3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO UR KONFEDERAZIOA
Iragarki oharra. Erreferentzia: 2014-S-809
Lorenzo Macaya Nietok honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:
Ezaugarriak:
Eskatzailea: Lorenzo Macaya Nieto.
Xedea: nekazaritzako hiru naberen hondakin urak isurtzeko baimena, Larragako udal mugapean.
Ibilgua: bertako isurbidea-ezponda (Arga ibaiaren arroa).
Isurketa eginen den udal mugapea: Larraga (Nafarroa).
Isurketaren urteko bolumena 50 m³-koa izanen da gehienez, nekazaritzako hiru nabetan (1. poligonoa, 1207. lurzatia) aritzen diren langileen hondakin ur sanitarioena; urak arazteko hobi septikoa jarrita dago.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua, 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopia Iruñean egonen da ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.
Zaragozan, 2014ko azaroaren 19an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.
Iragarkiaren kodea: E1416586