26. ALDIZKARIA - 2014ko otsailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

2. aldaketa 2014ko aurrekontuan. Hasierako onespena

Antsoaingo Udalak, 2014ko urtarrilaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aurtengo ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarrean 2014-02 aldaketa egiteko espedientea.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1. artikuluan ezarritakoarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da 15 egun balioduneko epean, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Antsoainen, 2014ko urtarrilaren 30ean.–Alkate udalburua, Antonio Gila Gila.

Iragarkiaren kodea: L1401424