249. ALDIZKARIA - 2014ko abenduaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

469/2014 FORU AGINDUA, azaroaren 28koa, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak emana, abenduaren 16ko 219/2008 Foru Agindua aldatzen duena. Foru agindu horren bidez, lan etekinengatik, enpresa eta lanbide jarduera batzuengatik, sariengatik eta errenta-egozpen batzuengatik pertsona fisikoen errentaren gaineko zergarako egindako atxikipen eta konturako sarreren urteko laburpena egiteko 190 eredua onetsi zen, eredu hori ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarrietan aurkezteko diseinu fisiko eta logikoak ezarri ziren eta Interneten bidezko aurkezpen telematikoa egiteko prozedura finkatu.

Foru agindu honek 190 eredua onetsi zuen abenduaren 16ko 219/2008 Foru Agindua aldatzen du, eta hauxe du helburua: sozietate baten kontrola ez duten kontseilari eta administratzaileei emandako ordainsariak ematen zaizkienean, sozietate ordaintzaileek 190. ereduan kontsignatu ahal izatea Gizarte Segurantzako araubide orokorreko kotizazioak beren konturako langile gisara, betiere kontseilari eta administratzaile horiek, beren eginkizunen artean, zuzendaritza eta kudeaketa lan ordainduak badituzte. Horretarako, azpigako berri bat sartu da E gakoa betetzen den kasuetan.

Maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuak onetsitako pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren Erregelamenduaren 90.5 artikuluak adierazten du 190 eredua ezartzeko eskumena Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari dagokiola. Eredu hori lan etekinengatik, enpresa eta lanbide jarduera batzuengatik, sariengatik eta errenta-egozpen batzuengatik pertsona fisikoen errentaren gaineko zergarako egindako atxikipenen eta konturako sarreren urteko laburpena egiteko da.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra. Abenduaren 16ko 219/2008 Foru Agindua aldatzea. Foru agindu horren bidez, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergako lan etekinen, enpresa eta lanbide jarduera batzuen, sarien eta errenta-egozpen batzuen atxikipen eta konturako diru-sarreren urteko laburpenerako 190 eredua onetsi eta ordenagailuz zuzenean irakurtzeko moduko euskarrietan aurkezteko diseinu fisiko eta logikoak eta Interneten bidez telematikoki aurkezteko prozedura ezarri ziren.

Abenduaren 16ko 219/2008 Foru Aginduaren II. eranskineko manu hauek ondoko testu hau izanen dute:

Bat.–2. erregistro motako “Azpigakoa” eremuaren (79-80 idazguneak) azalpenaren lehenengo lerroaldea aldatzen da:

“79-80

Zenbakizkoa

AZPIGAKOA

“B, E, F, G, H, L eta Y gakoetarako bakarrik. Gainerako kasuetan zeroz bete”.

Bi.–Azpigakoa eremuan atal berri bat sartzea, 2. erregistro motako 79-80 idazguneei dagokiena:

79-80

Zenbakizkoa

AZPIGAKOA

“Hartutakoaren E gakoan erabili beharreko azpigakoa:

01

Kontseilari edo administratzailea, Gizarte Segurantzako araubide orokorrean besteren konturako langile gisara daudenak.

02

E gakoko hartze guztietan, 01 azpigakoaren pean azaldu behar ez direnetan.”

Hiru.–2. erregistro motako “Gastuak” eremuaren (194-206 idazguneak) azalpenaren lehenengo lerroaldea aldatzen da:

194-206

Zenbakizkoa

GASTUAK

“A, B, C, E.01 eta M gakoei eta L gakoko 05 eta 10 azpigakoei dagozkien hartukizunetarako bakarrik”.

Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra, eta lehenbizikoz aplikatuko da 2014. urteari dagozkion atxikipenen eta konturako sarreren urteko aitorpena aurkezteko (190. eredua).

Iruñean, 2014ko azaroaren 28an.–Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilaria, Lourdes Goicoechea Zubelzu.

Iragarkiaren kodea: F1416379