249. ALDIZKARIA - 2014ko abenduaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

177/2014 EBAZPENA, abenduaren 9koa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren zuzendari nagusiak emana. Honen bidez ezartzen da zer oinarri arautzaile izanen diren enpresei diru-laguntzak emateko deialdirako, pertsonak kontrata ditzaten kanpo-merkataritzako lan teknikoak egiteko, Nafarroako 2013-2016 Nazioarteko Planaren esparruan, eta 2015erako deialdia onesten da.

Nafarroako 2013-2016 II. Nazioarteko Planak, “Enpresa eta beste entitate batzuk nazioartekotzeko laguntza” izeneko 2. ardatzean, zenbait ekintza jasotzen ditu Nafarroako enpresa txiki eta ertainei (ETE) beren esportazio jardueretan laguntzeko. Ekintza horien artean, eta Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren Zuzendaritza Nagusiaren egitura organikoaren dekretuak zuzendaritza horren esku utzitako eskumenekin bat, hain zuzen ere Nafarroako eta nafarren jarduera ekonomikoaren nazioartekotzea sustatzeko eskumenekin bat, laguntzak emateko deialdiak egin daitezke, 2015. urtean, helbide fiskala Nafarroan duten enpresetarako, baldin nazioartekotzeko proiektu sendoa badute, pertsonak kontrata ditzaten kanpo-merkataritzako lan teknikoak egiteko. Enpresa horietarako diru-laguntzen deialdi bat eginez gauzatzen da ekintza hau.

Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuak igorritako txostenean egindako proposamena aintzat hartuz, Kontu-hartzailetzaren adostasuna izanik, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak ematen dizkidan eskumenen indarrez,

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.–Enpresei diru-laguntzak emateko deialdia onestea, pertsonak kontrata ditzaten kanpo-merkataritzako lan teknikoak egiteko 2015. urtean. Horren oinarriak ebazpen honen eranskin gisa gehitu dira (ID 4801). Orobat, horretarako 120.000 euroko gastua baimendu da guztira, 2014ra luzatutako 2012ko gastuen aurrekontuko “Kanpo sustapenerako ekintzak enpresetarako” izeneko 124001-16330-4709-431300 kontu-sailaren baliokidea den kontu-sailaren kargura, 2015eko Gastuen Aurrekontuetan. Deialdi honen finantzaketa honako baldintza etengarriaren menpe dago: kreditu nahikoa eta egokia izatea.

Bigarrena.–Ebazpen hau Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuaren Kontu-hartzailetzara, Idazkaritza Tekniko Nagusira, Kontabilitate Zentrora eta Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzura igortzea.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Laugarrena.–Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aitzina, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluan eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan ezarrita dagoenarekin bat.

Iruñean, 2014ko abenduaren 9an.–Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuko zuzendaria (Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren zuzendari nagusia ordezkatuz, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariaren urriaren 3ko 304/2014 Foru Aginduaren arabera), Carmen Mier Gómez.

ERANSKINA

Diru-laguntzak emateko deialdiaren oinarriak, enpresek pertsonak kontrata ditzaten kanpo-merkataritzako lan teknikoak egiteko 2015ean

1. artikulua. Xedea.

Nafarroako 2013-2016 II. Nazioarteko Planak, “Enpresa eta beste entitate batzuk nazioartekotzeko laguntza” izeneko 2. ardatzean, zenbait ekintza jasotzen ditu Nafarroako ETEei beren esportazio jardueretan laguntzeko. Ekintza horien artean, eta Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren Zuzendaritza Nagusiaren egitura organikoaren dekretuak zuzendaritza horren esku utzitako eskumenekin bat, hain zuzen ere Nafarroako eta nafarren jarduera ekonomikoaren nazioartekotzea sustatzeko eskumenekin bat, laguntzak emateko deialdiak egin daitezke, diru-laguntzak emateko deialdiak egin daitezke, 2015. urtean, helbide fiskala Nafarroan duten enpresetarako, baldin nazioartekotzeko proiektu sendoa badute, pertsonak kontrata ditzaten kanpo-merkataritzako lan teknikoak egiteko, lagungarri izan daitezen esportatzeko prozesuetan, eta, hala, bultzatu dadin enpresen sarea eta oro har Nafarroako gizartea nazioartera dadila.

2. artikulua. Araubide juridikoa.

Ebazpen honetan aurreikusitakoez gain, aplikagarriak diren administrazio prozeduraren arloko xedapenek eta, oro har, antolamendu juridikoaren gainerakoek arautuko dute nola aukeratu enpresa horiek.

3. artikulua. Iraunaldia.

Ebazpen honetan ezarritako oinarri arautzaileak 2015eko deialdian bakarrik aplikatuko dira.

