3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO UR KONFEDERAZIOA
Iragarki oharra. Erreferentzia: 2014-S-591
Lizarragako Kontzejuak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:
Ezaugarriak:
Eskatzailea: Lizarrragako Kontzejua.
Xedea: Lizarragako saneamendu obretarako baimena, eta hondakin uren isurketarako baimena berrikustea.
Ibilgua: Euntzeko erreka (Zurkilloko erreka).
Isurketa eginen den udal mugapea: Ergoiena (Nafarroa).
Lanen xedea da araztegi berria egitea: iragazki biologikoa aldez aurreko lehen mailako dekantazioarekin eta bigarren mailako dekantazioa ondoren, idoi artifizial batean amaitzeko. Isurketaren gehieneko bolumena 23.258 m³-koa da urtean eta 64 m³-koa egunean.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua, 26-28, Zaragoza), eta espedientearen eta dokumentazio teknikoaren fotokopiak, berriz, Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.
Zaragozan, 2014ko azaroaren 20an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.
Iragarkiaren kodea: E1416587