249. ALDIZKARIA - 2014ko abenduaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

Ezkontza zibilak egiteko eskumena bertze baten esku uztea

2014ko abenduaren 12an, ebazpen hau eman zuen alkate udalburuak:

Alkateek ezkontza zibilak baimentzea arautua dago abenduaren 23ko 35/1994 Legean eta Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiak alkateek ezkontza zibilak baimentzeari buruz 1995eko urtarrilaren 26an eman jarraibidean, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onetsi zuen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 43 eta 44. artikuluetan xedatuari jarraikiz, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluk ematen didan eskumena erabiliz,

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.–Andosillako Udalean ezkontza zibilak egiteko Alkatetza honi dagozkion eginkizunak Nuria Duarte Alegría zinegotziaren esku uztea, ezkontzen direnek horrela eskatzen dutelarik.

Bigarrena.–Behar den ediktua iragarki oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Aditzera ematen da, azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 47. artikuluan xedatua bete beharrez eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.r) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, eta ohartarazten da ezen, egintza hau irmo izanik bide administratiboan, errekurtso hauetakoren bat para daitekeela, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Andosillan, 2014ko abenduaren 12an.–Alkate udalburua, José Manuel Terés Azcona.

Iragarkiaren kodea: L1417004