4. artikulua. Esparru materiala.

Deialdi hau honako hauei dago zuzendua: ETEak, helbide fiskala Nafarron dutenak eta nazioarteratzeko proiektu bat daukatenak. Deialdiaren helburua da laguntza ematea kanpo-merkataritzako lanak eginen dituzten pertsonak kontratatzeko, esportazioko prozesuetan laguntza eman dezaten.

5. artikulua. Enpresa onuradunen betebeharrak.

1. Deialdi bakoitzean baldintza hauek betetzen dituzten enpresa eskatzaileak aukeratzen ahalko dira:

a) ETE izatea (Europako Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko Gomendioaren arabera, mikroenpresen, enpresa txikien eta ertainen definizioari buruz).

b) Helbide fiskala Nafarroan izatea.

c) Nazioartekotze proiektu sendoa izatea.

d) Pertsona hautagai bat aurkeztea, kanpo-merkataritzako espezialista postua betetzeko, bere esportazio departamentuetan.

e) Ordainketak eguneratuta dituela frogatzea, tributu, zerga eta lan arloko betebeharretan.

2. Ezin izanen dira aukeratu Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13.2 artikuluan ezarritako egoeretako batean daudenak.

3. Lehenago azaldu diren baldintzak eskabideak aurkezteko epearen azken egunerako bete behar dira, eta hala badagokio, kontratuaren indarraldian iraun beharko dute.

6. artikulua. Kontratatzen den pertsonaren betebeharrak.

1. Enpresak berak aukeratuko du posturako egokitzat jotzen duen pertsona, eta hark honako baldintza hauek beteko ditu gutxienez:

a) Espainiako nazionalitatea izatea edo Europar Batasuneko estaturen batekoa.

b) Enpresan lanean aritu ez izana, diru-laguntzaren xede den kontratua formalizatu aurreko sei hilabetean.

c) Sozietate forma juridikoa duten entitateen edo enpresen jabetza edo kontrola dutenen, zuzendaritzako karguak dituztenen edo administrazio organoetako kide direnen ezkontideak, aurrekoak, ondorengoak eta ezkontza edo odol bidezko bigarren mailara bitarteko ahaideak ez izatea. Baztertze hori ez da aplikatuko kontratatzailea langile autonomoa bada eta besteren konturako langile gisa kontratatzen baditu hogeita hamar urtetik beherako seme-alabak, berarekin bizi nahiz ez, edo soldatako langilerik ez duen langile autonomoa bada eta berrogeita bost urtetik beherako ahaide bakar bat kontratatzen badu, bere etxean eta bere kargura bizi ez dena.

7. artikulua. Diru-laguntzaren xede diren kontzeptuak.

Politika Ekonomikoaren eta Nazioartekoaren Zuzendaritza Nagusiak honako hauek egiteko emanen du diru-laguntza: enpresa onuradunaren eta hark aukeratutako pertsonaren arteko lan kontratua, baldin pertsona horrek deialdi honek ezarritako baldintzak betetzen baditu. Diru-laguntza 14.000 eurokoa izanen da, guztira.

8. artikulua. Laguntzen bateraezintasuna eta laguntzen “de minimis” izaera.

1. Deialdi honetan aurreikusitako laguntzak bateragarriak dira lan merkatua berritzeko presako neurriei buruzko otsailaren 10eko 3/2012 Errege Dekretu-Legean aurreikusitakoekin, zerga arloko kenkariekin eta kontratazioa dela-eta lor daitezkeen Gizarte Segurantzako bestelako hobariekin.

2. Diru-laguntzak ez ditu inola ere gaindituko, ez bakarrik ez beste batzuekin batean, lehenbiziko urteko laneko kostuak eta Gizarte Segurantzakoak.

Diru-laguntzarako eskabidearekin batera konpromiso hau aurkeztu behar da: aipatutako diru muga gainditzen bada, horren berri emanen da, gertatzen den unean berean.

3. Aurreko paragrafoetan esandakoa gorabehera, hemen ezarritako laguntzak bateraezinak dira kontratazio bererako Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak ematen duen beste edozeinekin.

4. Deialdi honetako diru-laguntzak “de minimis” laguntzak dira, Europako Batzordeak abenduaren 18an emandako 1407/2013 Erregelamenduan “de minimis” laguntzei buruz aurreikusitakoari jarraituz. Erregelamendu hori Europar Batasunaren Funtzionamendurako Itunaren 107. eta 108. artikuluen aplikazioari buruzkoa da.

Erregelamendu horrekin bat, edozein enpresari emandako “de minimis” laguntza osoa gehienez ere 200.000 eurokoa izanen da, hiru zergaldiko edozein alditan.

