4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO MERKATARITZAKO 1. EPAITEGIA
Ediktua. 312/2013 prozedura
Aditzera ematen da epaitegi honetan sozietateei buruzko 312/2013 prozedura arrunta bideratzen ari dela, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:
Epaia:
Iruñean, 2014ko azaroaren 6an.
Esther Fernández Arjonilla andreak, Iruñeko eta bere barrutiko Merkataritzako 1. Epaitegiko epaile magistratuak, epaitegi honetan bideratzen ari den 312/2013 prozedura arrunteko autoak ikusi ditu, Sociedad General de Autores y Editores, Asociación de Gestión de Derechos Intelectuales eta Asociación Artistas Interpretes o Ejecutantes Sociedad de Gestión de España elkarteek eskaturik bideratuak, Carlos Hermida Santos prokuradoreak ordezkatuta eta Ignacio Montes Fuentes legelariak lagunduta, Estación de Ocio SLren kontra, auzi-ihesean baitago, diru kopuru baten erreklamazioa dela eta.
Epaitza:
Baiesten dut Carlos Hermida Santos auzitegietako prokuradoreak jarritako demanda, Asociación de Gestión de Derechos Intelectuales eta Asociación Artistas Intérpretes y Ejecutantes Sociedad de Gestión de España elkarteen izenean eta haiek ordezkatuz, Estación de Ocio SLren kontra, auzi-ihesean baitago, eta hura kondenatzen dut hamahiru mila ehun eta hirurogeita bat euro eta hirurogeita hamaika zentimo (13.161,71) ordaintzera SGAE elkarteari, eta bi mila hirurehun eta hogeita hemeretzi euro eta hamar zentimo (2.339,10) AGEDI eta AIE elkarteei, gehi egoki diren interesak.
Demandatua kondenatzen dut kostuak ordaintzera.
Aurkaratzeko bidea: ebazpen honen aurka apelazio-errekurtsoa aurkezten ahal da, jakinarazi eta biharamunetik hogei eguneko epean; horretarako, idazki bat aurkeztuko da epaitegi honetan, eta hartan azaldu zer alegaziotan oinarritzen den aurkaratzea, zein ebazpen errekurritzen den eta zein erabaki aurkaratzen.
Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut. Epaiaren lekukotza egin bedi autoei eransteko.
Magistratua.
Eta Estación de Ocio SLri jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.
Iruñean, 2014ko azaroaren 6an.–Idazkari judiziala, sinadura ulertezina.
Iragarkiaren kodea: J1415960