2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TORRALBA DEL RÍO
2015eko ekitaldirako tasak eta karga-tasak
Torralba del Rioko Udalak, 2014ko azaroaren 20an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, besteak beste:
Lehenbizikoa.–2015eko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izanen duten karga-tasak eta tasak onestea:
–Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,30.
–Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,80.
–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %3.
–Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: %2,5 tarte guztietarako. %14ko karga-tasa.
–Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: 1. indizea.
–Hilerriko tasak: ehorzketak lurrean: erroldatuak, zerbitzuaren kostua; erroldatu gabeak, 450 euro.
–Partikularrek sustaturiko egintzen ondoriozko hirigintzako txostenen tasak: Eraikinak eta Etxebizitzak Zaharberritzeko Bulegoko hirigintza zerbitzuaren tarifaren araberakoa.
Bigarrena.–Erabaki hau iragarki oholean jarri eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Erabaki honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:
a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen biharamunetik hasita. Aitzinetik, eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke, hala ere, hura eman zuen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo, bertzenaz,
b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen honen biharamunetik hasita.
Torralba del Rion, 2014ko abenduaren 11n.–Alkatea, Jesús Cayetano Oyón.
Iragarkiaren kodea: L1416864