249. ALDIZKARIA - 2014ko abenduaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AÑORBE

2015eko aurrekontuak. Hasierako onespena

Añorbeko Udalak, 2014ko abenduaren 12an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2015eko aurrekontua.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Añorben, 2014ko abenduaren 15ean.–Alkatea, José Ignacio Echeverría Ciordia.

Iragarkiaren kodea: L1417016