249. ALDIZKARIA - 2014ko abenduaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGOITZ

Ordenantza, Larrialdi sozialean dauden pertsonei eta/edo familiei diru-laguntza zuzenak emateko. Hasierako onespena

Agoizko Udalak, 2014ko abenduaren 4ko osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batez onestea "Agoitzen Larrialdi sozialean dauden pertsonei eta/edo familiei diru-laguntza zuzenak emateko ordenantza".

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsi zen ordenantzako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Agoitzen, 2014ko abenduaren 5ean.–Alkatea, Unai Lako Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1417031