2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AGEZA
Oihan enkantea
Agezako Kontzejuak, behar bezala baimendurik, gutun-azal itxien bidezko enkante publikoa eginen du, oihan aprobetxamendu hau esleitzeko:
Lote bakarra, 55.338 larizio eta alepo pinuk osatzen dutena. 3.932 metro kubiko enbor txiki ditu, eta Agezako hermendiaren 12. poligonoko 467, 468, 469, 470 eta 476. lurzatietan dago, San Migel, Caracierzo, Coscojar eta Rellanos del Monte parajeetan.
Hasierako prezioa: prozedura honetarako, ezarri den hasierako prezioa 31.456 euro da (BEZa kanpo).
Proposamenen aurkezpena: Kontzejuko Idazkaritzan, 2015eko urtarrilaren 13ko 13:00ak baino lehen. Proposamenak irekiko dira hurrena.
Baldintza teknikoak eta administrazio baldintzen agiria interesdunen eskura daude, Kontzejuko Idazkaritzan.
Agezan, 2014ko abenduaren 15ean.–Kontzejuko burua, Javier Marco Apesteguia.
Iragarkiaren kodea: L1417064