3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
GOBERNUAREN ORDEZKARITZA
Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzako Industria eta Energia Arloaren iragarkia. Honen bidez jendaurrean jartzen da honako eskaera hau: “33. sare lotura Agoncillo-Viana” izeneko gasbide proiektuari eta haren instalazio osagarriei administrazio baimena eman, exekuzio proiektua onetsi eta onura publikoa aitortzekoa, Errioxako eta Nafarroako autonomia erkidegoetan
Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legean, hori aldatzen duen uztailaren 2ko 12/2007 Legean aurreikusitakoaren ondorioetarako, eta Gas naturala garraiatu, banatu eta merkaturatzeko jarduerak, haren hornidura eta haren instalazioetarako baimenen prozedurak arautzen dituen abenduaren 27ko 1434/2002 Errege Dekretuaren 78. eta 96. artikuluetan ezarritakoarekin bat, jendaurrean jartzen da honako eskaera hau: “33. sare lotura Agoncillo-Viana” izeneko gasbide proiektuari eta haren instalazio osagarriei administrazio baimena eman, exekuzio proiektua onetsi eta onura publikoa aitortzekoa, Errioxako eta Nafarroako autonomia erkidegoetan. Hauexek dira proiektuaren ezaugarriak:
–Eskatzailea: Gas Natural Distribución SDG SA, jakinarazpenetarako helbide honekin: Amerika etorbidea, 38, 10.a, Madril (28028 p.k.).
–Instalazioaren xedea: Gas hodi berriaren instalazioaren xedea da hornidura bermatzea MOP 16 bar-etan dauden sareetan, Agoncillon eta Vianan, eta, horren ondorioz, Logroñoko eta inguruetako industrialdeetako banaketa sareetan ere, haren bidez hornitzen baitira.
–Jatorria: Egun dagoen 33 Ac DN 8” Sarea, Agoncilloko udal mugapean (Errioxa).
–Trazadura: udal mugape hauetan barna doa: Agoncillo, Errioxako Autonomia Erkidegoan, eta Mendabia eta Viana, Nafarroako Foru Komunitatean. Proiektuaren barnean daude lurzatien planoak eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda zehatza eta banakakoa.
–Trazaduraren luzera: 7.629 metro (2.275 metro Errioxan eta 5.354 metro Nafarroan).
–Amaiera: 6”×8” murrizketako soldadura egun dagoen 33 Ac DN 6” Sarearekin, Vianako udal mugapean (Nafarroa).
–Diseinuko presioa: 16 bar.
–Aurreikusitako emaria: 10.000 Nm³/h.
–Hodiak: Altzairuzko hodia, UNE-EN 10208.2 zehaztapenaren araberakoa, L-245 graduko kalitateaz edo baliokideaz, 8”-ko diametroarekin eta 4 mm-ko lodierarekin. Gutxienez metro bateko sakoneran lurperaturik joanen da, goiko sorgailutik neurtuta.
–Instalazio osagarriak: VS1 zatikatzeko balbulak VS1 2,064 k.p.an (Agoncilloko udal mugapea) eta VS2 en 2,782 k.p.an (Mendabiako udal mugapean).
–Exekuzio materialaren aurrekontua: 994.627,2 euro, horietatik 329.041,42 euro Errioxako Autonomia Erkidegoan eta 665.585,78 euro Nafarroako Foru Komunitatean.
–Jabetza pribatuko finken gaineko ukipena:
Jabetza pribatuko finken gaineko ukipen hauek izanen dira, gasbidearen eta haren instalazio osagarrien eraikuntzaren ondorioz:
Bat.–Lur gaineko instalazio finkoak eraikitzeko behar diren lurren nahitaezko desjabetzea.
Bi.–Kanalizazioetarako:
a) Hodien trazadura osoan, hau da, gasa eramateko hodia, komunikazio kablea eta teleagindua lur azpitik doazen tokian, gasaren bide-zortasun iraunkorra izanen da, hiru metroko zabaleran, 1,5 metro ardatzaren alde bakoitzean. Zortasun horrek muga hauek izanen ditu jabariari dagokionez:
1. Goldatu, zulatu edo antzeko lanak egiteko debekua, berrogeita hamar zentimetro (50 cm) baino sakonago, baita zuhaitzak edo zurtoin garaiko zuhaixkak sartzekoa ere.
