2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
NAFARROAKO ERDIALDEKO KIROL, GIZARTE ETA KULTUR ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
2015eko ekitaldiko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Nafarroako Erdialdeko Kirol, Gizarte eta Kultur Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2014ko azaroaren 28an egin bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen, bertzeak bertze:
Ikusirik Mankomunitateko buruak, Tafallako Udaleko lan-harremanetako graduduna lagun izanik, Nafarroako Erdialdeko Kirol, Gizarte eta Kultur Zerbitzuen Mankomunitatearen 2015eko ekitaldirako egin duen plantilla organikoaren proiektua.
Ikusirik Mankomunitateko Gobernu Batzarrak, kontuen batzorde berezi gisa ari zela, 2014ko azaroaren 28an egin bilkura arruntean eman irizpena.
ERABAKI DA:
Lehenbizikoa.–Hasiera batean onestea Nafarroako Erdialdeko Kirol, Gizarte eta Kultur Zerbitzuen Mankomunitatearen 2015eko ekitaldiko plantilla organikoa eta langileen izenen zerrenda.
Bigarrena.–Plantilla organikoaren espedientea jendaurrean edukitzea Idazkaritzan, Tafallako Udalaren Herritarren Arazoetarako Bulegoan (Nafarroako plaza, 5), 15 egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunetik hasita, horrela interesdunek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Hirugarrena.–Aipatutako epeak amaitzen badira inork erreklamaziorik aurkeztu gabe, behin betikoz onetsitzat joko da.
Laugarrena.–Erabaki hau igortzea Mankomunitateko Kontabilitate eta Administrazio Zerbitzuei eta Tafallako Udaleko Langileria Departamentuari.
Tafallan, 2014ko abenduaren 12an.–Mankomunitateko burua, Pedro Leralta Piñán.
Iragarkiaren kodea: L1417080