249. ALDIZKARIA - 2014ko abenduaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AÑORBE

Herrilurretako laborantzako lurzatien esleipena

Añorbeko Udalak, 2014ko abenduaren 12an egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen, legeak eskatzen duen gehiengoa zuela:

Lehenbizikoa.–30 eguneko epea irekitzea, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Añorbeko Herriko Etxeko iragarki oholean argitaratu eta biharamunetik aitzina, eskubidea izan uste duten bizilagun guztiek laborantzarako herrilurrak eska ditzaten, bai lehentasuna duten herritarrendako aprobetxamenduen moduan bai herritarren arteko zuzeneko esleipenaren bidezko aprobetxamenduen moduan.

Bigarrena.–Interesdunek eskabide eredua bete beharko dute eta Añorbeko herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzaren 25. artikuluan ezartzen diren agiriak aurkeztu. Hura eskura dute Udal Idazkaritzan.

Hirugarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Herriko Etxeko iragarki oholean argitaratzea.

Añorben, 2014ko abenduaren 15ean.–Alkatea, José Ignacio Echeverría Ciordia.

Iragarkiaren kodea: L1417015