2. Edozein motatako obrak, eraikitze edo jasotze lanak edo lur mugimenduak egiteko debekua, baita lurraren kota jaitsi edo instalazioen funtzionamenduari kalte edo traba egin diezaiokeen beste ezein egintza egitekoa ere.
3. Sarbide irekia izatea instalazioak zaindu eta mantentze-lanak egin, konpondu edo berritzeko beharrezkoak diren langile eta ekipoentzat. Kalterik egiten bada, ordaindu egin beharko da.
4. Seinaleak, mugarriak eta aireberritzeko hodiak jartzeko aukera izanen da eta, halaber, horretarako beharrezko liratekeen obrak egiten ahalko dira, lur gainean zein azpian.
b) Lehen zehaztutako zortasun iraunkorreko eremuaren ondoan segurtasun eremu bat egonen da, UNE 60-305-83n zehaztua; eremu horretan zulatzeak edo lanak egiteak kanalizazioaren segurtasun baldintzak aldatzea ekar dezake. Hala ere, ez daude debekaturik zortasun eremuan debekaturik dauden lanak eta ezarririk dauden mugak, betiere instalazioaren titularrari ohartarazten bazaio, kanalizaziorako izan daitezkeen arriskuak saihesteko egin beharrekoa egin dezan.
c) Proiektua egiteko beharrezkoak diren lurren aldi baterako okupazioa. Desjabetzeko lurzatien planoetan finka bakoitzarentzat zehaztutako zerrenda okupatuko da. Eremu horretan oztopo guztiak kenduko dira aldi baterako, eta kanalizazioa eta erantsirik dauzkan elementuak paratu eta instalatzeko behar diren lanak gauzatuko.
Hiru.–Konexiorako kableak eta babes katodikoko elementu hedatzaileak pasarazteko:
a) Bide zortasun iraunkorra ezartzea metro bateko zabalerako lur zerrenda batean, hortik joanen baitira konexiorako kableak lurperaturik. Instalazioaren zabalera gehi metro bana aldeetan izanen da bide zortasun iraunkorreko lur zerrendaren zabalera babes katodikoko elementu hedatzaileetarako. Zerrenda horietan ondoko mugak ezarriko dira:
1. Debekaturik dago berrogeita hamar zentimetro baino sakonago goldatzea edo antzeko lanak egitea, eta zuhaitzak edo zuhaixkak landatzea eta edozein eratako obra edo eraikuntzak egitea, baldin eta lotura kabletik edo elementu hedatzaileen instalazio lurperatuaren ertzetik gutxienez 1,5 metroko tartea uzten ez bada, alde batean zein bestean. Aipatu tarte horren barrenean dauden zuhaitz edo zuhaixkak moztu edo ateratzeko eskubidea izanen da.
2. Langileak eta behar diren elementuak sartzen ahal dira instalazioak zaindu, mantendu, konpondu edo berritzeko, baina kalterik eginez gero, ordaindu beharko da.
b) Aldi baterako okupazioa, desjabetzeko lurzatien planoetan finka bakoitzerako ageri den eremuarena, obrak egiteko. Bertan traba guztiak kentzen ahalko dira. Halaber, kanalizazioaren instalazioak eta haiei erantsitako elementuak ezarri eta muntatzeko behar diren obrak eta lanak eginen dira.
Aditzera ematen da orok jakin dezan, batez ere proiektuaren ukipenak jasan behar dituzten jabeek eta gainerako titularrek (horien zerrenda erantsi da iragarki honen azkenean), baita ukitutako ondasunen gaineko eskubide erreal edo interes ekonomikoen titular aipatugabeek ere, halakorik bada. Nafarroari dagokionez, instalazioen proiektua ikusgai egonen da Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzako Industria eta Energia Arloan (Merindadeen plaza, zk.g., Iruña), eta egokitzat jotzen diren alegazioak aurkeztu ahal izanen dira, hiru aletan, egoitza horretan bertan edo 30/1992 Legearen 38. artikuluan aurreikusitako moduetan, hogeita hamar (20) eguneko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita. Lurzati-planoak ere ikusgai egonen dira ukitutako udalen bulegoetan.
Iruñean, 2014ko azaroaren 12an.–Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzako Industria eta Energia Arloko zuzendaria, Ángel Hernández González.
UKITUTAKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN BANAKAKO ZERRENDA ZEHAZTUA PROIEKTUA: “LOTURA 33 SAREA AGONCILLO-VIANA” Gasbidea |
FINKA | TITULARRA ETA HELBIDEA | ZORT. (M.L.) | ZORT. (m²) | A.O. (m²) | POL. | LURZ. | IZAERA |
HERRIA: MENDABIA (NAFARROA). |
NA-MD-1 | Ebroko Ur Konfederazioa. Sagasta pasealekua, 24-28 50006 Zaragoza | 48 | 144 | 960 | z.g. | z.g. | Ebro ibaia |
NA-MD-2 | Mendabiako Udalaren herrilurrak Udaletxe plaza, 1. 31587 Mendabia (Nafarroa) | 116 | 348 | 1.749 | 2 | 256 | Makaldia |
NA-MD-3 | Mendabiako Udala. Udaletxe plaza, 1. 31587 Mendabia (Nafarroa) | 246 | 738 | 2.743 | z.g. | z.g. | Bidea |
NA-MD-4 | María Cruz Martínez de Espronceda Rupérez. Valero Garralda, 4-1.a B. 31587 Mendabia (Nafarroa) | 169 | 507 | 1.398 | 2 | 579 | Ureztaketako alorra |
NA-MD-5 | Mendabiako Udala. Udaletxe plaza, 1. 31587 Mendabia (Nafarroa) | 11 | 33 | 89 | 2 | z.g. | Bidea |
NA-MD-6 | José Javier García NIEto eta beste hiru. Iturritxu, 3-1.a A. 48960 Galdakao (Bizkaia) | 169 | 507 | 1.472 | 2 | 578 | Ureztaketako alorra |
NA-MD-7 | Mendabiako Udalaren herrilurrak Udaletxe plaza, 1. 31587 Mendabia (Nafarroa) | 64 | 192 | 570 | 2 | 577 | Ureztaketako alorra |
NA-MD-8 | Mendabiako Udala. Udaletxe plaza, 1. 31587 Mendabia (Nafarroa) | 10 | 30 | 88 | 2 | z.g. | Bidea |
NA-MD-9 | Nafarroako Gobernua, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua. Ingurumen Zuzendaritza Nagusia. Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzua-Abelbideak. Armada etorbidea, 2-2.a 31002 Iruña (Nafarroa). | 29 | 87 | 283 | 2 | 755 | Altxonbidea |
NA-MD-10 | Mendabiako Udala. Udaletxe plaza, 1. 31587 Mendabia (Nafarroa) | 699 | 2.097 | 4.899 | 2 | z.g. | Bidea |
NA-MD-11 | Amado Sáinz Sanz de Vicuña. Nagusia, 10. 31588 Elizagorria (Nafarroa) | 0 | 0 | 20 | 2 | 538 | Ureztaketako alorra |
NA-MD-12 | Fortunato Sáinz Sanz de Vicuña. Nagusia, 10. 31588 Elizagorria (Nafarroa) | 0 | 0 | 84 | 2 | 537 | Ureztaketako alorra |
NA-MD-13 | José Luis Sáinz Sanz de Vicuña. Sesma etorbidea, 7. 31588 Elizagorria (Nafarroa) | 0 | 0 | 119 | 2 | 536 | Ureztaketako alorra |
NA-MD-14 | María del Carmen Lacalle Lautre. Virgen de Legarda, 3. 31587 Mendabia (Nafarroa) | 0 | 0 | 146 | 2 | 535 | Ureztaketako fruta arbolak |
NA-MD-15 | María del Carmen Lacalle Lautre. Virgen de Legarda, 3. 31587 Mendabia (Nafarroa) | 0 | 0 | 97 | 2 | 534 | Ureztaketako alorra |
NA-MD-16 | María del Carmen Lacalle Lautre. Virgen de Legarda, 3. 31587 Mendabia (Nafarroa) | 0 | 0 | 370 | 2 | 532 | Ureztaketako alorra |
NA-MD-17 | Jaime y Juan José Batzán Tartas. La Paz, 5 31588 Elizagorria (Nafarroa) | 0 | 0 | 139 | 2 | 531 | Urezt. olibondoak |
