabilera eta sustapena arautzen dituen ordenantzaren II. eranskinean. Hasierako onespena
Antsoaingo Udalak, 2014ko urtarrilaren 29an egin osoko bilkuran, aldaketa hasiera batean onetsi zuen Antsoaingo udal esparruan euskararen erabilera eta sustapena arautzen dituen ordenantzaren II. eranskinean.
Uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da 30 egunean, herritar eta interesdunek erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Antsoainen, 2014ko urtarrilaren 30ean.–Alkate udalburua, Antonio Gila Gila.
Iragarkiaren kodea: L1401425