Iragarkia
254. ALDIZKARIA - 2014ko abenduaren 31
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA
ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2014ko abenduaren 17ak hartua, Galar eta Zizurko udal mugapeetan, Gendulain izeneko alderdian, bizitegi eremu bat garatzeko udalez gaindiko plan sektoriala, Nasuvinsa sozietate publikoak sustatua, onesten duena.
I.–Aurrekariak eta helburua.
Nafarroako Gobernuaren 2014ko irailaren 17ko erabakiaz “Galar eta Zizurko udal mugapeetan, Gendulain izeneko alderdian, bizitegi eremu bat garatzeko plana”, Nasuvinsa sozietate publikoak sustatua, udalez gaindiko plan sektorial (UPS) deklaratu zen, eta plan sektorial hori dela-eta jendaurreko eta ukitzen dituen udalei entzuteko aldi bereko izapideak egiteko epea zabaldu zen hogeita hamar egunez. Hori guztia egin zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legea eta Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko 4/2005 Foru Legean xedatutako eraginetarako. Aipatutako erabakia 2014ko irailaren 29ko 190. NAOn argitaratu zen.
Gero, 2014ko urriaren 28an, sustatzaileak araudi-dokumentu berri bat aurkeztu zuen, non akats batzuk zuzenduta zetozen, eta oroitidazki berri bat, non jabeen zerrenda -Toki-araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legeko 70.ter artikuluan eskatutakoa- zuzenduta zegoen eta, gainera, exekuzio-unitateak zedarritzeko azterlan ekonomiko bat jasota baitzegoen.
Dokumentazio hori ikusita, Nafarroako Gobernuak, 2014ko urriaren 29ko Erabakiaz, 25 egunez luzatu zen, eragin guztietarako, “Gendulain izeneko alderdian, bizitegi eremu bat garatzeko plana” udalez gaindiko plan sektorialaren (UPS) entzunaldirako eta jendaurreko informaziorako epea. Erabaki hori 2014ko urriaren 31ko 214. NAOn argitaratu zen.
Plan horren helburua da Nafarroako Gobernuaren etxebizitza arloko politika publikoa gauzatu eta garatzea.
Udalez gaindiko plan sektorialaren eremuak 411 Ha-ko azalera hartzen du, Gendulain izeneko alderdian, Galar eta Zizurko udal mugapeetan. Iruñeko udalerriaren mugatik 3 km ingurura dago, Erreniega mendiranzko norabidean, eta ipar-ekialdetik hego-mendebaldera bitan banatzen du A-12 Bideko Autobiak. Proposatutako antolamenduan bi zona oso desberdin bereiz daitezke: alde batetik, ipar-ekialdeko gunea, funtsean bizitegirakoa, 18.389 etxebizitza hartzeko gaitasuna duena. Bestetik, hego-mendebaldean, jarduera ekonomikoko gunea, 184.336 m2-ko gehieneko azalera eraikiarekin; bertan, eragimenarekin eta energia garbi eta jasangarriarekin lotutako enpresa aurreratuak jarri ahalko dira, baita zenbait azpiegitura-elementu ere. Antolamenduaren beste elementu adierazgarri bat da Bideko Autobidearen zati bat lurperatzearena, tunel faltsu batekin, horren bitartez lortzen baita fisikoki lotuta egotea autobide horren ekialdean eta mendebaldean dagoen antolamendua.
II.–Jendaurrean jartzea.
Espedientea jendaurrean egon den aldian, 7 alegazio-idazki aurkeztu dira.
Ondoren laburtzen dira idazki horiek, eta erantzuna ematen zaie:
II.1. Rafael García Fernández jaunak, Red Eléctrica de España, S.A.ren izenean, aurkeztutako alegazio-idazkia.
Edukia:
Alegazio-idazki horretan jakitera ematen da energia elektrikoa garraiatzeko 220 KV-ko Orkoien-Tafalla linea ukituta gerta litekeela, eta eskatzen da instalazio horiek kontuan har daitezela erreferentziako planean nahiz etorkizuneko planetan, aintzat hartuz lineen eta haien instalazioen gaineko edozein ukipenek bete egin behar dituztela aplikatzekoak diren Sektore Elektrikoaren Erregelamenduetan ezarritako baldintzak.
Erantzuna:
Alegazioa baietsi egiten da, zeren eta haren funtsa baita sektore elektrikoaren araudi indarduna betetzeko betebeharra gogoraraztea; hori, izan ere, UPSan jaso beharko litzateke eta haren garapenean eta exekuzioan bete beharko litzateke.
II.2. Cecilio Lusarreta Echarri jaunak, Galar Zendeako Udala ordezkatuz, aurkeztutako alegazio-idazkia.
Edukia:
–Lehena: Alegazio-egileak jotzen du 16/2010 Foru Legeak LAHFLn egin duen aldaketa zuzenduta dagoela eragoztera UPSak erabil daitezela berezko duten esparrutik kanpo, Nafarroako toki entitateen eskumenak eta autonomia bidegabeki eta modu ez-justifikatuan inbadituz eta kaltetuz.
–Bigarrena: Alegazio-egileak jotzen du parte-hartze prozesua artikulatu eta garatu dela ez LAHFLri buruzko Foru Legeko 42.4.c) artikuluan eskatzen denari jarraituz -alegia, ekarpenak eta iritziak jasotzeko Gendulaingo eremurako plana UPS bezala izapidetzekoa izateari buruz-, baizik eta, nahi ala nahi ez UPS bat izanen dela abiapuntu hartuta, haren eduki zehatzari eta antolamenduari buruzko gogoetak eta iradokizunak jasotzeko.
Gainera, alegazio-egileak bere egiten ditu parte-hartze prozesuan izandako ekarpenak (UPSaren 11. eranskineko dokumentua), eta haietako batzuk alegazio gisa errepikatu ditu.
Alegazio-egileak aipatzen duen beste puntu bat da “kokalekuaren hautapenak ez duela zerikusirik lurralde-antolamenduko arrazoiekin, baizik eta Nafarroako Gobernuak lurzorurako lehiaketan hartutako konpromisoekin, eta hain zuzen ere konpromiso horiei men egitea eta haiek betetzea izan direla Gendulaingo bizitegi eremuari buruzko plana UPS gisa berriz izapidetzearen arrazoia.”
–Hirugarrena: Alegazio horretan esaten da “gutxiengoan dauden jabeak eta azken bost urteetan jabetzan egin diren aldaketak jendaurreko informaziorako eta entzunaldirako jarri den dokumentazioko jabeen zerrendan ageri direla, baina ez direla ageri, ordea, gehiengoa duten jabe partikularrak, zeinak ez baitira ezertarako aipatzen eta ezkutaturik gelditu baitira Nafarroako Gobernuak Nasuvinsaren bitartez daukan osoko titularitate edo jabetzaren atzean. Baina lurren jabeak eta lur horien gaineko eskubideen titularrak, bai eta azken bost urteetan jabetzan gertatu diren aldaketak ere, argitaratzeko betebeharra betetzea, Toki-araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legeko 70.ter.3 artikuluan eskatzen dena, ez litzateke gauzatuko zerrendan sartuz aipatu ez diren bi merkataritza-sozietateak; izan ere, daukaten tresna-izaera hutsezko ezaugarriari erreparatuta, denbora-lapsus horretan identifikatu behar dira haiek osatzen dituzten eraikuntza- nahiz sustapen-enpresak eta finantza-entitateak (akzioak eskuratzearen bitartez zein haien gaineko berme-eragiketen bitartez), lurzoruaren eta haren hirigintza aprobetxamenduen gaineko eskubideen benetako titularrak diren aldetik.”
–Laugarrena: Gendulaingo Bizitegi Eremua garatzeko planari buruzko txostenak nahitaezkoak izatea alegatzen da, eta txosten horiek UPS gisako izapidetzearen hasierako onespenaren aurrekoak izan behar dutela, eta haiek jasota egon behar dutela jendaurreko informazioko eta entzunaldiko izapideetan. Zehazki, alegazio-egileak honakoak aipatzen ditu:
“a) Erabakia hartzerakoan, falta da Telekomunikazioetako Estatu Idazkaritzaren txostena.”
“b) Erabakia hartzerakoan, falta da Sustapen Ministerioko Hegazkintza Zibilaren Zuzendaritza Nagusiko Garraio Idazkaritza Nagusiaren txostena.”
“c) Ez dago Sustapen Ministerioaren txostenik, planak trenbide-lineetan izanen duen eraginari buruzkorik.”
“d) Erabakia hartzerakoan, falta da Nafarroako Gobernuko Herri Lan Zuzendaritzaren txostena, eta txosten hori ez dago jasota entzunaldiko eta jendaurreko informazioko izapideen espedientean.”
“d) Erabakia hartzerakoan, falta da Iruñerriko Mankomunitatearen txostena, bere eskumenekoak diren azpiegitura eta zerbitzuei buruzkoa, eta txosten hori ez dago jasota entzunaldiko eta jendaurreko informazioko izapideen espedientean.”
–Bosgarrena: Alegazio-egilearen ustez, erreferentziako Erabakiak zuzenbidez deuseza da, zeren eta legez finkatutako parametroak gainditzen dituen hirigintza-antolamendu baten izapidetzea hasten baitu Zizurko eta Galarko udalerrietan horretarako ezarrita dagoen legezko prozedura bete gabe; prozedura hori ez da udalez gaindiko plan sektorialen erabakiaren bidez ebazten dena, baizik eta kasuko udal planak osatzeko edo berrikusteko berezkoa dena, zeren eta udal plan horiek legez aurreikusita dagoen tresna baitira antolamenduaren-ahalmena guztiz baliatu ahal izateko. 30/1992 Legeko 62.1.e) artikulua.
–Seigarrena: Alegatzen da Nafarroako Gobernua ez dela eskuduna Gendulaingo bizitegi eremua izapidetzen ari den UPSaren bidez antolatzeko, eta UPS horrek lurralde-antolamendurako tresna gisa daukan helburu berekia gaindituta, antolamendu-ahalmenaren guztizko baliatzeari dagokion eduki berekia dakarrela.
Aurreko idatz-zatiarekin lotuta, alegazio-egilearen ustez deuseztasun-akatsa dago Nafarroako Gobernuaren Erabakian, lurzorua antolatzeko ahalmenaren guztizko baliatzearen arloan -hau da, udal planaren edo haren berrikuspenaren osatzea erabakitzeko arloan- prozedurari hasiera emateko eskumenaren titularrari dagokionez; izan ere, horixe Udalaren eskumena da, LAHFLren 65. artikuluan xedatuaren arabera, nahiz eta hori eragozpena ez izan Foru Administrazioak haren baliatzea premiatzeko daukan ahalmenerako, lege horretan ezarritako moduan.