NA-MD-18 | Joaquín Baztán Maeztu. El Sol, 12 31588 Elizagorria (Nafarroa) | 36 | 108 | 214 | 2 | 530 | Ureztaketako mahastia, besorakoa |
NA-MD-19 | Jaime Baztán Alcaide. El Sol, 12 31588 Elizagorria (Nafarroa) | 174 | 522 | 1.247 | 2 | 529 | Ureztaketako mahastia, besorakoa |
NA-MD-20 | Dri SL, Mendabiako errepidea, 10. km-a. 31230 Viana (Nafarroa) | 5 | 15 | 127 | 2 | 8 | Larrea |
NA-MD-21 | Mendabiako Udalaren herrilurrak Udaletxe plaza, 1. 31587 Mendabia (Nafarroa) | 0 | 0 | 17 | 2 | 224 | Larrea |
NA-MD-22 | Mendabiako Udala. Udaletxe plaza, 1. 31587 Mendabia (Nafarroa) | 11 | 33 | 90 | 2 | z.g. | Bidea |
NA-MD-23 | Mendabiako Udalaren herrilurrak Udaletxe plaza, 1. 31587 Mendabia (Nafarroa) | 64 | 192 | 511 | 2 | 528 | Makaldia |
HERRIA: VIANA (NAFARROA). |
NA-VI-1 | Ebroko Ur Konfederazioa. Sagasta pasealekua, 24-28 50006 Zaragoza | 1 | 3 | 7 | 31 | z.g. | San Martín erreka-zuloa |
NA-VI-2 | Nafarroako Gobernua, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua. Ingurumen Zuzendaritza Nagusia. Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzua-Abelbideak. Armada etorbidea, 2-2.a 31002 Iruña (Nafarroa). | 32 | 96 | 251 | 31 | 189 | Errege Altxonbidea- Ebroko iraganbide nagusia |
NA-VI-3 | Vianako Udalaren herrilurrak. Foruen plaza, 1 31230 Viana (Nafarroa) | 209 | 627 | 1.663 | 31 | 289 | Lehorreko alorra |
NA-VI-4 | Vianako Udala. Foruen plaza, 1 31230 Viana (Nafarroa) | 6 | 18 | 48 | 31 | z.g. | Bidea |
NA-VI-5 | Vianako Udalaren herrilurrak. Foruen plaza, 1 31230 Viana (Nafarroa) Errioxako Autonomia Erkidegoa. Vara de Rey, 29. 26002 Logroño (Errioxa) | 385 | 1.155 | 1.941 | 31 | 190 | Lehorreko alorra |
NA-VI-6 | Nafarroako Gobernua. Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentua. Herri Lan Zuzendaritza Nagusia, Errepideen Zerbitzua. San Inazio etorbidea, 3. 31002 Iruña (Nafarroa) | 0 | 0 | 602 | 16 | 287 | NA-134 errepidea (Ebroren ardatza) |
NA-VI-7 | Vianako Udalaren herrilurrak. Foruen plaza, 1 31230 Viana (Nafarroa) | 162 | 486 | 1.687 | 31 | 286 | Larrea |
NA-VI-8 | Rubio Arriba Ureztatzaileen Elkartea Augusto Echevarría, 32-1.a 31587 Mendabia (Nafarroa) | 23 | 69 | 323 | 31 | z.g. | Mendabiako ubidea. |
NA-VI-9 | Vianako Udalaren herrilurrak. Foruen plaza, 1 31230 Viana (Nafarroa) | 167 | 501 | 1.689 | 31 | 285 | Larrea |
NA-VI-10 | Vianako Udalaren herrilurrak. Foruen plaza, 1 31230 Viana (Nafarroa) | 158 | 474 | 1.547 | 31 | 283 | Larrea |
NA-VI-11 | Vianako Udalaren herrilurrak. Foruen plaza, 1 31230 Viana (Nafarroa) | 416 | 1.248 | 3.208 | 31 | 277 | Ureztaketako alorra |
NA-VI-12 | Vianako Udala. Foruen plaza, 1 31230 Viana (Nafarroa) | 11 | 33 | 121 | 31 | z.g. | Bidea |
NA-VI-13 | Vianako Udalaren herrilurrak. Foruen plaza, 1 31230 Viana (Nafarroa) | 857 | 2.571 | 7.008 | 31 | 275 | Ureztaketako alorra |