Horretarako, onuradunek eskabidean aitortuko dituzte kasuan kasuko zergaldian eta aurreko bi zergaldietan hartutako bestelako “de minimis” laguntzak.

9. artikulua. Kontratuaren baldintzak eta iraupena.

1. Kontratua enpresa onuradunarekin sinatzen duen pertsonak gutxienez ere urtebete iraun beharko du kontrataturik. Baldintza hau betetzen ez bada, laguntzaren zati bat itzuliko da, ez-betetzearen denborari dagokion araberakoa.

2. Lan kontratu izaera izanen du kontratuak, enpresak bidezkotzat jotzen duen modalitatean, baina betiere lanaldi osokoa izanen da, eta unean-unean indarrean den laneko legeriaren menpe egonen da.

3. Enpresaren esportazio-jarduerarekin loturik egonen da kontratuaren xedea.

4. Bete beharreko lanari dagokiona izanen da lanbide-kategoria.

5. Diru-laguntza esleitu dela jakinarazi eta hurrengo hilabetean hasiko da kontratua.

10. artikulua. Aukeratzeko prozedura.

1. Enpresak norgehiagokako araubidearen bidez aukeratuko dira.

2. Ofizioz hasitako administrazio prozeduren arau orokorrei jarraikiz gauzatuko dira aukeratzeko prozedurak.

3. Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuak baloratuko ditu eskaerak. Deialdi bakoitzean jasotzen diren eskabide guztiak batera ebatziko dira, eta oinarri arautzaileetan eskatzen diren baldintzak bete eta 16. artikuluan aurreikusitako ebaluazio-irizpideen arabera baloraziorik handiena lortzen duten enpresa izangaiak aukeratuko dira. Deialdiaren ebazpenak 2015eko otsailaren 15a du muga eguna.

11. artikulua. Eskabideak aurkeztea.

1. eranskin gisa gehitutako ereduaren arabera beteko dira eskaerak, eta Nafarroako Gobernuko Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuko Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzura igorriko dira. Eskaerak Nafarroako Gobernuaren edozein erregistro bulegotan edo erregistro osagarrietan aurkeztuko dira, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitakoa galarazi gabe. Telematika bidez ere aurkezten ahalko dira, Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atariko zerbitzuen katalogoko fitxaren bidez (http://www.navarra.es/home_es/Servicios/). Fitxa horretan, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko Erregistro Orokor Elektronikoan sartzeko esteka izanen da. Identifikatzeko, ziurtagiri digitala beharko da.

Postetxeetan aurkezten diren eskaerei dagokienez, gutun-azal ireki batean aurkeztuko dira, lehen orrialdearen idazpuruan bulegoaren izena, data eta tokia adieraz daitezen. Datu horiek eskaera igorri dela frogatzen duen gordekinean ere adierazi beharko dira.

Eskaera erregistro osagarri batean edo postetxean aurkeztuz gero, becasnavarra@navarra.es helbidera mezu elektroniko bat igorriz jakinaraziko da hori, aurkeztutako dokumentazio guztia eskaneatua eta erantsia dagoela.

12. artikulua. Aurkezteko epea.

1. Deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko da eskaerak aurkezteko epea, eta 15 egun natural iraganik bukatuko da.

2. Ez dira tramiterako onartuko epez kanpo aurkezten diren eskabideak eta, beraz, ez-onartutzat joko dira; hori interesdunei jakinaraziko zaie, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluan ezarritako moduan.

3. Aurkezteko epea bukatu ondoren, ezin izanen dira eskaerak aldatu, salbu eta akats materialak, aritmetikoak edo izatezkoak zuzentzeko denean, eskatzaileek eskaerak bertan behera uzteko duten ahalmena baztertu gabe.

13. artikulua. Dokumentazioa.

Eskabideei dokumentazio hau erantsi beharko zaie:

a) 1. eranskin gisa gehitu den inprimakia, honako hauez osatua:

–Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuaren eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren ziurtagiriak, esaten dutenak tributu, zerga eta lan arloko betebeharrak eguneratuak dituela.

–Erantzukizuneko aitorpena, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan aurreikusitako debekurik ez duela hausten dioena.

–Berariazko baimena, datuak Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuaren fitxategi informatikoetan sartu eta tratatzeko, deialdi honen kudeaketari aplikatzeko, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritako moduan.

–5.1.a) artikuluan eskatutakoa betetzen dela egiaztatzen duen informazioa.

–5.1.b) artikuluan eskatutakoa betetzen dela egiaztatzen duen informazioa.

b) Kanpo-merkataritzan lan teknikoak egiteko postua beteko duen pertsona hautagaiari buruzko informazioa, honako hauek barnean izanen dituena:

–NANaren kopia soila.