–Zazpigarrena: Alegatzen da Gendulaingo bizitegi eremurako planari buruzko deklarazioa eta izapidetzea UPS gisa bideratzeko justifikazio-helbururik ez dagoela edo/eta helburu hori baliogabea dela. Alegazio-egileak uste du une honetan, Iruñerriaren lurralde-antolamenduaren ikuspegitik, ez dagoela Gendulaingo bizitegi eremuaren sorrera eta urgentzia justifikatzen duen etxebizitza-beharrik. Horri dagokionez, aipatzen du bizitegi eremu hori sortzeak hautsiko lituzkeela Iruñean eta haren inguru hurbilean jada lurzoru urbanizagarri eta hiri-lurzoru gisa sailkatuta daudenetan urbanizatze- eta eraikitze-lanak egiteari lotutako lurralde-antolamenduko politika publikoak, bai eta etxebizitzen parkea zaharberritzekoak ere. Alegazio-egileak jotzen du politika horiek egokiagoak direla egungo errealitaterako eta datozen urteetan aurreikustekoa denerako, eta jasangarriagoak direla bai ikuspegi ekonomikotik, bai ingurumenaren ikuspegitik ere.
–Zortzigarrena: Alegatzen du Gendulaingo bizitegi eremua ingurumenaren eta ekonomiaren ikuspegietatik ezegokia dela eta ez dela jasangarria. Alegazio-egileak dio ingurumen-eraginaren azterlanean ez dela jaso hirigintza-garapen horretarako balizko aukeren azterketarik, ez eta beste plan batzuetan izanen lituzkeen eraginen ebaluaziorik ere. Horri dagokionez, alegazio-egileak gehitzen du ez dagoela justifikatuta, ezta ere, zergatik etxebizitzen beharrizan hori asetzen den efizientzia eta jasangarritasun handiagoz eraikuntza guztiak kontzentratuz hirigune nagusitik urrun dagoen eremu berri batean, dauden hiriguneen barruan jada sailkatuta eta antolatuta dauden lurzoruak erabili partez edo/eta haien urbanizazioa itxi partez eta jada eraikita dagoen ondarea zaharberritu partez.
Halaber, aipatzen du UPSak bildutako Jasangarritasunaren Oroitidazkiak ez duela betetzen Lurzoruari buruzko Legearen Testu Bategineko (2/2008 Errege Lege Dekretua) 15. artikuluan eskatutako xedea.
Alegatzen duen beste puntua lurzoruaren egokitasunari doakiona da. Alegazio-egilearen arabera, esparruaren parte batek ez du azterlan geologikorik, egokitasunari buruzkorik; 2007ko azterlan geologiko batek, ordea, nabarmendu zuen azterlan osagarriak eta jarraipen exhaustiboagoak egin behar zirela hasiera batez urbanizatzetik baztertu ez diren lurzoruen egonkortasuna ebaluatzeko, haiek horretarako egokiak izateari buruzko ondorio gisako jarrera bat eduki ahal izateko.
–Bederatzigarrena: Ondorio gisa, alegazio-egileak dio Gendulaingo UPSaren izapidetze berria hari buruz berriki izan den deuseztapen judizialaren ondoriozkoa dela, UPSa idazten eta izapidetzen hasi zeneko unean bagina bezala, garai hartan zegoen errealitate faktiko eta juridikoari erreparatuta, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren deuseztapen hori determinatu zuten akats formalen zuzentze hutsezko prozesu bat eginez.
Alegazio-egilearen uztez, ordea, kontua ez da hori, eta, gainera, inongo zuzenketarik ezin da egin, zeren eta kontua plan baten formulatzea eta izapidetzea baita, eta hain zuzen ere plan hori udalez gaindiko plan sektorial deklaratzeko, unean uneko egoera eta errealitate material eta juridikoari begiratu behar zaiola; bada, ez planak, ez 2014ko irailaren 17ko Erabakiak ez dute hori aintzat hartzen, aurreko alegazioetan jasotako moduan eta norainokoarekin.
Erantzuna:
Alegazioen idazki honen parte garrantzitsu batek errepikatu egiten ditu alegazio-egileek berek “Galar eta Zizurko udal mugapeetan, Gendulain izeneko alderdian, etxebizitza babestuetarako bizitegi eremu bat garatzeko udalez gaindiko plan sektoriala” izenekoaren izapidetzean aipatu zituzten argudioak. Plan sektorial hori behin betikoz onetsi zuen Nafarroako Gobernuak 2010eko abenduaren 20ko Erabakiaz. Alegazio-egileak erabaki horren aurkako errekurtsoa aurkeztu zuen, eta Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak 2014ko martxoaren 13an horri buruzko epaia eman zuen, zeinaren bidez plan sektoriala baliogabetu baitzen, izapidetzean formazko akats bat egin zelakoan. Hala eta guztiz ere, aipatutako epaiak deklaratu zuen guztiz legezkoak zirela orain udalek berriz ere aipatu dituzten gai batzuk.
–Lehena: Alegazio honek LAHFLren 42. artikulu berria transkribatzen du –16/2012 Foru Legeko testuarekin–, eta ondorioztatzen du testu berri hori, batez ere zioen azalpenarena, “aintzat gabe eta urraturik” gertatzen dela.
Alegazio-egileak modu artifiziosoan erabili nahi du 16/2012 Foru Legearen bidez egindako aldaketa, Nafarroako Auzitegi Nagusiaren 154/2014 epaiaren ondorioak lekuz aldatzeko eta, horrenbestez, UPSaren izapidetzea akastun bezala janzteko. Horrekin, hutsetik abiatu nahi du, aurrekari administratibo eta judizialak ezagutu gabe, zertarako eta, jada aipatu den bezala, bere akatsa saihesteko, ez ezagutzeko edo lekuz aldatzeko. Haren aipamenetik abiatuta, batzuetan haren norainokoa behartzen du, eta errepikatzen ditu epaian jada ebatzita dauden gaiak, lege-aldaketa horrek ukitzen ez dituenak.
Agerikoa da hori dela alegazio-egileak balia dezakeen elementu “berritzaile” bakarra, baina haren eraginak ez dira lortu nahi zirenak. Hori dela eta, lege-aldaketari dauzkan norainokoa era eraginak eman behar zaizkio, ez beste batzuk. Hartara, alegazio-egileak nahi duenaz bestera, aldaketa finkatzera dator UPS hau etxebizitzaren arloko politika publikoa gauzatzeko eta garatzeko tresna dela, 42.1 artikulu berriak ezartzen duen moduan. Ez dugu ahaztu behar garapen hori lurzorurako lehiaketaren bidean eginiko eskuratzeen aldez aurretiko erabakietatik datorrela, zeinak justizia auzitegiek aldeztu baitituzte; hain zuzen ere, haietan ezartzen da etxebizitzaren arloko aipatutako politika publikoa.
–Bigarrena: Alegazio-egileak aipatzen du LAHFLren 42.c) artikulua urratu dela, hari buruz gutxienez ere partziala den irakurketa bat eginez. Bere iritziz, parte hartzeko eta sozializatzeko prozesuak erreferendum moduko bat izan beharko luke, UPSa izapidetu behar den ala ez erabakitzekoa. Oso urrun dago hori artikuluaren eta figuraren eduki errealetik.
Parte hartzeko prozesua eta haren buruan ageri den txostena (UPSaren 11. eranskina) guztiz egokitu zaizkio 42.c) artikuluari eta Gardentasunari eta Gobernu Irekiari buruzko Foru Legeari. Parte-hartzaileek askatasun osoz adierazi zituzten beren iritziak, eta haien esku-hartzeak ez ziren inolaz ere mugatuak edo murriztuak izan; modu berean, haren ondorioak ez ziren aho batekoak izan, baizik eta anitzak eta askotarikoak. Horretatik, nolanahi ere, ezin da eratorri alegazio-egileak deduzitu nahi duena: alegia, ez zitzaiela biderik eman libreki iritzia emateko planaren udalez gaindiko eraginari buruz, ezertan kendu gabe parte hartzeko prozesuak ordena metodologiko bat duela, zeinak bermatzen baitu, bereziki, alderdi jakin batzuei buruzko iritzi-ematea, ekarpenak askotarikoak izatea kendu gabe.
Alegazio-egileak aipatzen dituen gainerako gaiei dagokienez, esan beharra daukagu parte-hartze prozesuari egindako ekarpenen berrespena direla. Bada, sustatzaileak jada erantzun betea eman zien haiei, parte-hartze planaren amaierako ondorioen txostenean ageri den bezala. Horri gehitu beharra zaio, besterik gabe, erantzun horren edukia nahikoa eta egokia dela, eta, horrenbestez, erantzunda dagoela jo behar dela.
Bestalde, jarduketaren aurrekariak ez dira eragozpena kokalekuaren bidezkotasuna edo egokitasuna finkatzeko; aitzitik, lurzoru horren eskuratzea, jarduketa hura garatzeko, gertatu diren prozesu judizial guztietan aldeko epaiak lortu izateaz gainera, lehiaketa ebazteko unean gertatu zen, eta gaur egun ere indarrean dago; bada, hura dela eta, alegazio-egileak, Auzitegi Nagusiak jada aipatutakoaren ildotik, ez du demostratu kokalekua desegokia denik.
–Hirugarrena: Alegazio hau “lurzoruaren eta haren hirigintza aprobetxamenduen gaineko eskubideen benetako titularren” identitate faltari buruzkoa da. 7/1985 Foru Legearen 70.ter artikuluak exijitzen du espedientean ager daitezela “zein diren aldaketak ukituriko finkek aldaketa hasi aurreko bost urteetan izan dituzten jabe guztiak edo haien gainean diren bestelako eskubide errealen titular guztiak ..”, eta horrelaxe jasota dago UPSan. Alabaina, alegazio-egileak jabeen zerrendan agertzea nahi duen horiek, ez dira jabeak eta ez dute finken gainean inongo eskubide errealik; izan ere, ongi ezagutu eta auditatu den lehiaketa publiko baten indarrez, emaitza gisa lortzen diren lurzati berrien esleipen-hartzaile izanen dira, Nafarroako Gobernuak, baldintza argi eta zehatz batzuekin, lurzorua eskuratzeko deitutako prozedura batean adostutako prezioaren ondasunetan egindako ordainketa baten indarrez. Baina, berriz diogu, jarritako edo jatorrizko finkak direla-eta, inolako jabetza-eskubiderik edo eskubide errealik ez dute.
–Laugarrena: Errepikatu beharra dago, 2/2008 Errege Lege Dekretuko 15.3 artikuluari jarraituz, txosten sektorial guztiak lurralde-antolamendurako tresnaren hasierako onespena baino lehenago jasota egoteko betebeharra dagoela, eta gai hori jada ebatzita ageri da aipatutako epaiaren lehenengo eta bigarren oinarri juridikoetan: “argi dago agindu horrek ez duela ezartzen aipatzen diren txostenak egitea eta espedientean sartzea hasierako onespena baino lehen, UPS gisa izapide daitezen, demandatuak esaten duen bezala.” Kasu honetan, ez da jada aipatzen txostenak berandu sartzearena, zeren eta aipatutako epaian eta antzeko izaerako beste prozedura batzuetan emandakoetan ebatzitako kontua izan baitzen; izan ere, 2014ko irailaren 17ko Erabakian aipatzen dena ezarri da egin diren txosten eskasetan, eta horrek udalez gaindikoa izateari buruzko Erabakia kokatzen du eremu formal huts batean, zeina 16/2012 Foru Legearen bidez sartutako 42. artikulu berriaren aurkakoa baita.
