2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OBANOS
2015eko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
2015eko plantilla organikoa onesteko erabakia 2014ko azaroaren 14ko osoko bilkuran hartu zuen Udalak eta 2014ko 230. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 24an, eta jendaurreko epea iragan da inork haren kontrako alegaziorik aurkeztu gabe; hortaz bada, behin betiko onetsirik gelditu da.
Funtzionarioak. Lanpostuak
Kargua: idazkaria; kopurua, 1; lan harremana, funtzionarioa; A maila; osagarriak: lanpostukoa: %28,72; bateraezintasunekoa: %35: sarbidea: oposizio-lehiaketa. Aritzeko baldintzak: Obanosko, Legardako eta Utergako udalerrien artean partekatua. Egoera: lanpostu betea. Izarbeibarko Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatera transferitua.
Kargua: zerbitzu anitzetako enplegatua; kopurua, 1; lan harremana, funtzionarioa, Gizarte Segurantzaren araubide orokorrean sartua. Maila: D; osagarriak: taldeko osagarria (%15), lanpostuko osagarria (%13); lanaldia: osoa; sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: lanpostu betea.
Lan-kontratudun finkoak. Lanpostuak
Kargua: administrari-ofiziala; langile kopurua: 1; lan harremana: lan-kontratudun finkoa, Gizarte Segurantzaren sistema orokorrari lotua, lanaldi osokoa. C maila; osagarriak: taldekoa, %15,72, lanpostukoa: %12,00. Sarbidea: oposizio-lehiaketa; egoera: lanpostua beterik, Izarbeibarko Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatera transferitua.
Kargua: udal eraikinetako garbitzailea; lan harremana: lan-kontratudun finkoa, Gizarte Segurantzaren sistema orokorrari lotua, astean hogeita hiru ordu eta erdiko lanaldi murriztua. Maila: E; E mailakoen osagarri berariazkoa. Sarbidea: oposizioa. Egoera: lanpostu betea.
Aldi baterako lan-kontratudunak
Kargua: liburuzain laguntzailea. Kontratua: aldi baterako lan-kontratuduna, lanaldi murriztua, lanaldiaren %49,65. Araubidea: Gizarte Segurantzaren sistema orokorrari lotutako langilea. Kategoria: liburuzaina. Maila: D. Lanaldia: astean 18 ordu.
ENPLEGATUEN IZENEN ZERRENDA
Funtzionarioak
José María Azanza Ruiz de Erenchun. Antzinatasuna: 1984/07/09. Kargua: idazkaria.
José Ignacio Guembe Guembe. Antzinatasuna: 1991/04/08. Kargua: zerbitzu anitzetako enplegatua.
Lan-kontratudun finkoa
Eva Santesteban Arana. Antzinatasuna: 1996/06/17. Kargua: administrari laguntzailea.
Inmaculada Izco Saldaña. Antzinatasuna: 1997/05/02. Kargua: udal eraikinen garbiketa.
Aldi baterako lan-kontratudunak
Milagros Iradiel Ibañez. Kargua: liburutegiko laguntzailea; hautabidea: INEM. Maila: D.
Obanosen, 2014ko abenduaren 16an.–Alkatea, Jesús María Puy Lanas.
Iragarkiaren kodea: L1417098