–Laneko bizitzaren kopia gaurkotua.

c) Enpresaren nazioartekotze proiektua eta horren arduraduna nor den azalduko dituen txostena (2. eranskina).

d) Transferentzia bidez ordaintzeko eskaera, Nafarroako Gobernuari diru-laguntza eskatzen zaion lehenbiziko aldia baldin bada (3. eranskina).

14. artikulua. Eskaeretako akatsak zuzentzea.

Eskaerak aipatu diren baldintzak betetzen ez baditu, enpresa eskatzaileari eskatuko zaio hamar eguneko epean okerra zuzen dezala; hala egin ezean, eskaera bertan behera utziko da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 42.1 artikuluak ezarritako moduan. Errekerimendu hori eskuragarri dauden baliabide elektronikoak erabiliz eginen da.

15. artikulua. Tramitazioa.

Eskabideak jaso eta gero, Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuak beharrezkotzat jotzen dituen jarduketak eginen ditu ofizioz datuak zehaztu, ezagutu eta egiaztatzeko, ebazpena eman aurretik.

16. artikulua. Ebaluazio irizpideak.

1. Oro har, behar den deialdian ezarritakoa galarazi gabe, gehienez ere 100 puntu emanen zaizkio nazioartekotze proiektua gauzatzen duen enpresaren memoriari. Nazioartekotze proiektuak, baloratua izateko, honako atal hauek izanen ditu:

–Enpresa eskatzailearen eta egiten dituen jardueren deskripzioa. 2,5 puntu.

–Jardueraren AMIA (ahuleziak, mehatxuak, indarrak eta aukerak) azterketa, enpresaren ahuleziak eta indarrak, eta plan honen inguruneak eta merkatu objektiboak dakarzkioten mehatxu eta aukerak. 10 puntu.

–Eskainiko diren produktuen/zerbitzuen deskribapen zehatza. 2,5 puntu.

–Posizionamendu estrategikoa: eskaintza zein segmenturi zuzendu behar zaion. 15 puntu.

–Merkatu jakin batean dagoen aukera eta zer zailtasuni aurre egin beharko zaien. 15 puntu.

–Helburu estrategikoak eta lortu beharreko emaitzen neurketa. 10 puntu.

–Proiektuaren bideragarritasunaren analisia, argudio justifikatzaileak erabilita. 10 puntu.

–2014-2015 jarduketa planaren deskribapena (ekintzak eta egutegia). 15 puntu.

–Nazioarteko merkataritzako lanetarako pertsona bat kontratatzeko beharraren justifikazioa. Aurreko puntuetan planteatutako nazioartekotze estrategiarekin loturik arrazoituko da justifikazioa, eta, orobat, argudiatuko da zer zailtasun konpontzen lagunduko lukeen kontratazioak. 20 puntu.

–Proiektua ebaluatzeko edozein informazio garrantzitsu.

2. Enpresak diru-laguntza jasotzeko aukera izan dezan, nazioartekotze memoriak gutxienez 50 puntu lortu behar ditu.

17. artikulua. Ebazpena, jakinarazpena eta berariazko onarpena.

1. Eskaerak baloratzeko prozesua bukaturik, diru-laguntza esleitzeko proposamena eginen da, eta Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren zuzendari nagusiari igorriko zaio, ebazpena eman dezan. Ebazpenean azalduko da, gutxienez ere, diru-laguntza jasoko duen eskatzailea edo jasoko duten eskatzaileen zerrenda. Eskaerarik ezetsiz gero, horiek ere espresuki agertuko dira eta, horien artean, aurrekontuko mugagatik ezetsitakoak.

2. Diru-laguntza emateko ebazpenean hauek azalduko dira:

a) Aukeratutako enpresaren datuak.

b) Enpresa bakoitzaren pertsona hautagaiaren datuak.

c) Emandako diru-kopurua.

d) Ezartzen zaizkion beste baldintza batzuk.

e) Ezarri zaizkion baldintza guztiak betetzeko enpresak dituen epea eta justifikatzeko modua.

3. Deialdia ebazteko eta emaitza jakinarazteko epea hiru hilabetekoa izanen da, gehienez ere, hura ixten denetik. Epe horretan ebazpen espresik ematen ez bada, eskaerak ezetsitzat jo beharko dira, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 47. artikuluan ezarritakoarekin bat.

4. Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren zuzendari nagusiak emandako ebazpenaren kontra, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

5. Diru-laguntza emateko ebazpena Nafarroako Gobernuaren web orrian argitaratuko da, eta administrazio prozedurari buruzko legerian xedatutakoaren arabera jakinaraziko da.

18. artikulua. Enpresa onuradunen betebeharrak.

