Iragarkia
143. ALDIZKARIA - 2017ko uztailaren 26a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
21/2017 FORU AGINDUA, uztailaren 3koa, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak emana. Honen bidez onesten da maiztasun-modulazioko uhin metrikoen soinuzko irrati-hedapenerako soinuzko ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzuaren hiru lizentzia (bi Auritzen eta bat Iruñean) emateko lehiaketa.
Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 55.2 artikuluaren arabera, Nafarroak eskumena du Estatuak esleitutako eremuaren barnean zerbitzuen eta emaileen kategoria guztiak konfiguratzeko zein lizentziak adjudikatzeko.
Soinuaren maiztasun modulatuko uhin metrikoen bidezko irrati-hedapenari buruzko Plan Teknikoa onetsi zuen irailaren 1eko 964/2006 Errege Dekretuak I. eranskinaren 14. artikuluan jasotzen du pertsona fisikoek edo juridikoek zeharkako kudeaketaren bidez maiztasun-modulazioko uhin metrikoen soinuzko irrati-hedapenerako irratiak ustiatzea; eta II. eranskinean agertzen dira pertsona fisikoek edo juridikoek zeharka kudeatzen dituzten irratiak, Nafarroako Foru Komunitateari esleituta daudenak.
Gaur egun, Nafarroako Foru Komunitateak hiru maiztasun ditu erabilgarri, eta horiei dagozkien lizentziak lehiaketa publikoaren bidez eman behar dira; maiztasun horietako bi (93.2 Mhz eta 97.9 Mhz, hain zuzen) Auritz mugapekoak dira, eta hirugarrena (105.6 Mhz), berriz, Iruñekoa.
Aurizko FM lizentziak hutsik deklaratu ziren, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariaren otsailaren 22ko 14/2013 Foru Aginduaren bidez. Hartan 44 lizentzia emateko lehiaketa publikoa ebatzi zen, Nafarroako Foru Komunitatean soinuaren maiztasun modulatuko uhin metrikoen bidezko irrati-hedapeneko ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzua emateko.
Halaber, Iruñekoa hutsik deklaratu zen, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariaren abenduaren 17ko 31/2015 Foru Aginduaren bidez. Foru agindu horrek Herri Lan, Garraio eta Komunikazioetako kontseilariaren azaroaren 28ko 5121/1997 Foru Aginduaren bidez deitutako irrati-lehiaketa ebatzi zuen.
Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko martxoaren 31ko 7/2010 Lege Orokorra (oinarrizko araudia) eta Nafarroako Foru Komunitateko Ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuei buruzko 5/2012 Foru Dekretua badira Nafarroan maiztasun-modulazioko uhin metrikoen soinuzko irrati-hedapenerako zerbitzuak emateko lizentzien emakida arautzeko aplikatu beharreko araudia.
Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusiak proposatu du soinuzko irrati-hedapenerako ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzuen hiru lizentzia erabilgarrien lehiaketa publikoa deitzea. 105.6 FM maiztasuna, Iruña eremukoa, irabazi-asmorik gabeko irratiko komunitate-zerbitzuetarako erabiliko da. Proposamenarekin batera, lehiaketa publikoa arautuko duten eta publikotasunaren, gardentasunaren, konkurrentziaren eta aukera-berdintasunaren printzipioak errespetatzen direla bermatzen duten oinarriak aurkezten dira.
Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusiaren proposamenarekin bat, eta Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 28ko 129/2015 Foru Dekretuak onartzen dizkidan eskudantziak erabiliz,
AGINDU DUT:
1. Lehiaketa publikoa deitzea Nafarroako Foru Komunitatean maiztasun-modulazioko uhin metrikoen soinuzko ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzua emateko hiru lizentziak emate aldera. Maiztasun horietako bi (93.2 Mhz eta 97.9 Mhz, hain zuzen) Auritz mugapekoak dira, eta hirugarrena (105.6 Mhz), berriz, Iruñekoa; azken hori irabazi-asmorik gabeko irratiko komunitate-zerbitzuetarako erabiliko da.
2. Deialdia arautuko duten oinarriak onestea. Foru agindu honen eranskinean daude.
3. Deialdi hau eta oinarriak Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Gobernuaren Interneteko atarian (www.navarra.es) argitaratzea.
4. Foru agindu hau igortzea Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusiari eta Telekomunikazioen Ikuskapenerako Nafarroako Burutzari, behar diren ondorioak izan ditzan.
5. Administrazio bidea amaitzen ez duen foru agindu honen kontra, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.
Iruñean, 2017ko uztailaren 3an.–Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilaria, Ana Ollo Hualde.
NAFARROAKO FORU KOMUNITATEAN MAIZTASUN-MODULAZIOKO UHIN METRIKOEN SOINUZKO IRRATI-HEDAPENERAKO IKUS-ENTZUNEZKO KOMUNIKAZIO-ZERBITZUA EMATEKO LIZENTZIETARAKO LEHIAKETA PUBLIKOA ARAUTZEN DUTEN OINARRIAK
1. oinarria.–Xedea.
Agiri honen xedea da Nafarroako Foru Komunitatean maiztasun-modulazioko uhin metrikoen soinuzko irrati-hedapenerako ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzuak emateko lizentzietarako lehiaketa publikoa arautu behar duten baldintzak ezartzea, Soinuaren maiztasun modulatuko uhin metrikoen bidezko irrati-hedapenari buruzko Plan Teknikoa onetsi zuen irailaren 1eko 964/2006 Errege Dekretuan jasotako plangintzaren arabera.