Berariaz aipatzen da txosten jakin batzuk falta direla, eta horretarako oinarri gisa hartzen du ez direla iragan kasuko lege sektorialetan aipatutako epeak, erakunde horiek txostenak egitekoak; hori, ordea, ez da zuzena. Hona arrazoiak:
A) Erabaki hartu aurretik Telekomunikazioetako Estatu Idazkaritzaren txostena falta izateari dagokionez, esan behar dugu txosten hori behar den moduan, edukiarekin eta garaian eman zela. Hartara, 2014ko irailaren 10ean (irailaren 11ko irteera-erregistroa), Telekomunikazioetako Sare eta Operadoreen zuzendariorde nagusiak eta Telekomunikazioetako eta Informazioaren Teknologien zuzendari nagusiak aldeko txostena eman zuten.
B) Erabakia hartzeko garaian Sustapen Ministerioko Hegazkintza Zibilaren Zuzendaritza Nagusiaren txostena falta izateari dagokionez, bi gai aipatu behar ditugu. Lehenengoa txostena aginduzkoa izateko uneari buruzkoa da; horri dagokionez, izan ere, alegazioan bertan transkribatutako artikuluak berak esaten du “aginduzko txostena egiteko eskaria falta bada, edo adostasunik ez dagoenean, ezin izanen dela behin betikoz onetsi lurralde- edo hirigintza-plangintzako tresna”, eta horrek esan nahi du ez dela beharrezkoa txosten hori hasierako onespena baino lehen edukitzea. Bigarren gaia txostenari berari buruzkoa da, zeren eta kasu honetan ere 2014ko irailaren 23an eman baita; bertan, izan ere, “2011ko urtarrilaren 19an” emandako txostenaren aldeko izaera berresten da”.
C) Sustapen Ministerioaren txostenik ez egoteari buruz, trenbide-lineetako ukipenari doakionean, esan beharra daukagu egia dela txosten hori ez dela existitzen eta eskatu ere ez dela egin, baina alegazio-egileari ahaztu omen zaio inguruabar horrek errepikatzen duela epaitegian mantendu zen alegazio bat, eta bertan ebatzi zela aztergai dugun kasuan txosten horren beharrik ez dagoela. Hartara, honakoa irakur daiteke epaian: “Eta Sustapen Ministeriotik trenbide-azpiegituren ukipena dela-eta lortu beharreko txostenari dagokionez -Trenbide Sektoreari buruzko azaroaren 17ko 39/2003 Legeko 7. artikuluan eskatutakoa-, esan beharra dago betekizun hori badagoela planeamendu-tresnaren testuak, berrikuspenak edo aldaketak trenbide-lineetan eragina duen kasuetan. [...] pentsatzen dugu –demandatuek bezalaxe– UPSaren lurralde-esparruan inongo trenbide-azpiegiturarik ez egoteko egitateak –aurkakotzat hartua– berarekin dakarrela ez dagoela espedientean txosten hori egoteko beharrik, hura UPSa onetsi aurretik”.
D) Erabakia hartu baino lehen Nafarroako Gobernuko Herri-lan Zuzendaritzaren txostena falta izateari buruz, erakutsi beharra daukagu, 154/2014 epaiaren lehenengo oinarri juridikoari begiratuta, non alegazio-egileak aurkapenerako arrazoi bera argudiatu baitzuen, alegazioa ezetsi egin zela, herri-lanen arloetako arduradun gorenak -kontseilaria eta zuzendari nagusia- bertan zirela eta aldeko botoarekin, Lurraldearen Antolamendu Batzordeak 2014ko irailaren 15ean egindako bilkuran. Zuzendaritza Nagusi horrek aginduzko txostena eman du 2014ko irailaren 17an.
E) Azkenik, Iruñerriko Mankomunitatearen txostena falta izateari buruz, errepikatu beharra dago, 2/2008 Errege Lege Dekretuko 15.3 artikuluari jarraituz, txosten sektorial guztiak lurralde-antolamendurako tresnaren hasierako onespena baino lehenago jasota egoteko betebeharra dagoela, eta gai hori jada ebatzita ageri da aipatutako epaiaren lehenengo eta bigarren oinarri juridikoetan: “argi dago agindu horrek ez duela ezartzen aipatzen diren txostenak egitea eta espedientean sartzea hasierako onespena baino lehen, UPS gisa izapide daitezen, demandatuak esaten duen bezala.” Alegatutako txostena 2014ko abenduaren 5ean eman da.
Aipatutako txostenez gainera, izapidetzen ari garen dokumentua beste erakunde batzuek ere aztertu dute, eta beren txostenak -guztiak ere aldekoak- eman dituzte. Hona:
–Arkeologia Zerbitzuaren txostena, 2014ko abuztuaren 26koa.
–Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren txostena, 2014ko irailaren 9koa.
–Ingurumen kudeaketari buruzko txostena, Ebroko Konfederazio Hidrografikoak 2014ko azaroaren 10ean egina.
–Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuaren txostena, 2009ko irailaren 23koa.
–Ingurumen-ebaluazioari buruzko txostena, 2014ko irailekoa.
–Ondare Historikoaren Zerbitzuaren txostena, 2014ko irailaren 10ekoa.
–Plangintza, Kalitatearen Ebaluazio eta Ikuskapen Zerbitzuaren txostena, 2014ko abuztuaren 11koa.
–Babes Zibileko Zuzendaritzaren txostena, 2014ko irailaren 15ekoa.
–Osasun Departamentuaren txostena, 2014ko irailaren 26koa.
–Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuaren txostena, 2014ko abuztuaren 27koa.
–Etxebizitza Zerbitzuaren txostena, 2014ko abuztuaren 6koa.
–Hezkuntza Departamentuaren txostena, 2014ko azaroaren 27koa.
Txostenak emateko datak jendaurreko informazioko eta kontsultak egiteko aldiari dagozkio eta, horrenbestez, epe egokian emanda daude, zeren eta, demanda-egileek erabilitako argudioen aurka epaiak adierazi zuen bezala, betebeharra da “txostenak kontsulta egiteko fasean jasotzea” eta fase hori “hasierako onespenaren ondoren irekitzen da, ez onespenaren aurretik”.
Azkenik, atal honi dagokionez, besterik gabe ohartarazi beharra dago –eta argudio horretan oinarrituta alegazio-egilearen asmoa ezetsi beharra dago– Parte Hartzeko Prozesuari dagokionez LAHFLk eskatzen duena zorrotz bete dela; hauxe, hain zuzen: “onetsi aurretik [...] udalez gaindiko eraginaren deklarazioa [...] izan duela ukitutako gizarte- eta lurralde-eragileen bidezko gizarteratzea eta parte-hartzea Parte Hartzeko Plan publiko baten bitartez”. Izan ere horixe da 2014ko ekainaren 4an, 5ean eta 23an egindako saio eta foroetan egin zena, eta saio eta foro horien edukia izapidetutako dokumentuari erantsi zaion Parte Hartzeko Planean jasota dago. Aipatzen da parte-hartze prozesua proiektuaren edo plan sektorialaren sustatzaileak egiten duela, eta hartatik ondorioztatzen denaren arabera, Nafarroako Gobernuari aurkezten diola, eta azken hori da, kasua bada, erabakitzen duena hura izapidetzea, kasuko txosten sektorialak eskatuz eta jendaurreko informazio-aldia zabalduz.
–Bosgarrena: UPS bidezko antolamenduaren bideraezintasun juridiko erabatekoari buruz. Gai hori 2014ko martxoaren 13ko epaiaren bosgarren oinarri juridikoan ebatzi zen, zeren eta demanda-egileek orain alegaziorako aipatu dituzten argudio berak aipatu baitzituzten; zehazki, aipatu zuten jarduketaren tamaina zela-eta, 2/2008 Errege Lege Dekretuaren 15.6 artikuluari jarraituz, antolamendurako ahalmena guztiz baliatu beharra zegoela, eta hori soilik udal planari edo haren berrikuspenari zegokiola. Nafarroako Auzitegi Nagusiak jo zuen jarduketa hori “Nafarroako Gobernuak bere gain har dezakeela, zeren eta etxebizitzaren eta lurraldearen antolamenduaren arloko eskumenak baitauzka (Foru Hobekuntzaren 44.1 artikulua), eta hura gauzatzeko udalez gaindiko eraginari buruzko plan sektorialak tresna egokiak direla”.
–Seigarrena: Nafarroako Gobernuak bizitegi eremua antolatzeko eskumenik ez edukitzeari buruz, Nafarroako Auzitegi Nagusiak bere iritzia eman zuen laugarren oinarri juridikoan eta bosgarrenean –arestian aipatutakoa–, eta berretsi zuen Nafarroako Gobernua eskuduna dela, jada transkribatu den bezala, eta baieztatu zuen “ezer ez dagoela biderik ematen duenik baieztatzeko UPSak sortzen duena berez udalerri bat dela, baizik eta Galarko eta Zizurko udalerrietan dagoen etxebizitza babestuko bizitegi eremu bat”. Hori dela eta, alegazio-egileen argudioak –hiri berri bat sortzen ari dela eta Nafarroako Gobernuak horretarako eskumenik ez duela diotenak– bertan behera utzi behar dira. Emandako iritziak oso errespetagarriak dira, baina azkenean ariketa bat besterik ez dira Nafarroako Auzitegi Nagusiaren baieztapen irmo horri buelta ematen saiatzeko.
–Zazpigarrena: UPSaren xedeari dagokiona, berriz, Nafarroako Auzitegi Nagusiaren aipatutako seigarren oinarri juridikoa ebatzi zen, orduko demanda-egileen argudio beren aurrean, eta epaiak ondorioztatu zuen “UPSaren onespenaren sustraiak LAHFLren 230. artikuluan eta hurrengoetan daudela, eta hori dela-eta Foru Komunitateko Administrazioak bere lurzoru-ondarea eraiki, mantendu eta kudeatzeko betebeharra duela, etxebizitza babestua eraikitzeko; bada, xede hori ez litzateke lortuko eskuratutako lurzoruaren hirigintza-garapenik egin gabe”.
Eztabaidatzen den kontua da ea justifikatuta dagoen lurzorua planifikatzeko betebeharra etxebizitzen eskariari erantzuteko. Balorazio horrek “hasiera batean dagokio antolamenduaren ahalmenaren titularra denari, eta bera hartaz baliatuko da esparru horretan daukan diskrezionalitate zabalarekin”; alabaina, kasu honetan, halako diskrezionalitaterik ez dago, zeren eta oinarria baita “Nafarroako etxebizitzen eskariari buruzko azterlan gaurkotua, 2015-2023 urteetarako”, IKEI kontsulta-etxeak egina eta dokumentuari erantsi zaiona.