Enpresa onuradunak betebehar hauek izanen ditu:

a) Proposatutako pertsona hautagaiaren laneko kontratuaren sinadura organo eskudunaren aurrean frogatzea.

b) Pertsona hautagai kontratatuak gutxienez ere urtebetez irautea.

c) Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuaren egiaztatze jarduketen mende jartzea.

d) Harremanetarako datuen aldaketen berri ematea, arauen araberako jarduera kontrolpean dagoen denboran jakinarazpenak egiteko.

19. artikulua. Diru-laguntzaren ordainketa.

Diru-laguntza ordainketa bakarrean emanen da, behin enpresak frogatzen duenean laneko kontratuaren sinadura.

20. artikulua. Justifikazioa.

1. Deialdi honetan gertatzen diren inguruabar guztiak justifikatzeko, oinarri arautzaileetan eta esleipen-ebazpenean haien jarraipenari buruz ezarritakoa beteko da.

2. Aukeratutako pertsona lanean hasi eta bi hilabeteko epean justifikatuko da laneko kontratuaren sinadura, kontratuaren kopia aurkeztuz, sinatua eta Gizarte Segurantzak zigilatua.

3. Kontratua ongi bete dela justifikatzeko, kontratatutako pertsonaren nomina ordainduaren kopia bidali beharko zaio, hilabetero, Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuari, derrigorrezkoa den urtebeteko epea bukatu arte.

4. Modu berean, enpresak, kontratuaren urtebeteko aldia bukatzen denetik hilabeteko epean gehienez, bukaerako memoria bat aurkeztu beharko du, kontratuaren garapenaren alderdi garrantzitsuenak azalduz. Orobat, kontratatutako pertsonak egindako lanarekin eta oro har programarekin lortutako gogobetetasun maila ere azalduko da.

5. Kontratua egin dela frogatzeko dokumentazio eta txosten tekniko guztiak aurkeztu beharko ditu enpresa onuradunak.

21. artikulua. Laguntza itzultzea.

1. Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen VI. tituluan aipatzen diren prozedura administratiboen xedapen orokorren arabera eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen arabera gauzatuko da diru-laguntzak itzultzeko prozedura.

2. Kasu hauetan bidezkoa izanen da enpresa onuradunen zerrendatik ezabatzea enpresa, eta laguntza itzultzea:

a) Zerrendan sartzearren, eskatutako baldintzetan gezurra esatea edo aukeratua izatea galaraziko luketenak ezkutatzea. Laguntza osoa itzuli beharko da, behar diren berandutza interesekin.

b) Kontratuaren urtebeteko iraupena ez betetzea. Ez-betetzeak zenbat iraun duen, horren araberako diru-laguntzaren zatia itzuliko da.

c) Pertsona hautagaiarekin sinatutako kontratua ez betetzea. Laguntza osoa itzuli beharko da, behar diren berandutza interesekin. Aurrekoa gorabehera, diru-laguntzaren itzulketa partziala eginen da, soilik, diruz lagundutako kontratazioan eskatutako urtebeteko epea betetzeko falta den denboraren proportzioan, ezinbesteko kasuetan, borondatezko bajen kasuetan edo bidezko kaleratzeen kasuetan, berandutza interesak barne, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35.2.i) artikuluan xedatua aplikatu beharrez, non enpresak ez duen pertsona hori ordezkatzen, gehienez ere 15 egun naturaleko epean, diru-laguntzarako eskubidea ekarri duen pertsonaren ezaugarri bereko beste batekin, deialdi honen baldintzekin bat. Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuari jakinarazi beharko dio gehienez ere hilabeteko epean, kontratu berriaren egunetik aurrera.

Ondorio horietarako, ezinbesteko kasuak izanen dira Langileen Estatutuaren 49.1 artikuluko e), f), g), h) eta i) ataletan ezarritakoak.

Bidegabeko kaleratzeen kasuan, ez da bidezkoa izanen diruz lagundutako kontratuko pertsona ordeztea, eta enpresa onuradunak itzuli beharko du eman zitzaion diru-laguntza, baita kasuan kasuko berandutza interesak ere.

d) Justifikazio betebeharra ez betetzea edo behar adina ez justifikatzea. Ez-betetzeak zenbat iraun duen, horren araberako diru-laguntzaren zatia itzuliko da.

e) Esleipen-ebazpenean ezarritako betebeharretako edozein ez betetzea. Ez-betetzeak zenbat iraun duen, horren araberako diru-laguntzaren zatia itzuliko da.

3. Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren Zuzendaritza Nagusiari dagokio onuradunen zerrendatik kentzeko prozedurak ebaztea.

22. artikulua. Errekurtsoak.

Deialdi honen, bere oinarri arautzaileen eta garatzeko egintzen kontra, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta hurrengo artikuluei eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluari jarraikiz.

