2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ITZALTZU
1. aldaketa 2014ko aurrekontuan. Behin betiko onespena
Itzaltzuko Udalak, 2014ko irailaren 17an egin bilkuran, erabaki zuen 1/2014 aldaketa hasiera batean onestea 2014ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarrean.
Iragarkia 2014ko 216. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 4an, baita iragarki oholean ere, eta horren ondotik jendaurrean egoteko epea iragan da inork erreklamazioa, kexa edo oharrik aurkeztu gabe. Hortaz, behin betiko onetsitzat jo da eta laburpena ondotik ematen da argitara.
KREDITU BEREZIAK
GASTUAK:
KONTZEPTUA | ZENBATEKOA |
Zubiko zimendua azpi-berritzea | 9.000,00 |
Pistetako kalteak konpontzea | 13.000,00 |
Hiri inguruko kalteak konpontzea | 18.000,00 |
GUZTIRA | 40.000,00 |
DIRU-SARRERAK:
KONTZEPTUA | ZENBATEKOA |
Estatuaren diru-laguntza | 17.341,86 |
Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina | 22.658,14 |
GUZTIRA | 40.000,00 |
Argitara ematen da orok jakin dezan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Itzaltzun, 2014ko abenduaren 11n.–Alkate udalburua, Lorenzo Goyeneche Sola.
Iragarkiaren kodea: L1417110