–Zortzigarrena: Gendulaingo bizitegi eremua ingurumenaren eta ekonomiaren ikuspegietatik jasangarria ez izatea. Gai hori jada aztertuta dago arestian aipatutako epaiaren zazpigarren oinarri juridikoan, bertan aztertzen baitzen ea aginduzkoak ziren ala ez aukeren azterlan bat eta jasangarritasun ekonomikoaren oroitidazkia, zeinak orain auzitan jarri baitira aurreikusitako jarduketaren egokitasuna dela eta, baina ez inongo arau juridikorik urratzeagatik, baizik eta, alegazio-egilearen iritziz, UPSak eduki beharreko beharrizan publikoa asetzeko egokitasuna falta izateagatik.
Lurzoruaren egokitasuna 2007ko abenduko azterlan geologiko-geoteknikoan aztertu zen. Azterlan horretan, “Planta, zimentazio-tipologiaduna” izeneko planoan, lurzoru mota bakoitzerako erabilera eta zimentazio-gomendio batzuk -eta, horrenbestez, eraikuntza-gomendio batzuk- ezarri ziren. Antzinako meatze-ustiategiak ukitutako arloetan, ezarrita zetorren ukitutako lurzoruaren jokaera guztiz aurreikusten ezina zela, eta zehazteko gelditzen zen ea posible zen une horretan edo etorkizunean lurzoruaren subsidentzia edo deformazioak gertatzea. Azterlan horretan ondorioztatu zen ezen, harrizko mazizoaren egoerari eta denboran zehar izanen zuen bilakaerari buruzko datu zehatzak falta zirenez, eta ikusita ezin zela baztertu etorkizunean deformazioak gertatzea, ez zela gomendatzen ez arlo horretan, ez eta haren eragin-eremuan, eraikitzea. Azterlanaren ondorioak ikusita, eratorri zen terrenoaren jokaeraren jarraipena egin beharra zegoela, etorkizuneko subsidentziak kontrolatze aldera. 2007tik gaur arte, jarraipena egin da, mugarrien eta inklinometroen urteko kontrolaren bitartez. Mugarriei buruzko azterlanak urtean lau neurketa jasotzen ditu, eta inklinometroenak, berriz, urtean 2 neurketa. 2007tik gaur arte egindako jarraipenetik ondorioztatzen dena da ez dela ikusi nabarmentzeko moduko inongo deformaziorik, azaleko mugimendu batzuk kenduta. Horrela jasota dago UPSaren dokumentazioan, b) eranskinean, zeinak 2013an zehar egindako kontrolari dagokion azken txostena biltzen baitu.
Bestalde, meatze-ustiategiak gehien bat ukitutako eremua, UE5a, ez da UPSan garatu zehaztapen xehakatuen mailan, baizik eta soilik zehaztapen egituratzaileen mailan. Eraikitzeko gomendatzen ez den eremuetan proposatzen da LAHFLk ezartzen dituen erreserbak kokatzea, bai eta bide- eta garraio-azpiegituretarako erreserbako lurzorua ere. Bestalde, azterlan geologiko-geoteknikoan eraiki daitekeela ondorioztatzen den lurzoruan, baimena ematen da eraikitzeko; bertan egonen dira eraikinak dauzkaten lurzatiak, UE5a xeheki garatzen denean. Une horretan, kontuan hartuko dira bai azterlan geologiko-geoteknikoa, bai lurzoruaren jokaeraren jarraipenetik heldu diren ondorioak ere.
Hondakindegiek eta mazela herrestariek ukitutako eremuei dagokienez, azterlanean horiek eremu ez-eraikigarritzat jotzen baititu, UPSak bere antolamendu-proposamena egokitzen du azterlanaren emaitzaren arabera eta lursail horietan kokatzen ditu LAHFLren 53. artikuluan bizitegi eremuko espazio publikoetarako ezarritako erreserbak.
–Bederatzigarrena: UPSa egoera juridikoaren eta egungo errealitate materialaren arabera egin eta izapidetzea. UPSaren izapidetzeak ez du bihurtu nahi akatsak zuzentzeko edo konbalidaziorako prozedura bat; izan ere, inguruabar hori, zuzenbidezko deuseztasun baten ondoren, egiazki, ez baita gertatzen. Aurrekoa esanda, egia da jadas erabaki honen lehenengo eta zazpigarren alegazioetan erantzun direla jarduketaren udalez gaindiko eragina eta Nafarroan etxebizitzaren egungo beharrizan-egoerari eman beharreko erantzunari dagokiona.
II.3. Jorge Pla Vidal jaunak, Zizur Zendeako Udala ordezkatuz, aurkeztutako alegazio-idazkia.
Edukia:
Alegazio-idazki honen edukia Cecilio Lusarreta Echarri jaunak, Galar Zendeako Udala ordezkatuz, aurkeztutako 2. idazkiaren berdina da.
Erantzuna:
Idazki horri dagokion erantzuna jakiteko, Cecilio Lusarreta Echarri jaunak, Galar Zendeako Udala ordezkatuz, aurkeztutakoari emandako erantzunera jo beharra dago.
II.4. Victor Sola Marticorena jaunak, Desarrollo Sostenible de Navarra, S.L. merkataritza-konpainia ordezkatuz, aurkeztutako alegazio idazkia.
Edukia:
–Lehena: Interesdunak alegatzen du urbanizazio-aurreproiektuaren figura, UPSaren oroitidazkian aipatzen dena, ez dagoela jasota LAHFLn, eta ez dakiela zein izan daitekeen tresna horri eman nahi zaion egiazko irismena.
Halaber, interesdunak jotzen du oroitidazkian birzatitze-proiektuetarako aipatzen den epeak (orientabide gisa emandako epeak 4 hilabetekoak dira) koherentea izan behar duela Parte-hartze Publikorako Prozesuko kronogramarekin eta hari egokitu behar zaiola (2015eko otsailean onetsi ziren, eta erregistratu ziren lurzatiak Desarrollo Sostenible de Navarra, S.L.ri eskualdatu aurretik).
Gainera, alegazio-egileak jotzen du zuzendu beharra dagoela exekuzio-unitateen kanpoko eta barneko urbanizazio-proiektuak idazteko eperik ez egotearena. Horri dagokionez, epe orientagarri batzuk ematen ditu, eta eskatzen du haiek sar daitezela bai oroitidazkian, bai UPSaren Araudi Orokorreko 28. artikuluan ere.
Azkenik, uste du kostuak exekuzio-unitateen artean banatzeko proiektu bat egiteari buruzko aipamena jaso beharra dagoela, eta aipatu behar dela nori dagokion hura idaztea eta izapidetzea (Nafarroako Gobernua edo Nasuvinsa) eta hura egiteko epea (2 urte) berariaz adierazi beharra dagoela.
–Bigarrena: Interesdunak alegatzen du LAHFLk ez duela jasotzen kanpoko urbanizazio-proiektuaren figura, eta exekuzio-unitate bat ezin dela bere muga fisikoetatik kanpora atera inongo obra egitera, ez bada unitatetik hurbil -ez zenbait kilometroko distantzian, kasu honetan bezala- dauden kanpoko azpiegiturekiko lotura.
Hori dela eta, konpainia alegazio-egileak ulertzen du kendu beharra dagoela testuan jasotako erreferentzia, kanpoko urbanizazio-proiektuei dagokiena, eta haren ordez gaur egun LAHFLn aipatzen diren tresnak jarri behar direla (udalez gaindiko eraginaren proiektu sektorialak) edo idazteko garaian legedi indardunean jasotakoak.
–Hirugarrena: Alegazio-egileak eskatzen du UPSaren oroitidazkian sar daitezela, exekuzio-unitate bakoitzerako urbanizazioaren exekuzio-faseez gainera, barneko urbanizazio-proiektuek ezarri ahalko dituztela exekuzio-unitate bakoitzerako urbanizazio-lanen exekuziorako faseak, bai eta fase horien hurrenkera ere.
–Laugarrena: Alegazio-egileak uste du ezinbestekoa dela hori argitu dadila, eta eskatzen du aipa dadila Nafarroako Gobernua edo Nasuvinsa izanen direla esparruaz kanpoko obraren erredakzioaz, onespenaz eta exekuzioaz arduratuko direnak, bai eta unitate bakoitzaren urbanizazio-lanez ere.
–Bosgarrena: Alegazio-egileak jotzen du Gendulaingo Arloak behar dituen kanpoko azpiegituretarako lurzoruen interes publiko eta sozialaren adierazpena, desjabetze-ondorioetarako, kanpoko azpiegitura horiek garatzen dituen proiektuari legokiokeela, eta ez, UPSaren Araudiaren 6. artikuluak dioenari erreparatuta, UPSari berari.
–Seigarrena: Interesdunak uste du UPSaren Araudiko 31.11 artikuluan ageri den aipamena, hondakinen bilketa pneumatikoari buruzkoa, eta aipatu behar dela, dokumentu horretako 25.7 artikuluan egiten den bezala, hondakinen bilketa egokituko zaiola urbanizazioa garatzeko unean indarrean den legedian ezarritakoari.
–Zazpigarrena: UPSaren Araudian etxebizitza tipologia bakoitzerako ezarrita aparkaleku pribatuen gutxieneko ratio orientagarriei dagokienez (47. artikulua), alegazio-egileak uste du prezio tasatuko etxebizitzarako ratio orientagarria babes ofizialeko etxebizitzaren ratioaren eta etxebizitza librearen ratioaren artean kokatu beharko litzatekeela, eta ez liratekeela berdinak izan beharko. Horretarako, proposatzen du aparkaleku pribatuko tokietarako ratioen taula bat sar dadila, bertan aipatuz zenbat aparkaleku-tokiri eutsiko litzaiokeen, eta proposatutako ratioek zuzeneko erlazioa izanen luketela UPSan babes ofizialeko eta prezio tasatuko etxebizitzetarako finkatutako homogeneizatze koefizienteekin.
–Zortzigarrena: Interesdunak jotzen du D3.001 planoaren legendak soilik aipatu beharko lukeela oinezkoentzako iraganbideen edo oinezkoentzako iraganbidearen eraikuntza, eta ez autobiaren estaltzea.
Erantzuna:
–Lehena: Alegazioa baiesten da, urbanizazio-aurreproiektuaren aipamena kentzeari dagokionez, zeren eta ez baita LAHFLn jasotako planeamendu-figura. Horren ordez, UPSan jasoko dira, bere garapenerako tresna gisa, barneko urbanizazio-proiektuak, udalez gaindiko eraginaren proiektu sektorialak eta kasuko obra proiektuak.
Ez dira aintzat hartzen alegazio-egileak proposatutako epe orientagarriak. UPSak proposatutako gehieneko epeei eusten zaie, zeren eta garapenerako gehieneko epe orientagarriak direnez, murriztu ahalko liratekeen, hala behar dela uste bada. Hala eta guztiz ere, zehazten da nola egin behar den epeen kontaketa planeamenduaren tresna guztietan, bai eta urbanizazioaren exekuzioa eta exekuzio-unitateen hurrenkera ere. Horrenbestez, alegazioaren zati hori ezetsi egiten da.
Azkenik, baietsi egiten da kostuen banaketari buruzko proiektu bat sartzeko eskaera. LAHFLn xedatuaren arabera, UPSak proiektu hori idazteko beharra jasoko du.
