4. PROZEDURA JUDIZIALAK
TUTERAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
1. EPAITEGIA
Ediktua. 442/2014 prozedura
Pedro Jesús Soto Santos jauna, Tuterako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiko idazkari judiziala.
Aditzera ematen dut: epaitegi honetan adostasun gabeko dibortzioaren gaineko 442/14 familia-autoak bideratzen ari dira, Francisco Javier Cambra Graciak eskaturik Olena Skoblyuken aurka. Haietan, ebazpena eman da, eta interesdunak haren kopia du eskura bulego judizial honetan.
Eta Olena Skoblyuki legezko eran jakinarazteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, bai eta ohartarazteko ere ebazpen honen kontra apelazio-errekurtsoa aurkez daitekeela hogei eguneko epean, honako honen bi ale egin eta sinatzen ditut, hartan dauden ohartarazpenekin, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki oholean argitara daitezen.
Iruñean, 2014ko azaroaren 25ean.–Idazkari judiziala, Pedro Jesús Soto Santos.
Iragarkiaren kodea: J1416178