23. artikulua. Enpresa onuradunen gardentasun betebeharrak.

Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargurako diru-laguntzen onuradunen gardentasun betebeharrak arautzen dituen 59/2013 Foru Dekretuaren 2. artikuluan aipatzen diren entitateek Gardentasunari eta Gobernu Irekiari buruzko ekainaren 21eko 11/2012 Foru Legearen bederatzigarren xedapen gehigarrian ezarritako gardentasuna bete beharko dute Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargurako diru-laguntzak jasotzen badituzte eta bi inguruabar hauek suertatzen badira:

a) Emandako diru-laguntza 20.000 eurotik gorakoa izatea urtean.

b) Emandako diru-laguntza entitate onuradunaren negozio-zifraren edo urteko aurrekontuaren %20tik gorakoa izatea.

Aurreko atalean ezarritako kopuruak gainditzen diren zehazteko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak edo haren erakunde publikoek urte naturalean emandako diru-laguntza guztien kopuruak batuko dira. Urte batean baino gehiagotan ordaintzen diren diru-laguntzen kasuan, aurrekontuko ekitaldi bakoitzean emandako kopurua hartuko da kontuan ondorio horietarako, eta ez guztizko batura. Erreferentziako negozio-zifra edo urteko aurrekontua honako hauen arteko txikiena izanen da:

a) Aurreko urteko negozio-zifra edo betearazitako aurrekontua.

b) Behar denean, negozio-zifra edo diru-laguntza ematen den ekitaldian entitatearen organo eskudunak onartutako aurrekontua.

Aipatu inguruabarrak gertatzen badira, gardentasun betebeharraren mende dauden entitate onuradunek jarraian adierazten den informazioa eman beharko dute:

a) Entitatearen gobernu, administrazio eta zuzendaritza organoen osaera.

b) Organo horiek osatzen dituzten kargudunen zerrenda.

c) Entitateak aurreko urtean kargudun bakoitzari ordaindutako ordainsari gordinak eta gainerako diru konpentsazioak, kontzeptuz kontzeptu. Sortu berriak diren entitateen kasuan, informazioa haien aurrekontuetan edo plan ekonomiko-finantzarioan jasotakoa izanen da.

d) Kargudun bakoitzak gobernuko, administrazioko eta zuzendaritzako eginkizunetan duen dedikazioaren araubidea.

e) Entitate onuradunaren urteko azken kontuen kopia bat.

Informazio hori entitate onuradunaren legezko ordezkariak sinatu ondoren aurkeztuko da, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bide telematikoak erabiliz, eta diru-laguntza kudeatzen duen administrazio unitateari bidaliko zaio. Informazioa bidaltzeko epea hilabetekoa izanen da, diru-laguntza ematen duen ebazpena jakinarazten edo, hala bada, argitaratzen den egunetik hasita.

Informazio hori urtebetez eskura egonen da Nafarroako Gobernu Irekiaren Atarian argitaratzen denetik hasita, eta gehienez 15 hilabetez informazioa kudeatzen duen organoan sartzen den egunetik hasita. Epe hori igarota, informazioa argitaratzeko ardura duen unitateak ofizioz kenduko du. Hala egin ezean, entitate onuradunak kentzeko eskatzen ahalko du, eta eskatutakoa gehienez ere hilabeteko epean bete beharko da eskaera egiten denetik hasita.

Entitateak gardentasun betebeharra bete behar ez badu, aurreikusitako inguruabarrak gertatzen ez direlako, horren gaineko aitorpen bat aurkeztu beharko du.

Entitateak ekitaldi berean ondoz ondoko diru-laguntzak jasotzen baditu, ez du informazioa errepikatu beharko diru-laguntza bakoitzean, salbu eta hasieran eman zituen datuak aldatzen badira.

Onuradunak informaziorako betebeharrak ez betetzeak ekar ditzakeen zehapenak galarazi gabe, ez betetze horren ondorioz ezin izanen da emandako diru-laguntza ordaindu, aurrerakinak barne, eta, hala bada, kobratutako zenbatekoak itzuli beharko dira, Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 35.1.c) artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

1. ERANSKINA

Diru-laguntzak emateko deialdia, enpresek pertsonak kontrata
ditzaten kanpo-merkataritzako lan teknikoak egiteko

Eskaera aurkeztu duenaren datuak (eskatzailea bera ez bada):

IFZ

Izena eta 2 deiturak edo sozietatearen izena

Eskatzailearen datuak:

IFZ

Izena eta 2 deiturak edo sozietatearen izena

Helbidea

(kalea, zenbakia, solairua)

