4. PROZEDURA JUDIZIALAK
TUTERAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
1. EPAITEGIA
Ediktua. 45/2014 prozedura
Pedro Soto Santos jauna, Tuterako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiko idazkari judiziala.
Aditzera ematen dut: epaitegi honetan adostasun gabeko dibortzioaren gaineko 45/2014 familia-autoak bideratzen ari dira, Ainoha Lopez Penasek eskaturik Diego Corrales Montilloren aurka. Haietan, ebazpena eman da, eta interesdunak haren kopia du eskura bulego judizial honetan.
Eta Diego Corrales Montillori legezko eran jakinarazteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, bai eta ohartarazteko ere ebazpen honen kontra apelazio-errekurtsoa aurkez daitekeela hogei eguneko epean, honako honen bi ale egin eta sinatzen ditut, hartan dauden ohartarazpenak eginda, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki oholean argitara daitezen.
Iruñean, 2014ko azaroaren 11n.–Idazkari judiziala, Pedro Soto Santos.
Iragarkiaren kodea: J1415964