–Bigarrena: Alegazioa baietsi egiten da eta kanpoko urbanizazio proiektuaren aipamena kentzen da, eta udalez gaindiko eraginaren proiektu sektorialak eta kasuko obra proiektuak sartzen dira tresna gisa, edo idazteko unean, antzeko helburuekin, legedi indardunak jasotzen dituenak. Testua aztertuta, egokitzat jotzen da eguneratze-sistema aldatzeko eskaera egiteko aukeraren aipamena kentzea, zeren eta aukera hori jada LAHFLn jasota baitago, eta arau horretan ezarritakora jo beharra baitago.
–Hirugarrena: Ezetsi egiten da alegazio-egileek proposatutakoa eta UPSan proposatutako exekuzio unitate bakoitzerako exekuzio-fase orientagarriei eusten zaie, zeren eta fase horietan eta haien garapen-epeetan oinarrituta kasuko aginduzko txosten sektorialak eskatu eta egin baitira, eta horietako batzuk aldekoak baitira, proposatutako faseei dagokienez. Halaber, kontuan hartu beharra dago faseek erraztu egiten dutela garapena uneoro egoki dakiola sortutako eskariari eta higiezinen merkatuaren egoerari, eta, halaber, eragiketaren bideragarritasuna errazten duela, zeren eta hark ere planteatzen baitu faseka egitea behar diren azpiegiturak; bestalde, ez du eragozten exekuzio unitateak beharrezkotzat jotzen den unean exekutatzea.
–Laugarrena: Ezetsi egiten da egindako eskaera, UPSan aipatzeari buruzkoa Nafarroako Gobernua edo, bestela, Nasuvinsa izanen direla esparruaz kanpoko obrak idatzi, onetsi eta exekutatzeaz arduratuko direnak. Horri dagokionez, komeni da gogoraraztea nolanahi ere esparruaz kanpoko obrak idatzi, onetsi eta exekutatzeko LAHFLren arabera jokatu beharko dela.
–Bosgarrena: Baietsi egiten da eta Araudiko 6. artikuluko lerrokada hori kendu eginen da.
–Seigarrena: Alegazio-egileak proposatutakoa baietsi egiten da eta kendu eginen da UPSaren Araudiko 31.11 artikuluan jasotakoa. UPSak jasoko du hondakinen bilketa eginen dela urbanizazioa garatzeko unean indarra duen legedian xedatuaren arabera eta Iruñerriko Mankomunitatearen txostenetan xedatuaren arabera. Halaber, urbanizazioa idatzi eta exekutatzeko unean, kontuan hartuko dira Iruñerriko Mankomunitateak ezarritako zehaztapenak.
–Zazpigarrena: Baietsi egiten da, eta aldatu egiten dira BOE-etarako eta PTEetarako aparkaleku-ratioak. BOE-en kasuan, 1,24tik 1,35era pasatzen da eta PTE-en kasuan, berriz, 1,60tik 1,46ra, zeren eta tokien guztizko kopurua bera baita eta erreserba ez baita jaisten,
–Zortzigarrena: Alegazioaren puntu hori ezetsi eten da eta “Autobia estaltzea” izenari eusten zaio, zeren eta UPSaren egituratze-diseinuaren zehaztapen bat baita, zeinak aukera ematen baitu jarduketa (EU1 eta EU2) lotzeko, autobiaren ondoan eraikitzea eta erdian erabilera publikoko gune handi bat sortzea, eta zarataren aurkako babes barrera gisa balio baitu.
II.5. Cecilio Lusarreta Echarri jaunak, Galar Zendeako Udala ordezkatuz, aurkeztutako alegazio-idazkia.
Edukia:
Alegazio hori Nafarroako Gobernuaren 2014ko urriaren 29ko Erabakiari buruzkoa da; horren bidez, izan ere, UPSaren entzunaldirako eta jendaurreko informaziorako epea luzatzen da.
–Lehena: Alegazio-egileak uste du Erabaki horrek identifikatu behar zituela aztertzen zituen dokumentuetan sartutako aldaketak eta haiek justifikatzeko arrazoiak. Gainera, alegatzen du Araudia dokumentuan sartutako aldaketak ez direla akats-zuzenketa bat, aipatutako Erabakian baieztatzen den bezala.
–Bigarrena: Oroitidazkiko 2.3 atalean sartutako aldaketei dagokienez -jabeen identifikazioari buruzko aldaketak dira-, alegazio-egileak ondorioztatzen du gehiago kaltetzen eta eragozten dituela entzunaldiko eta jendaurreko informazioko izapideetan -antolamendu juridikoak ezarritakoetan-, lurzoruaren jabetzaren gaineko kontrola, Nasuvinsaren titularitatea zeukaten edo daukaten lurzatietan. Zehazki, alegazio-egileak dio lurzati batzuetan nahasmendu handiagoa dagoela.
–Hirugarrena: Oroitidazkiaren eta Planeko Araudiaren aldaketak, antolamenduaren zehaztapen egituratzaile eta xehakatuei buruzkoak. Interesdunak uste du LAHFLren 43.1.d) artikulua ez betetzearekin, kendu egiten dela antolamendu-zehaztapenen kalifikazioa eta identifikazioa, egituratzaile eta xehakatu izatearenak, eta operadorearen esku uzten dela zehaztapen horiei, bere irizpidearen eta antolamendu juridikoaren interpretazioaren arabera, izaera bat ala beste ematea. Gainera, interesdunak ez du uste antolamendu juridikoaren araberakoak direnik aprobetxamendu tipoa dela-eta egindako aldaketak, zeren eta hasierako lursail publiko batzuei (bide, erreka eta abarrekoak) hirigintza-eskubide batzuk ematen baitzaizkie, eta eskubide horiek, haien titular diren administrazio publikoei esleitu beharrean, jabe partikularren artean banatzen baitira.
–Laugarrena: “Exekuzio unitateak zerraditzerako UPSak egiten duen azterketa ekonomikoa” Planeko oroitidazkiaren eranskin gisa sartzea. Interesdunak alegatzen du oroitidazkiari gehitutako azterketa, bere exekuzioan materialki akastuna izateaz gainera, ez duela euskarrik LAHFLren 144.1 artikuluan, eta ez duela balio planaren bidez exekuzio unitateen zedarritzean, termino ekonomikoei dagokienez, egiten den zuzenketa justifikatzeko; eta horrenbestez, oroitidazkitik kendu beharra dagoela. Horri dagokionez, zalantzan jartzen du lurzoruaren kostuak erabigarritasunik izatea exekuzio unitateak zedarritzeko, eta alegatzen du lurzoruaren balioari buruzko kalkulua kontraesanean dagoela Foru Ogasunaren balorazio-txostenarekin, eta eraikuntza kostuen eta “sustapeneko salmenten bidezko diru-sarreren” justifikazioa falta dela.
Alegazio-egileak jotzen du errentagarritasun ekonomikoari buruzko aurreikuspena egin daitekeela -eta egin beharra dagoela- aurreikuspen-ezintasuneko tarte arrazoizko batzuekin, berehala edo epe laburrean exekutatzekoa den higiezin-sustapen jakin bati dagokionez, baina hemen ez garela ari higiezin-sustapen jakin bati buruz ari, baizik eta benetako hiri bat eraikitzeko plan bati buruz, zenbait probintzia-hiribururen tamainako hiri bat. Horri dagokionez, alegazio-egileak uste du “hiri ororen sorreran gertatzen den bezala, hiria ez dela ekinaldi batez eta bat-batean sortzen, baizik eta denboran zehar, populazioaren etxebizitza-beharrek exijitutakoaren arabera, hainbat sustapen eginez, Hasierako Planaren aurreikuspenen eta haien berrikuspenen arabera, errealitate zehatzari eta bizilagunen komunitatearen unean uneko beharrei egokitzeko.
Erantzuna:
–Lehena: Ezetsi egiten da. Alegazio-egilearekin ados egon gaitezke esaten duenean sartutako aldaketa zehatzei buruz sustatzaileak aurkeztutako dokumentuaren identifikazioak errazago eginen zukeela haren azterketa eta balorazioa; alabaina, hori ez da inongo lege-urraketarik, eta ez du inolako defentsa-gabeziarik eragin, alegazio hauek aurkeztuz agerian jarri den bezala.
–Bigarrena: Aurkeztutako oroitidazkian, jabeen zerrenda zuzentzen da, eta, horrenbestez, dokumentu berrian UPSak ukitutako lurzatien jabeen –aprobetxamendu-eskubidea dutenen– behin betiko zerrenda jaso da, eta egungo lurzatien planoaren araberako erreferentziak ageri dira, hartara zorrotz betez Toki-araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legeko 70.ter artikuluan xedatutakoa. Hala eta guztiz ere, alegazioa berraztertuta, akats batzuk aurkitu ditugu, eta honako zuzenketa eman zaie:
A) 97. lurzatia ez da ageri behar aprobetxamendu-eskubidea duten lurzatien zerrendan.
B) 5. lurzatia, osorik, Nasuvinsarena da, eta haren azalera guztia UPSaren esparruaren barruan dago.
C) 10. lurzatia, osorik, Nasuvinsarena da.
D) 9. lurzatia UPSaren esparruan sartu beharra dago, eraikuntza-eskubideekin.
Bestalde, 66. lurzatiari dagokionez, ezetsi egin behar da egindako alegazioa, zeren eta bera soilik hein batean sartzen baita UPSaren esparruan, eta argudio berarengatik, ezetsi egiten da 99. lurzatiari buruz egindako alegazioa.
Hala eta guztiz ere, arauaren helburuak betetze aldera (Toki-araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legeko 70.ter artikulua), formazko zuzenketa txiki horiek alde batera utzita, UPSaren jabeen ezagutza bermatuta dago, zeren eta aipatutako lurzatiak Nasuvinsaren jabetzakoak baitira, eta, gainera, garapen honek izan dituen aurrekariengatik eta hedabideetan izan duen publizitatearengatik.
–Hirugarrena: Ezetsi egiten da, hurrengo arrazoiengatik:
A) Hasierako dokumentuan, UPSaren zehaztapen egituratzaile eta xehakatuak ezarri ziren, eta haiek zerrenda batean ageri ziren. Gero, legedi indardunarekiko koordinazio-akats batzuk antzeman ziren.
Aurrekoa gorabehera, LAHFLren 43.1.d) artikuluan xedatuaren betetzea egiten da bai zehaztapen bakoitzaren izaera berariaz adieraziz, bai aplikatzekoa legedian jasotako zehaztapenetara joz; horrenbestez, ez da koordinazio-akatsik sortzen eta, gainera, araudi horren aplikazioa uneoro bideratzen eta bermatzen da. 43.1.d) artikulua irakurrita, ezin da ondorioztatu jasotzen dituen terminoen arteko asimilazioa dagoenik; izan ere, UPSaren dokumentuak araudiak eskatzen dituen zehaztapen egituratzaile eta xehakatu guztiak biltzen ditu. Hori dela eta, ondorioztatu beharra dago ezen, sistema metodologiko honetan, UPSak ezartzen eta bermatzen dituela LAHFLren 49. artikuluan ezartzen diren zehaztapen xehakatu eta egituratzaile berak.