PK

Herria

Probintzia

Helbidea, jakinarazpenen ondorioetarako (kalea, zenbakia, solairua)

PK

Herria

Telefonoa

Faxa

Web orria

Harremanetarako pertsona

Helbide elektronikoa

1. Eskatzailearen ezaugarriak.

Helbide fiskala:

Ekonomia Jardueren gaineko Zergaren altako data:

Epigrafea:

Produktuaren edo zerbitzuaren deskripzioa:

Enpresa zein sektoretakoa den:

2013ko salmenten gaineko esportazioen %:

2012ko salmenten gaineko esportazioaren %

Esportazioaren bolumena 2013an (balio absolutua):

Esportazioaren bolumena 2012an (balio absolutua):

2. Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 13. artikuluko baldintzen gaineko adierazpena.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan ezarritako baldintzak betetzeari dagokionez, adierazten dut ez dudala artikulu horretan ezarri diren debekuetako bat bakarrik ere urratzen.

3. Datuak eguneratzeari buruz, zera adierazten dut:

Konpromisoa hartzen dut nire harremanetarako datuetan gertatzen den edozein aldaketaren berri idatzita emateko Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuari, 15 eguneko epean gehienez ere, jarduera erregelamenduaren arabera kontrolpean dagoen aldian, jakinarazpen ondorioetarako.

4. Deialdiaren 6.1 c) artikuluan eskatutako baldintza ez betetzeari dagokionez, adierazten dut:

Kontratatzeko proposatzen den pertsona ez dela enpresa eskatzaileko enpresaburuaren edo enpresa kontrolatzen dutenen, zuzendaritzako karguak betetzen dituztenen edo administrazio organoetako kide direnen ezkontide, aurreko, ondorengo edo ezkontza edo odol bidezko bigarren mailara bitarteko ahaide.

5. Baimenak.

Baimena ematen diot Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuari ebazpen proposamena ematen denean egiazta dezan tributu, zerga eta lan arloko betebeharrak eguneratuta dauzkadala.

Orobat, baimena ematen dut datuak Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuaren fitxategi informatikoetan sartu eta tratatzeko, ebazpen honetan aipatzen den praktikaren kudeaketari aplikatzeko, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritako moduan.

6. ETEa izateari dagokionez, ondokoa adierazten dut:

ETEtzat hartua izateko, mikroenpresen, enpresa txikien eta ertainen definizioari buruzko Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioaren arabera, hauek dira kontuan hartu beharreko datuak (itxitako azken kontabilitate ekitaldikoak):

Enpresa eskatzailea

Efektiboak (ULU):

Urteko lan unitateak

Negozioen bolumena (salmentak):

Aktibo osoa:

Beste enpresa batzuek %25etik gorako partaidetza daukate?

Enpresa baten baino gehiagoren datuak ematen badira, gehitu enpresa adina lauki multzo

Eskatzailearen kapitalean partaide diren enpresen izen sozialak

Partaidetzaren %:

%

Kontu bateratuak

Efektiboak (ULU):

Urteko lan unitateak

Negozioen bolumena (salmentak):

Aktibo osoa:

%25etik gorako partaidetza du beste enpresa batzuetan?

Enpresa baten baino gehiagoren datuak ematen badira, gehitu enpresa adina lauki multzo

Eskatzaileak zer enpresatan duen partaidetza, haien izen sozialak:

Partaidetzaren %:

%

Kontu bateratuak

Efektiboak (ULU):

Urteko lan unitateak

Negozioen bolumena (salmentak):

Aktibo osoa:

Bai al dago enpresaren bat, eskatzailearen administrazio, zuzendaritza edo kontrol organoetako kide gehienak izendatzeko edo ezeztatzeko eskubidea duena?

Bai al dago enpresaren bat, eskatzailearen gainean eragin nagusia gauzatzeko eskubidea duena, harekin sinatutako kontratuari edo estatutu klausula bati jarraikiz?

Bai al dago enpresaren bat, akzioduna dena edo eskatzailearekin elkartuta dagoena, bozkatzeko eskubide gehienak kontrolatzen dituena, beste akziodun edo eskatzailearen bazkide batzuekin sinatutako hitzarmen bati jarraikiz?

