249. ALDIZKARIA - 2014ko abenduaren 23a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. 372/2014 hipoteka-betearazpena

Aditzera ematen da epaitegi honetan 372/14 hipoteka-betearazpena bideratzen ari dela eta horren gaineko esleipen-dekretua eman dela. Hona hemen autoaren xedapen zatia, hitzez hitz:

1.–Catalunya Banc S.A. (helbidea: Antoni Maura kalea, 6 - Bartzelona; IFK: A-65587198) alderdi betearazleari esleitzen diot 243.864,00 euroan, hau da, tasazio balorearen %50an, honako higiezin hau: "Nabe industriala, zelaiekin, 2 zenbakia duena, Beriaingo Udal Planeko 7. eremuko UI. 7 exekuzio unitateko 11.2 lurzatiko eraikinean. Honako hauek ditu: beheko solairua, eraikitako 279 metro koadrokoa, eta solairuartea, eraikitako 83 metro eta 70 dezimetro koadrokoa. Iruñeko 3. Jabetza Erregistroan dago inskribatuta: 4194. liburukia, 19. liburua, 15. orria, 1224. finka, Beriainen."

2.–Ezereztu eta indarrik gabe uzten dira prozedura honen ondorioz egindako inskripzioa eta geroko idatzohar eta inskripzio guztiak, baita Prozedura Zibilari buruzko Legearen 688. artikuluan aipatzen den ziurtagiria eman ondoren egindakoak ere, halakorik bada. Horretarako, behin ebazpen hau irmo bihurturik, igor bekio manamendua jabetza-erregistratzaileari.

Honen aurka berrikusteko errekurtsoa jar daiteke epaitegi honetan, bost eguneko epean.

Eta Aliaga y Aliados SLri jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2014ko azaroaren 19an.–Idazkari judiziala, Maite Arenaza Sarasola.

Iragarkiaren kodea: J1415871