B) Halaber, “aprobetxamendu soberakinari” buruzko lerrokada, zeren eta jotzen baita hura sartu izana akats bat dela; izan ere, jotzen da aprobetxamendu soberakinetarako ezartzen den banaketa ez dela LAHFLren araberakoa, alegazio-egileak berak aitortzen duen bezala, eta LAHFLk jada banaketa egiteko modua eta forma ezartzen duela, aprobetxamendu soberakinak egoteko kasurako, eta, horrenbestez, ez dagoela lege horretara jo behar dela esatea baino.
C) Kentzen den lerrokadari dagokionez -birzatitze prozesuan azaleretan gertatzen diren aldaketei buruzkoa-, lerrokada horren arabera, ondorioztatzen da aprobetxamendu tipoa aldatua zela guztizko eraikigarritasunari eutsita guztizko azalera aldatzeagatik.
LAHFLren arabera aprobetxamendu tipoa zehaztapen egituratzaile bat denez, hura aldatzeko UPSaren aldaketa bat izapidetu beharra dago, LAHFLk horixe ezartzen baitu. Horrenbestez, jotzen da ez dela beharrezkoa dokumentuan lerrokada horri eustea, eta kasu hori gertatzekotan, LAHFLn ezarritakoaren arabera jokatu beharra dagoela, ezer ezkutatzen ahalegindu gabe, baizik eta legedi indardunean ezarritakoaren arabera jokatuz.
D) Hirigintza-eskubideak esleitzeari dagokionez, argitu beharra dago titulartasun pribatuko lurzati, bide eta errekei eskubideak esleitzen zaizkiela, eta pribatuak direnez, sortzen duten aprobetxamendua haien jabeen artean banatzen dela. Nolanahi ere, birzatitze proiektuak egiteko unean, Udalak gisa eta izaera juridiko ororen eremu guztien jabetza-tituluak aurkeztu beharko ditu, bereak direla aldarrikatu nahi duen guztiena, eta, gainera, kontuan hartu beharko da ezen Auzitegi Nagusiaren arabera, ez dela jotzen jabetza-eskubiderik dagoenik ez partikularren alde, ez eta Administrazio Publikoaren alde ere, eta, horrenbestez, titulua duela erakusten ez duena ezin dela jabetzat hartua izan. Hori dela eta, ez dago galerarik administrazio publikoentzat.
–Laugarrena: Ezetsi egiten da. Ekimen eta sustapen publikoko, ezen ez pribatuko, UPS bat izanda beharrezkoa ez den arren (horrelaxe ezartzen baita LAHFLren 44.3 artikuluan), azterlan ekonomiko bat erantsi da, non justifikatzen baita UPSan laga, berdinbanatu eta urbanizatzeko eskubideak bete daitezkeela, bai eta exekuzio unitate bakoitzaren errentagarritasuna, bere zedarritzearen araberakoa. Hartara, oroitidazkiari gehitutako azterlan ekonomikoak agerian jartzen du planean zedarritutako exekuzio unitate guztien eta haietako bakoitzaren bideragarritasun ekonomikoa.
Azterlan hori egin da, ezinbestez, abiapuntuko parametro jakin batzuen arabera, eta parametro horiek guztiak jaso eta azaldu dira azterlan horren zati diren tauletan, UPSaren oroitidazkiko A eranskinean jasota daudenetan.
Ez dago akats matematiko materialik lurzoruaren eta urbanizazioaren banaketa, exekuzio unitateen artekoa, kalkulatzerakoan, zeren eta kalkulu hori egin baita exekuzio unitate bakoitzaren irabazizko aprobetxamenduaren proportzioan, eta ez Planeko exekuzio unitateen guztizkoaren arabera, alegazio-egileak dioen bezala.
Gastuak eta diru-sarrerak direla-eta erabilitako parametroei dagokienez, esan beharra dago ezen, logikoa den bezala, etorkizuneko egoera aztertzeko helburua duen bideragarritasun-azterlan bat denez, parametro horiek estimazio bat direla, baina eskuragarri dauden datu historikoen arabera kalkulatu direla, betiere sektorearen egungo eta etorkizunerako aurreikusitako egoerak lerratuak.
Lurzoruaren kostuari dagokionez, haren batez besteko balio gisa 30 eurokoa hartzen da, 2005eko bizitegirako lurzorua eskuratzeko lehiaketa publikoan erreferentziatzat hartu zena, zeren eta UPSak ukitutako edozein jabek lurzorua prezio horrexetan eskaini eta saldu ahal izan baitzion Nafarroako Gobernuari. Erreferentzia gisako balorazio bat da, azterlan ekonomiko bat egitekoa, zeren eta planak ukitutako lurzoruaren kasuistika askotarikoa baita, besteak beste jabetzan edukitako denborari dagokionez, eskuratze-prezioari eta prezio horren finantzaketa motari dagokienez, egungo erabilerari eta ustiaketari -eta, horrenbestez, daukan errentagarritasunari- dagokionez.
Behin lurzoruaren balioari buruzko erreferentzia bat hartuta, ahalegin bat egiten da data jakin baten arabera eguneratzeko inbertsio horren balioa, azterketa egiteko unean. Horrenbestez, kontua ez da lursail horren balioa eguneratzea, alegazio-egileak nahi duen bezala, baizik eta lursail horretan egindako inbertsioaren, inbertsio horren aukera-kostuaren zenbatekoa eguneratzea, inbertitutako diru horrek gaur den egunean duen balioa kalkulatzeko. Hori dela eta, balio hori % 4,5ean eguneratzen da, kalkulatzen baita horixe dela epe horretan arriskurik gabeko aktibo batean lor zitekeen urteko batez besteko errentagarritasun, halakotzat hartuta 10 urterako bono espainiarrarena.
Udalak alegatutakoaren aurka, urbanizazio-kostuei, eraikuntza-kostuei eta sustapenaren beste gastu batzuei buruzko parametroak eta salmenta-parametroak, bai unitatetan, bai prezio unitariotan, arestian aipatutako A eranskineko tauletan jaso dira. Gastuen eta diru-sarreren exekuzio-denborak, berriz, sustapeneko faseen kronograman erakusten dira; izan ere, hala egin izan ez balitz, ezin izanen zen gauzatu egin nahi zen analisi ekonomiko dinamikoa.
Haren emaitzek 1.486.551.097,96 euroko aldea erakusten dute diru-sarreren eta gastuen artean, Udalak baieztatzen duenaren arabera, baina horrek ez du esan nahi hori denik, egiazki, etekin erreala, baizik eta diru-etekina. Azken hori gaurkotu egiten da kapitalaren batez besteko kostuaren tasa baten arabera, % 15,03ko tasa hain zuzen, eta horrek emaitza bideragarri bat ematen du, arrazoizkoa, % 18,14ko barne-errendimenduaren tasa hain zuzen, zeina ez baita inolaz ere espekulaziozkoa, Udalak dioena gorabehera.
II.6. Jesús Antonio Barricarte Sarabia jaunak, Zizur Zendeako Udala ordezkatuz, aurkeztutako alegazio-idazkia.
Edukia:
Udal honek adierazten du ez dagoela ados bere titularitateko lursailak, daukaten izaera alde batera utzita, ondarekoak izatearekin UPSra ekarritakoetan planeamendua ezartzen den unetik; hori dela eta, haiek sortutako hirigintza aprobetxamendua, birzatitze-esparruaren barruan, udalarena da, haien jabea den aldetik.
Erantzuna:
Alegazioa ezetsi egiten da, zeren eta ez baita hau UPSak ukitutako lursailen titularitatea aldarrikatzeko unea. Auzitegi Nagusiaren doktrinaren arabera, birzatitze proiektuak egiteko unean -ez lehenago, ez geroago- aurkeztu beharko ditu Udalak gisa eta izaera juridiko ororen eremu guztien jabetza-tituluak, bereak direla aldarrikatu nahi duen guztiena, eta, gainera, kontuan hartu beharko da ezen Auzitegi Nagusiaren beraren arabera, ez dela jotzen jabetza-eskubiderik dagoenik ez partikularren alde, ez eta Administrazio Publikoaren alde ere, eta, horrenbestez, titulua duela erakusten ez duena ezin dela jabetzat hartua izan. Horrenbestez, aintzat hartze eta frogatze horretarako, UPS hau garatzeko birzatitze-proiektuetara jo beharko da.
Horrenbestez, ezetsi egiten da alegazio hori.
II.7. Jesús Antonio Barricarte Sarabia jaunak, Zizur Zendeako Udala ordezkatuz, aurkeztutako alegazio-idazkia.
Edukia:
Alegazio-idazki honen edukia Cecilio Lusarreta Echarri jaunak, Galar Zendeako Udala ordezkatuz, aurkeztutako 5. idazkiaren berdina da.
Erantzuna:
Idazki horri dagokion erantzuna jakiteko, Cecilio Lusarreta Echarri jaunak, Galar Zendeako Udala ordezkatuz, aurkeztutakoari emandako erantzunera jo beharra dago.
III.–Nafarroako Gobernuak 2014ko irailaren 17an hartutako Erabakiari buruzko gogoetak.
Erreferentziako akordio horren azalpen-zatiak honakoa dio: “Hala eta guztiz ere, UPSaren edukiari dagokionez, esan beharra dago aurkeztutako partaidetza plana osatu beharra dagoela partaidetza-prozesuaren ondorioak biltzen dituen txosten batekin”.
Aurrekoa erantzunez, 2014ko abenduaren 11n, Parte Hartzeko Plana osatu da, ondorioei buruzko amaierako atal batekin.
IV.–Txosten sektorialak.
Nafarroako Gobernuaren Erabakian, plana udalez gaindiko eragineko plan gisa deklaratzekoan, egun horretara arte jasotako txosten sektorialak laburbiltzen dira. Ondoren, erabaki horren ondotik jasotako txostenen laburpena ematen dugu, eta sustatzaileak txosten sektorial horiei emandako erantzunak ere jasotzen dira.
IV.1. Herri Lan Zuzendaritza Nagusia. Sustapen Departamentua.
2014ko irailaren 17an Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak txosten bat eman du, non eskumenei dagokienez jotzen baita UPSa zuzena dela; hala eta guztiz ere, honako zehaztapena ezartzen du, esanez bera UPSaren ondorengo faseetan aplikatzekoa izanen dela:
“–Gendulaingo UPSaren Urbanizazio Proiektuak trafikoari buruzko azterlan bat jaso beharko du, honako zehaztasunekin:
1. Etxebizitza-bidaien eta Nafarroaren beste arrazoi bereki batzuengatiko bidaien ratioak erabiltzea, UPSaren mugikortasun azterlana –aurkeztutako dokumentazioan jasotakoa– egiteko erabili diren berak.
2. Eskatzaileak berak (Nasuvinsa) 2014/255782 Espedientean aurreikusitako fase eta eraikuntza-unitateak eraikitzeko aurreikusi duen egutegia gradualki aplikatzea”.
