254. ALDIZKARIA - 2014ko abenduaren 31

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURI ALDEKO UR KONFEDERAZIOA

A/31/03226 NL/sr espedientea
Jendaurreko epea

Gaia: ur aprobetxamendurako eskaera.

Eskatzailea: Tomás Santxotena Urrutia.

I.F.Z. zenbakia: 72667142 E.

Helbidea: Itelatz baserria, Iñarbil auzoa, 31714 Erratzu-Baztan (Nafarroa).

Ibai edo errekaren izena: izenik gabeko iturburua.

Eskatutako emaria: 1,05 l/s-koa.

Tokia: Erratzuko Auza alderdia.

Udalerria eta probintzia: Baztan (Nafarroa).

Xedea: ureztapena.

Obren azalpen laburra eta helburua:

Ura hartzeko kutxeta bat erabiliko da. Kutxeta horretatik 60 m-ko luzera duen hodia aterako da 7.000 l-ko edukiera duen biltegiraino. Hodia lur azpitik doa, 820 metrotan, ureztatu beharreko lurzatiraino.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Baztango udaletxean edo Kantauri aldeko Ur Konfederazioan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua, 1, 8. solairua, 20071 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2014ko abenduaren 5ean.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2004ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2005eko urtarrilaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, indardun deklaratua 2008ko uztailaren 25eko Ebazpenaren bidez), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E1416598