2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TORRES DEL RÍO
2015eko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Torres del Ríoko Udalak, 2014ko abenduaren 15ean egin osoko bilkuran, legez eskatzen den gehiengoa zuela, erabaki zuen 2015eko ekitaldiko plantilla organikoa onestea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan eta horrekin bat heldu den legerian agindutakoari jarraikiz.
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 236. artikuluari dagokionez ematen dituen aginduak bete beharrez, espedientea jendaurrean egonen da hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, bizilagun edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.
Torres del Rion, 2014ko abenduaren 15ean.–Alkatea, Juan Luis Pérez Leuza.
Iragarkiaren kodea: L1417024