NA-VI-14 | Vianako Udalaren herrilurrak. Foruen plaza, 1 31230 Viana (Nafarroa) | 45 | 135 | 444 | 31 | 279 | Larrea |
NA-VI-15 | Ebroko Ur Konfederazioa. Sagasta pasealekua, 24-28 50006 Zaragoza | 7 | 21 | 72 | 31 | z.g. | Los Doce erreka-zuloa |
NA-VI-16 | Vianako Udala. Foruen plaza, 1 31230 Viana (Nafarroa) | 135 | 405 | 1.257 | 17 | 318 | Larrea |
NA-VI-17 | Nafarroako Gobernua. Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentua. Herri Lan Zuzendaritza Nagusia, Errepideen Zerbitzua. San Ignazio etorb., 3 31002 Iruña (Nafarroa) | 4 | 12 | 35 | 17 | z.g. | NA-134 errepidea (Ebroren ardatza) |
NA-VI-18 | Vianako Udala. Foruen plaza, 1 31230 Viana (Nafarroa) | 2 | 6 | 11 | 17 | z.g. | Bidea |
NA-VI-19 | Vianako Udala. Foruen plaza, 1 31230 Viana (Nafarroa) | 27 | 81 | 299 | 17 | 324 | Aparkalekua |
NA-VI-20 | Vianako Udala. Foruen plaza, 1 31230 Viana (Nafarroa) | 20 | 60 | 100 | 17 | 351 | Ureztaketako alorra |
NA-VI-21 | Manufacturas Pisón SL, Ximénez Palacios, 56. 31587 Mendabia (Nafarroa) | 0 | 0 | 76 | 17 | 430 | Orubea (larreak) |
NA-VI-22 | Isonor Logística, S.L.U. Logroñoko errep., 5. km. 31230 Viana (Nafarroa) | 0 | 0 | 80 | 17 | 429 | Aparkalekua |
NA-VI-23 | Prhoscol, S.A. Logroño-Mendavia errep., 90. km-a (La Peña industrialdea). 31230 Viana (Nafarroa) | 0 | 0 | 166 | 17 | 350 | Aparkalekua |
NA-VI-24 | Lázaro Conextram SLU. Gonzalo de Berceo, 30-1.a G. 26005 Logroño (Errioxa) | 0 | 0 | 432 | 17 | 345 | Aparkalekua |
NA-VI-25 | Vianako Udala. Foruen plaza, 1 31230 Viana (Nafarroa) | 817 | 2.397 | 4.289 | z.g. | z.g. | Bidea |
NA-VI-26 | Nafarroako Gobernua. Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentua. Herri Lan Zuzendaritza Nagusia, Errepideen Zerbitzua. San Ignazio etorb., 3 31002 Iruña (Nafarroa). Vianako Udala. Foruen plaza, 1 31230 Viana (Nafarroa) | 0 | 0 | 931 | 17 | 448 | Bidea/errepidea |
FINKA | TITULARRA ETA HELBIDEA | ZORT. (M.L.) | ZORT. (m²) | A.O. (m²) | DES. (m²) | POL. | | IZAERA |
HERRIA: MENDABIA (NAFARROA) |
NA-MD-2 PO | Mendabiako Udalaren herrilurrak Udaletxe plaza, 1. 31587 Mendabia (Nafarroa) | 0 | 0 | 0 | 2.612 | 2 | 256 | Makaldia |
NA-MD-3 PO | Mendabiako Udala. Udaletxe plaza, 1. 31587 Mendabia (Nafarroa) | 0 | 0 | 0 | 16 | z.g. | z.g. | Bidea |
NA-MD-4 PO | María Cruz Martínez de Espronceda Rupérez. Valero Garralda, 4-1.a B. 31587 Mendabia (Nafarroa) | 0 | 0 | 0 | 4 | 2 | 579 | Ureztaketako alorra |
Erabilitako laburdurak: Zort. M.L. = zortasuna metro linealak; Zort. m² = zortasuna metro koadroak; A.O. m² = Aldi baterako okupazioa metro koadroak; Des. m² = desjabetzea metro koadroak; Pol. = Poligonoa; Lurz. = lurzatia; PO = posizioa. E1415992 |
Iragarkiaren kodea: E1415992