2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GARINOAIN
1. aldaketa 2014ko aurrekontuan. Hasierako onespena
Garinoaingo Udalak, 2014ko abenduaren 15ean egin bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea 1/2014 aldaketa 2014ko aurrekontuan.
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuari jarraikiz, urriaren 29ko 11/2009 Foru Legeak eguneratua, delako espedientea jendaurrean egonen da Udal Idazkaritzan, hamabortz egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bidezko interesa duten herritarrek aztertu eta, hala bada, egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.
Garinoainen, 2014ko abenduaren 16an.–Alkatea, Francisco Javier Echarri Cabodevilla.
Iragarkiaren kodea: L1417101