2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ETXARRI ARANATZ
2014ko plantilla organikoa.
Behin betiko onarpena bertan behera uztea
Udalak, 2014ko azaroaren 24an egindako osoko bilkuran, aho batez, honako hau erabaki du:
1.–2014ko uztailaren 28ko osoko bilkurako akordioa baliogabetzea eta, horren ondorioz, Etxarri Aranazko Udalaren 2014ko Plantilla Organikoa bertan behera uztea. Behin betiko onespena 2014ko 174. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 5ean.
2.–Akordioa Nafarroako Administrazio Auzitegiari jakinaraztea, Jesus Mari Mendiola Etxarrik aurkeztutako 14-2883 errekurtsoa ondoriorik gabe uzteko.
Etxarri Aranatzen, 2014ko abenduaren 15ean.–Alkatea, Jose Ignacio Bakaikoa Aristorena.
Iragarkiaren kodea: L1417049