248. ALDIZKARIA - 2014ko abenduaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARMAÑANTZAS

2015eko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Armañantzasko Udalak, 2014koen abenduaren 11n egin osoko bilkuran, legez eskatzen den gehiengoa zuela, onetsi zuen 2015eko ekitaldiko plantilla organikoa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan eta horrekin bat heldu den legerian agindutakoari jarraikiz.

Aipatu 271. artikuluko aginduak betez, hara igortzen baitu Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluak, espedientea jendaurrean egonen da hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Armañantzasen, 2014ko abenduaren 11n.–Alkatea, Francisco Javier Oyón Sanz.

Iragarkiaren kodea: L1416928