IV.2. Ondare Historikoaren Zerbitzua. Vianako Printzea Erakundea.
Arkitektura Ondarearen Atalaren 2014ko irailaren 8ko txostena honako ondorioekin amaitzen da:
“a) Bidezkoa da Donejakue Bidearen babesak ukitutako lurzoruaren kalifikazioa aldatzea, UPSaren eremuaren barruan, landa-lurzorua izatetik urbanizagarri izatera pasa dadin. Horrek berarekin dakar landa-lurzorurako ezarritako babes-zerrendak kentzea.
b) UPSaren eremuaren barruan dauden ertzetatik kontatuta dauden 30 metroko zerrendak berdeguneak izanen dira, eta saihestuko da haietan inongo eraikuntza-jarduera izatea; zerrenda horietan, lurperatutako azpiegiturak egin ahalko dira.
c) Donejakue Bideko zerrendan bertan egiten diren urbanizazio-jarduketetarako departamentu honen baimena eskatzen jarraitu beharko da.”
Txosten honetan adierazitakoari erreparatuta, sustatzaileak proposatzen du aurreko zehaztapenak UPSaren Araudian (48. artikulua) gehitzea.
IV.3. Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutua.
2014ko irailaren 19an, erakunde horrek jakitera eman du ezen, bere iritziz, Gendulainen zuzkiduretarako behar adina lurzoru erreserbatu beharko litzatekeela, gutxienez ere honako instalazioak kokatzeko: belar artifizialezko futbol zelai bat, 105x63 m-koa; aire zabaleko igerilekuak 25x12,5 m-koak; igerileku estaliak; instalazio estali bat, eta sor litezkeen bestelako instalazio batzuk ere. Gainera, informatzen du lurzorua erreserbatu beharko litzatekeela gazteentzako etxe bat eraikitzeko. Azkenean, erakunde horrek gomendioaren arabera, kirol-erabilerarako bideak antolatu, seinalizatu, homologatu, kontserbatu eta baimentzeko baldintzak erregulatu behar dira.
Txosten horri sustatzaileak erantzun dio esanez UPSan kirolerako zuzkidura-erabilerarako esleitutako lursailek behar adina gaitasun dutela txostenean adierazitako instalazioak garatzeko. Halaber, sustatzaileak adierazi du ezen gazteentzako etxearen eraikuntza egokientzat jotzen den erabilera anitzeko lurzatian egin ahalko dela.
IV.4. Babes Zibileko Zuzendaritza. NLA.
Erakunde horrek 2014ko irailaren 15ean egindako txostenetik, jada jakinarazi dena nabarmendu beharra dago, uholde-arriskuei eta baso-suteak gertatzeko arriskuei dagokienez.
Uholde-arriskuari dagokionez, jakitera ematen da proiektuko hego-mendebaldean dagoen baltsaren sailkapena dela-eta ezar litekeenari begiratuko zaiola.
Bestalde, baso-suteen arriskuari dagokionez, jakitera ematen da UPSaren eragin-eremua Baso-suteengatiko Larrialdietarako Babes Zibileko Plan Berezian (2004) sailkatuta dagoela I arriskuko edo arrisku oso handiko tokitzat, eta baso-suteengatiko larrialdietarako babes zibileko plangintzako oinarrizko jarraibidean ezarritakoak bete beharko direla; horien artean, izan ere, honakoa nabarmendu beharra dago:
“a) Baso-erregaien jarraitutasuna gutxitzeko edo hausteko, bermatu beharko da 30 metroko zabalera duen segurtasun-zerrenda bat dagoela jabetza beraren barruan, urbanizazioaren, eraikinaren edo instalazioaren inguruan, pertsonentzako eraikinaren edo instalazioaren kanpoko mugatik neurtzen hasita, eta zerrenda horretan ez dela landare lehorrik egonen, eta zuhaitz-masa soilduta egonen dela. Modua dagoen guztietan, zerrenda hori, gutxienez ere, zortzi aldiz handiagoa izanen da nagusitzen den landarediaren altuera baino”.
Txosten horri erantzunez, sustatzaileak dio UPSaren araudiari artikulu bat gehituko zaiola (55. artikulua), txosten horretan baso-suteen arriskuari buruz adierazitakoa bilduko duena. Halaber, dokumentu horretan uholde-arriskuari buruz adierazitakoa jasoko da.
IV.5. Osasun arloko Ikerketa, Berrikuntza eta Prestakuntzarako Zerbitzua. Osasun Departamentua.
Zerbitzu horrek, 2014ko irailaren 26an, aurreko txostena berresten du, eta jotzen du egokia dela bi osasun etxe eraikitzeko eskainitako 2.646 m2-ko erreserba, haietan kalkulatu den populazioa artatu ahal izateko bi osasun etxe eraikitzeko. Hala eta guztiz ere, txosten horren amaieran esaten da “3. exekuzio unitatean kokatutako osasun etxearen eraikuntza 1. exekuzio unitatea garatzen den aldi berean gauzatu beharko litzatekeela, edo, bestela, orube horren ordez EU1en kokatutako beste behar beharko dela”.
Txosten horri erantzunez, sustatzaileak dio ezen, osasun-erabilerarako lurzatia EU1en barrenean gera dadin, 3. exekuzio unitateko (EU3) PD18 osasun-zuzkiduretarako lurzatiaren erabileraren ordez, dimentsio berdin-berdinak dituen EU1eko PD21 erabilera anitzetarako zuzkidura-lurzatia jarriko dela.
IV.6. Elikagaien Segurtasunaren eta Ingurumen Osasunaren Zerbitzua. Nafarroako Osasunaren Institutua. Osasun Departamentua.
Txosten hori eskatu zen baloratzeko nolako eragina izanen lukeen Galarko Zendeako eskualde-hilerriari buruzko udalez gaindiko plan sektorialari dagokiona, zeina Gobernuaren 1996ko otsailaren 12ko Erabakiaz onetsi baitzen. Hala eta guztiz ere UPS hori Nafarroako Gobernuaren 2014ko irailaren 17ko Erabakiaz amaitu zen; erabaki horren bidez, izan ere, Gendulaingo UPSa udalez gaindiko plan sektorial deklaratu zen.
IV.7. Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzua. Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentua.
Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuaren 2014ko abuztuaren 22ko txostenean jo da Nafarroako Merkataritzari buruzko 17/2001 Foru Legeko 18. artikuluan ezarritako gutxieneko merkataritza-zuzkidura betetzen dela. Hala eta guztiz ere, aipatutako artikuluan arautzen denari jarraituz, txosten horretan jasotzen da merkataritza erakarri eta antolatzeko plan bat egin beharko dela, eta plan hori UPSa ebatzi aurretik aurkeztu beharko dela.
Sustatzaileak uste du ezen aipatutako Merkataritzari buruzko Legearen 77. artikuluan proposatutakoaren arabera, plan hori Nafarroako Gobernuak egin behar duela ukitutako toki administrazioekin batera, merkataritza-zuzkidura horiek erabiltzeko eta ustiatzeko moduan dauden momentuan, behin lehenengo fasea urbanizatu eta eraiki ondoren.
IV.8. Iruñerriko Mankomunitatea.
Iruñerriko Mankomunitateak 2014ko azaroaren 28an eman du bere txostena. Uraren ziklo integralari dagokionez, txostena ez da aldekoa, zeren eta jotzen baitu UPSak gabezia batzuk badituela, hornidurari dagokionez, ur zikinen saneamenduari dagokionez eta azpiegituren exekuzioari dagokionez; honakoak dira gabezia horiek, besteak beste: hornidurarako ur-biltegi orokorraren kota ez da nahikoa; ponpaketa orokorraren eta ur-biltegien kokapena zehaztu gabe daude; Aratzuriko araztegiak ez du gaitasunik Gendulaindik heldutako efluentea tratatzeko; araztegi horretara heldu den hustubideak ez du behar besteko sekzioa; UPSa garatzeko fase bakoitzean egin beharreko kanpoko azpiegiturak zehaztu gabe daude; eta kanpoko azpiegituren exekuzioa UPSari berari dagokio.
Ondoren, txostenean, gabezia horiei konponbidea emateko aldatu beharko liratekeen alderdiak aipatzen dira.
Hondakinei dagokienez, txostena aldekoa da, baina baldintzatuta dago: justifikatu beharra dago bilketa-zentral bakarrak gaitasuna izan dezakeela Gendulaingo UPSak proposatutako garapen guztiari zerbitzua emateko, baldintza egokietan. Gainera, txostenak dio funtsezkoa dela justifikazio hori egin dadila izapidetzeko fasean, zeren eta hartan ezartzen baitira azpiegituretarako lurzatien erreserbak, eta bilketa pneumatikorako sarearen trazadura zehaztu beharko dela, bai eta fase bakoitzaren ezaugarriak ere, fase horietako urbanizazio proiektuak egiten direnean.
Garraioei dagokienez, txostena ez da aldekoa. Gabezia batzuk aipatu ondoren, esaten da zein diren UPSan sartu beharreko aldaketak, zeinak hurrengo puntuen arabera egituratzen baitira:
1. Erreserbatutako plataformaren kanpoko lotura sartzea eta jarduketaren bidez hura finantzatzea.
2. Garraioari buruzko azterlana egokitzea, kontuan hartuta hirira sartzeko bidean gertatzen diren sekzioak, hartan erreserbatutako plataformarekiko kanpoko konexioa sartu ondoren.
3. Erreserbatutako plataformaren barneko trazadura optimizatzea.
4. Urbanizazio proiektuan sartzea erreserbatutako plataformarako trazadura eta garraio publikorako geltokiak.
5. Disuasio-aparkalekuak sartzea.
6. Garraio publikorako etapen araberako plan bat sartzea.
7. Proposamenaren balorazio ekonomikoa.
8. Jasangarritasun ekonomikoaren azterlana egokitzea, garraio publikoaren eragina kontuan hartuta.
Ingurumenari dagokionez, jakitera ematen da ez duela eraginik parkea zabaltzeko UPSan aurreikusitakoan.
Sustatzaileak, hornidurari dagokionez, erantzun du hornidura-hodiaren trazadura dela-eta eskatutako aldaketak, azpiegituren definizioan planoen eta oroitidazkiaren artean dauden kontraesanak eta D3.002 planoan egungo hornidura-sarea adieraztea, UPSan ekinen zaizkien kontuak direla, eta gainerako gabeziak urbanizazio proiektuetan edo/eta udalez gaindiko proiektu sektorialetan eginen direla.
Saneamenduari dagokionez, sustatzaileak dio ezen LAParen 70. artikuluari jarraituz, araztegiaren handitzeari dagokionez, lurralde garapeneko eredu (LGE) baten bidez egin behar dela, eta udalez gaindiko proiektu sektorialaren erredakziora jotzen du bai hustubidearen kalkulurako, bai haren trazadurarako ere. Azkenik, horniduraren eta saneamenduaren kanpoko azpiegiturak nork exekutatuko dituen finkatzeari dagokionez, esaten du kontu hori kasuko udalez gaindiko proiektu sektorialak exekutatzeko garaian erabakiko dela.
