249. ALDIZKARIA - 2014ko abenduaren 23a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

LESAKA

Jakinarazpen ediktua

Alkatetzaren 453/2014 Ebazpena, azaroaren 21ekoa, jakinarazi ahal izan ez denez gero, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da, Administrazio Prozedurari buruzko Legean eta aplikagarria den gainerako legerian xedatutakoa bete dadin.

453/2014 Ebazpena, azaroaren 21ekoa, Lesakako Udaleko 1. alkateordeak emana, jarduneko alkate gisa, biztanleen udal erroldan ofizioz baja emateko espedientea hasten duena.

Udal zerbitzuek jakin izan dute ondoren adierazten den pertsona ez dela aspaldidanik herri honetan bizi, nahiz eta Lesakako biztanleen udal erroldan inskribatua egon:

–Alojz Stas, bizileku-txartela: X03069929G.

Kontuan hartuz, Toki Erakundeetako Biztanleen eta Lurralde Mugaketaren Erregelamenduaren 72. artikuluarekin bat, Udalak baja eman behar diela, inskripzio okerragatik, aipatutako erregelamendu horren 54. artikuluan ezarritako baldintzak bete gabe erroldatuak agertzen direnei.

Ebatzi dut:

1.–Lehen aipaturiko pertsonari herri honetako Biztanleen Udal Erroldan ofizioz baja emateko espedientea hastea, ez delako bertan bizi.

2.–Interesdunari jakinaraztea ebazpen hau hartu eta hurrengo 15 eguneko epean baja honekin ados dagoen ala ez adierazten ahal duela. Azken kasu honetan, egoki juzgatzen dituen dokumentuak eta justifikazioak aurkez ditzake.

Lesakan, 2014ko abenduaren 15ean.–Lehenbiziko alkateordea, jarduneko alkatea, Severiano Txoperena Matxikote.

Iragarkiaren kodea: L1417086