Enpresaren izen soziala

Partaidetzaren %:

%

Kontu bateratuak

Efektiboak (ULU):

Urteko lan unitateak

Negozioen bolumena (salmentak):

Aktibo osoa:

Datu agregatuak

Efektiboak (ULU):

Urteko lan unitateak

Negozioen bolumena (salmentak):

Aktibo osoa:

Adierazitako datuak ikusita, enpresak uste du honelakoa dela:

7. Lortutako beste diru-laguntza batzuen aitorpena.

Eskatutako diru-laguntzaren xedeari buruz, zera aitortzen dut:

Espainiako edo atzerriko beste administrazio publiko, erakunde publiko edo pribatu edo partikularren diru-laguntza eskuratu dudala (BAI/EZ). Erantzuna baiezkoa bada, bete ondoko koadroa:

ENTITATEA

KONTZEPTUA

EMANDAKO KOPURUA

“De minimis” araubideak erregulatzen dituen laguntzei buruz (Batzordearen abenduaren 18ko 1407/2013 EE Erregelamendua, Itunaren 107. eta 108. artikuluak “de minimis” laguntzak aplikatzeari buruzkoa), hauxe adierazten dut:

Ekitaldi fiskal honetan eta aurreko bietan, jaso dudala Espainiako edo atzerriko administrazio edo erakunde publikoren “de minimis” laguntza (BAI/EZ). Erantzuna baiezkoa bada, bete ondoko koadroa:

ENTITATEA

KONTZEPTUA

EMANDAKO KOPURUA

EMAKIDAREN DATA

8. Kontratatzeko proposatutako pertsona.

Izen-abizenak:

NANa

9. Sinadura.

....................(e)n, ........(e)ko .......................aren ..........(e)an
Sinadura eta zigilua:
Kargua:

10. Eskatzailearentzako argibide interesgarriak.

1. Eskaerarekin batera emandako datuen eta erantzukizuneko aitorpenaren tratamendua Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta aplika litezkeen gainerako arauetan xedatutakoari lotuko zaio. Datuetan sartu, zuzendu eta ezerezteko eskubideak aipatutako legerian oinarriturik erabiliko dira, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuan.

2. Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuak adierazi diren datuak benetakoak ote diren ikertzen ahalko du eta, faltsuak izanez gero, aukeratuen zerrendatik kanporatzea edo praktika bertan behera uztea deklaratuko du.

2. ERANSKINA

Diru-laguntzak, enpresek pertsonak kontrata ditzaten kanpo-merkataritzako lan teknikoak egiteko

Nazioartekotze memoria

1. Enpresa eskatzailearen identifikazio datuak.

–Helbidea, IFZ eta altaren data.

–Harremanetarako pertsona (izena, telefonoa eta helbide elektronikoa):

–Enpresaren eta egiten dituen jardueren deskripzioa.

–Gaur egun zer herrialdetara esportatzen duen.

–Nazioartekotze plana zer herrialdetarako egiten den.

2. Jardueraren AMIA (ahuleziak, mehatxuak, indarrak eta aukerak) aztertzea.

Enpresaren ahuleziak eta indarrak, eta plan honen inguruneak eta merkatu objektiboak dakarzkioten mehatxu eta aukerak.

3. Eskainiko diren produktuen/zerbitzuen deskribapen zehatza.

4. Posizionamendu estrategikoa.

–Produktua/zerbitzua merkatuko zer segmenturi zuzendua dagoen xede den herrialdean. Bezero potentzialak.

5. Merkatu zehatz batean dauden aukerak.

Xede den herrialdeko merkatuaren azterketa (merkatu nitxo hori badela azaldu).

–Merkatu potentzialaren azterketa xehakatua.

–Enpresak merkatuan lan egiteko behar dituen gaitasunak: homologazioak, bertako bazkideen premia, lan egiteko baimenak...

–Lehiakideen konparazio azterketa.

–Merkatuan identifikatutako laguntzaile potentzialak.

–Herrialdearen testuinguru juridikoa.

6. Helburu estrategikoak eta emaitzak neurtzea.

–Aldi batean bilatzen diren helburu zehatzak.

–Hasierako helburu horiekin lotutako emaitzak neurtzeko modua.

7. Proiektuaren bideragarritasunari buruzko azterketa.

–Proiektuaren bideragarritasunaren justifikazioa.

8. 2014-2015 jarduketa planaren deskripzioa.

–Zehatz-mehatz zer ekintza egin behar diren, haien helburuak zein diren eta nola neurtuko diren emaitzak.

–Ekintza horiek gauzatzeko zailtasunak.

–Jarduteko egutegia.

9. Kanpo-merkataritzako lan teknikoetarako pertsona bat kontratatzeko beharraren justifikazioa.

–Enpresak nazioartekotzeko prozesuetan gaur egun zer zailtasun eta gabezia dituen azaltzeko deskripzio zehatza, eta justifikatzea nola erraztuko lituzkeen prozesu horiek kanpo-merkataritzako lanetarako pertsona bat kontratatzeak.

–Kanpo-merkataritzako departamenturako kontratatutako pertsonari emanen zaizkion lan zehatzak.

10. Proiektua ebaluatzeko edozein informazio garrantzitsu.

Iragarkiaren kodea: F1416726