Uraren ziklo integraleko azpiegituren exekuzio-faseak direla-eta eskatzen denari dagokionez, sustatzaileak erantzuten du “ezin dela hornidura-azpiegituren exekuzioa ezarri exekuzio unitate bakoitzaren fase bakoitzerako, zeren eta fase orientagarriak baitira. Hornidurako azpiegiturei dagokienez, fase bakoitzari buruzko kalkuluak eta haien exekuzioa direla-eta, kasuko kanpoko urbanizazio proiektuen, udalez gaindiko proiektu sektorialen eta obra-proiektuen testuetara jo beharko dela. Gainera, honakoa dio: “Araztegiaren handitzea eginen da hori beharrezkotzat jotzen den garaian, Iruñerriko Mankomunitatearen plangintzaren arabera eta legez eskatzekoa den proportzioan. Sortutako eskariaren araberako kalkulua kasuko udalez gaindiko proiektu sektorialen eta obra proiektuen berezko zehaztapena da.
Hondakinei dagokienez, honakoa erantzun du sustatzaileak: “Bizitegi eremu osorako zentral bakarra egotearen konponbidea justifikatuta dago, zeren eta EU5ean beste lurzati bat erreserbatu baita, hondakinen bilketa pneumatikoaren dimentsioa kalkulatzeko ohikoak diren hurrengo irizpideen arabera: 3 haizagailuk osatutako bilketa-zentrala –bi lanerako eta bestea erreserbarako–; zentraletik hasita, 1.800 m-ko; 3.600 m2-ko zerbitzu-arloa; hondakin-poltsaren batez besteko abiadura orduko 72 km-koa, eta hondakina bilketa-zentralera iristeko denbora 1,5 minutukoa. Nolanahi ere, barneko urbanizazio-proiektuen erredakziora jo beharko da hondakinen sarea finkatzeko”.
Azkenik, Iruñerriko Mankomunitatearen txostenak garraioen planeamenduari buruz dioenari dagokionez, sustatzaileak honakoa erantzun du:
– “Txostenak, oro har, egiten duen planteamenduari dagokionez, argitu beharra dago ez dagoela etenik Gendulainen eta amaitutako hiriaren artean, zeren eta Zizur Nagusiko gune finkatutik 900 m baino gutxiago baitaude, ekialdetik, eta mendebaldetik Gazolazko jarduera-poligonoaren -guztiz urbanizatua- lotuta baitago”.
–Ezin zaio legez eskatu UPSari bere gain har dezala erreserbatutako plataformaren kanpoko konexioa biltzea eta finantzatzea.
–“UPSa jada konektatuta dago kanpoko azpiegiturekin. UPSaren esparruan erreserbatutako plataforma mugikortasun-azterlanaren plus bat da.
–Ezin zaio legez eskatu UPSari Iruñerriko mugikortasun osoari konponbidea eman diezaiola; esate baterako Zizurkoarena, 1. alternatiban, itxura batean, nahi den bezala.
–Bai erreserbatutako plataformaren zentroarekiko kanpoko loturaren azterlana, bai geltokien kokapenari buruzko hipotesiak, urbanizazio-azterlanetan egin beharko lirateke; azterlan horiek xehetasunez zehazten dute ezarriko den guztia, betiere Iruñerriko Mankomunitateak unean-unean ezartzen dituen irizpideen arabera.
–Trafikoari buruzko azterlana jada aztertu egin da, eta Herri Lan Zuzendaritza Nagusiak haren aldeko txostena eman du; bera izan da beharrezkotzat jo dituen zehaztapenak ezarri dituena.
–Iruñerriko Mankomunitatearen proposamena UPSan egindakotik zer edo zer bereizten da, baina PAE1en -jarduera ekonomikoko lurzatia- erditik pasatzen da, zeinak bi bizitegi eremuen eta sarbideko biribilgunearen arteko babes akustikorako balio baitu; babes hori galdu eginen litzateke Iruñerriko Mankomunitatearen proposamenean.”
IV.9. Hezkuntza Azpiegituren Zerbitzua. Hezkuntza Departamentua.
Zerbitzu horren txostenak, 2014ko azaroaren 27koak, ondorioztatzen du UPSan hezkuntza-ekipamendurako erreserbatutako lurzorua bat datorrela Gendulaingo etorkizuneko populazioak izan ditzakeen beharrizanekin.
IV.10. Ebroko Konfederazio Hidrografikoa.
Ingurumen Kudeaketaren Arloak, Konfederazioaren Plangintza Hidrologikoaren Bulegoak 2014ko irailaren 9an emandako txostena osatuz, Nafarroako Gobernuaren 2014ko urriaren 27ko aipatutako Erabakia aintzat hartuta, txotena eman du. Txosten horrek aipagai du 2010eko apirilaren 6an eman zena, non ondorioztatzen baitzen “Gendulaingo UPSa egokia dela, UPSaren ingurumen eraginaren azterlanean jasotako neurri zuzentzaile eta prebentiboak aurrera eramanez gero, eta jarduketak polizia-eremuko jarduketen baimenei buruzko irizpideen gaineko gomendioen araberakoak baldin badira -Ingurumen Ministerioko Obra Hidraulikoen eta uren Kalitatearen Zuzendaritza Nagusiak 1999an eman zituen gomendio horiek- eta Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua, apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaz onetsia, aldatzen duen urtarrilaren 11ko 9/2008 Errege Dekretuaren araberakoak baldin badira -errege dekretu horren bidez lehentasunezko fluxuko eremuen kontzeptua sartu zen-. Horretarako, izan ere, urak har ditzakeen eremuei buruzko kasuko azterlana eginen da. Halaber, arroko erakundearen aginduzkoak diren baimenak eduki beharko dira”.
Aurreko lerrokadan xedatuan oinarrituta, UPSak Urak Har ditzakeen Eremuen Azterlana jaso da (08. eranskina).
IV.11. Telekomunikazioetako Estatu Idazkaritza.
Telekomunikazioetako Estatu Idazkaritzak, 2014ko irailaren 10ean, informatu du tresnaren oroitidazkia ez dagoela lerrokatuta indarreko legediarekin, zeren eta operadore jakin batzuei buruzko aipamenak egiten baititu.
Aurrekoari erreparatuta, sustatzaileak proposatzen du UPSaren oroitidazkiaren kasuko puntua aldatzea.
IV.12. Garraioetako Estatu Idazkaritza. Hegazkintza Zibilaren Zuzendaritza Nagusia.
2014ko irailaren 23an, zuzendaritza nagusi horrek gomendatu zuen 297/2013 Errege Dekretuaren bitartez sartutako aldaketen araberako arau-erreferentziak gaurkotzeko; bereziki, 584/72 Dekretuaren 29. eta 30. artikuluen aipamenen ordez, 584/72 Dekretuaren 30. eta 31. artikuluen aipamenak jartzeko gomendatu zuen.
Txosten horri erantzunez, sustatzaileak dio UPSaren araudia aldatuko dela (31. artikulua).
V.–Ingurumen ondorioen adierazpena.
Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren abenduaren 11ko 539E/2014 Ebazpenaren bitartez, Galar eta Zizurko udal mugapeetan, Gendulain izeneko alderdian, bizitegi eremu bat garatzeko udalez gaindiko plan sektorialaren aldeko ingurumen ondorioen adierazpena onetsi zen. Plan sektoriala NASUVINSAk sustatu zuen. Ebazpen horretan, ezarri zuen UPSaren garapena eginen zela ingurumen eraginaren azterlanean eta UPSa osatzen duten dokumentuetan sartutako prebentzio- eta zuzentze-neurri guztiak aplikatuz eta, bereziki, inguruabar batzuk kontuan hartuko direla.
Horren indarrez, Lurraldearen Antolamenduko Batzordeak 2014ko abenduaren 16an emandako txostenarekin bat, eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen eta aplikatzekoak diren gainerako arauen arabera, Sustapen kontseilariak proposatuta, honakoa
ERABAKI DA:
Lehena.–Erabaki honetan azaldutako moduan ebaztea aurkeztu diren alegazioak.
Bigarrena.–Galar eta Zizurko udal mugapeetan, Gendulain izeneko alderdian, bizitegi eremu bat garatzeko udalez gaindiko plan sektoriala, Nasuvinsa sozietate publikoak sustatua, onestea.
Hirugarrena.–Sustatzaileari eskatzea ezen, paperean eta formatu digitalean, igor dezala UPSaren testu bategina, non jasoko baitira alegazioen ebazpenetik heldu diren aldaketak, txosten sektorialei erreparatzetik heldu diren aldaketak eta parte-hartze prozesuaren ondorioak. Gainera, dokumentazio grafikoa aurkeztu beharko da, zeinak formatu bektorialean zehaztapen egituratzaileak eta xehakatuak irudikatuko baititu (shp, dwg edo dgn).
Laugarrena.–Sustatzaileak espedientearen izapidetzean egiten diren txosten sektorialetan ezarritakoari begiratu beharko die.
Bosgarrena.–Nolanahi ere, obren exekuzioak uki ditzakeen bestelako azpiegitura eta zortasunei dagokionez, edo exekuzio hori, kasua bada, baldintza lezaketenei dagokienez, sustatzaileak organo eskudunei behar diren baimen guztiak eskatuko dizkie, kasuko gaiaren arabera.
Seigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Zazpigarrena.–Erabaki hau honakoei jakinaraztea: Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuari (Gizarte Gaietako Departamentua), Babes Zibilaren Zuzendaritzari (Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentua), Herri Lan Zuzendaritza Nagusiari (Sustapen Departamentua) eta Etxebizitza Zerbitzuari (Sustapen Departamentua), Ondare Historikoaren Zerbitzuari (Vianako Printzea Erakundea), Plangintza, Kalitate eta Ikuskapen Zerbitzuari, Osasun arloko Ikerketa, Berrikuntza eta Prestakuntza Zerbitzuari (Osasun Departamentua), Elikagaien Segurtasunaren eta Ingurumen Osasunaren Zerbitzuari (Osasun Departamentua), turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuari (Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetarako Departamentua), Hezkuntza Azpiegituren Zerbitzuari (Hezkuntza Departamentua) eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuari (Sustapen Departamentua).
Zortzigarrena.–Erabaki hau honakoei jakinaraztea: Telekomunikazioetako eta Informazioaren Gizarterako Estatu Idazkaritzari, Hegazkintza Zibilaren Zuzendaritza Nagusiari, Ebroko Konfederazio Hidrografikoari, Iruñerriko Mankomunitateari, Galar eta Zizur zendeetako udalei, sustatzaileei eta alegazio-egileei, behar diren eraginetarako; eta adieraztea bide administratiboa ixten duen erabaki haren aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daitekeela Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean.
Hala eta guztiz ere, administrazio publikoek aldez aurreko errekerimendua egin ahalko diote Nafarroako Gobernuari, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
Iruñean, 2014ko abenduaren 17an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari idazkaria, F. Javier Morrás Iturmendi.
Iragarkiaren kodea: F1417317
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
