2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARMAÑANTZAS
Bide publikoa ikertzeko espedientearen hasiera
Armañantzasko Udalak, 2014koen abenduaren 11n egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 115. artikuluan eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamendua onesten duen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 38. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraikiz, Armañantzasko Udalak, osoko bilkuran bildurik,
ERABAKI DU:
1. Ikertzeko espedientea abiatzea, “El Menchón” izeneko bide publikoa, Armañantzasko 2. poligonoko 283 eta 284. lurzatien artean doana, ba ote den eta zer azalera duen jakiteko eta zehazteko.
2. Ikertu beharreko aldea Armañantzasko 2. poligonoan dago, 282, 283 eta 305. lurzatien artean, batetik, eta 284.ean, bertzetik.
3. Erabaki hau 15 egunez Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta herriko iragarki oholean argitaratzea.
4. Erabaki hau banan-banan jakinaraztea ikerketa espedienteak ukituei, ezagunak eta identifikatuak badira.
5. Espedienteak ukituei ohartaraztea ezen, erabaki hau jendaurrean egoteko epea bukatu eta biharamunetik, hilabete izanen dela alegatzeko beren eskubidearen alde egokia iruditzen zaien guztia, alegazioen oinarri diren agiri guztiak erantsiz.
Armañantzasen, 2014ko abenduaren 11n.–Alkatea, Francisco Javier Oyón Sanz.
Iragarkiaren kodea: L1416929