254. ALDIZKARIA - 2014ko abenduaren 31

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2014-EXT-55

2014ko urriaren 31n ofizioz ireki zen ondoko ezaugarriak dituen aprobetxamenduaren eskubideak amaitzeko espedientea, eskubide horiek iraungi egin baitira hiru urtetik gorako epean ustiatzea geldirik egoteagatik.

Ezaugarriak:

Abiapuntuko titularra: Química Forestal (QUIFOSA).

Egungo titularra: Pedro Javier López de Zubiría Larraga.

Xedea: Ur aprobetxamendu baten amaiera, Txortxorgo errekan, indar eragilerako, Etxarri Aranazko udal mugapean (Nafarroa).

Ibilgua: Txotxorgo erreka (Lizarrustiko iturburua).

Udalerria: Etxarri Aranatz (Nafarroa).

Batez besteko ur-emaria kontsumo handieneko hilabetean: 80 l/s.

Eskubidearen titulua: Ministerioaren Agindua, 1946ko apirilaren 10ekoa; Ebroko Ur Konfederazioak 2010eko urriaren 29an eskualdaketarako emandako ebazpena.

Inskripzioaren datuak: Ur Erregistroko A atala, 68. liburukia, 107. orria.

Xedea: indar eragilea.

Ez da inon ageri aprobetxamendua ukitzen duen zortasunik.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta amaitzeko prozedura onek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua, 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.

Zaragozan, 201ko azaroaren 21ean.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1416580