Lehiaketa honen xede dira plangintza horrek Nafarroarako ezarri dituen eta hutsik dauden hiru lizentziak:
–Aurizko 93.2 MHz-eko eta 97.9 MHz-eko maiztasunak (Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariaren otsailaren 22ko 14/2013 Foru Agindua).
–Iruñeko 105.6 Mhz-eko maiztasuna (Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariaren abenduaren 17ko 31/2015 Foru Agindua).
Hiru irrati horietako bakoitzaren xehetasun teknikoa oinarri hauen 1. eranskinean kontsultatu daiteke.
2. oinarria.–Emanaldien erreserba irabazi-asmorik gabeko ikus-entzunezko komunitate-zerbitzuetarako.
Nafarroako Foru Komunitateko Ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuei buruzko urtarrilaren 25eko 5/2012 Foru Dekretuaren 24. artikulua aplikatuta, Iruñeko irrati-hedapenerako lizentzia (105.6 Mhz) erreserbatzen da irabazi-asmorik gabeko komunikazioko komunitate-zerbitzuetarako.
3. oinarria.–Euskarazko emanaldien erreserba.
Euskarari buruzko abenduaren 15eko 18/1986 Foru Legearen 27. artikulua eta Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko martxoaren 31ko 7/2010 Lege Orokorraren 5.1 artikulua aplikatuta, Aurizko 93.2 Mhz-eko irrati-hedapenerako lizentzia erreserbatzen da emanaldietako komunikazio-hizkuntza bakarra euskara duten irratiko proposamenetarako.
Komunikazio-hizkuntza bakarra euskara duen irratiko proposamenik aurkezten ez bada edo eskaintza horiek ez badute lortzen oinarri hauetan eskatzen den gutxieneko puntuazio teknikoa, irratia komunikazio-hizkuntza gaztelania duten eta Auritz herrirako aurkezten diren proposamenen artean bigarren puntuazio handiena lortzen duenari adjudikatuko zaio.
4. oinarria.–Lizentziaren titularra izateko baldintzak.
Aurizko lizentziak lortu ahal izateko, beharrezkoa da Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko martxoaren 31ko 7/2010 Lege Orokorraren 25. artikuluan ezarritako baldintzak betetzea. Gainera, Aurizko lizentziei dagokienez, ezin izanen dute eskaerarik aurkeztu dagoeneko herri horretarako irratiko komunikazio-zerbitzuen lizentzia baten titular direnek.
Iruñeko lizentzia lortu ahal izateko, beharrezkoa izanen da hori eskatzen duten erakunde pribatuek frogatzea irabazi-asmorik gabeko erakundeen legezko aitorpena dutela.
Ezin izanen dute lehiaketa honetara beren burua aurkeztu Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko martxoaren 31ko 7/2010 Lege Orokorraren 26.1 artikuluak lizentzia baten titular izateko ezarritako oztopoetako baten bat (ikus-entzunezkoaren arloko ordena publikoko arrazoiak) dutenek.
Horrez gain, Nafarroako irrati-eskaintzan aniztasuna bermatu eta sustatze aldera, lehiaketa honen xede diren irratiko komunikazio-zerbitzuen lizentziak lortu nahi dituzten pertsona fisiko eta juridikoek eskaera bakarra aurkezten ahalko dute. Eskatzaile batek eskaera bat baino gehiago aurkeztuz gero, lehenbizi erregistratzen dena baino ez zaio onartuko, aurkezten dituen gainerakoak baztertuta.
Aurreko ondorioetarako, enpresa-talde bereko pertsona juridikoek lehiaketa honetarako eskaera ezberdinak aurkezten dituztenean, Merkataritza Kodearen 42. artikuluak aipatzen dituen kasuen arabera, eskaerak eskatzaile bakar batenak direla ulertuko da.
Eskaera bat elkarrekin aurkezten duten pertsona fisiko edo juridikoek ezin izanen dute beste eskaintzarik aurkeztu banaka edo beste edozein pertsona fisiko edo juridikorekin batera. Baldintza hori ez betetzeak eskatzaile horrek parte hartzen dueneko eskaera guztiak ez onartzea ekarriko du.
5. oinarria.–Lizentzien iraupena eta aplikatu beharreko araubide juridikoa.
Oinarri hauetan aipatzen diren lizentziak hamabost urterako emanen dira, Nafarroako Foru Komunitateko ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuei buruzko urtarrilaren 25eko 5/2012 Foru Dekretuaren 21. artikuluak eta Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko martxoaren 31ko 7/2010 Lege Orokorraren 28.artikuluan aipatzen diren berritze posibleak galarazi gabe.
Lehiaketaren xede diren lizentziei aplikatu beharreko araubide juridikoa honako hau da: Nafarroako Foru Komunitateko ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuei buruzko urtarrilaren 25eko 5/2012 Foru Dekretua eta Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko martxoaren 31ko 7/2010 Lege Orokorra.
6. oinarria.–Organo eskuduna.
Eskaerak tramitatzea Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusiko Komunikazio Zerbitzuari dagokio.
Lizentziak adjudikatzea Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariari dagokio.
7. oinarria.–Zerbitzua emateko baldintzak.
7.1. Lizentzien adjudikazio-hartzaileak ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzuen eta telekomunikazioen arloan indarra duen araudia betetzera behartuta daude. Edonola ere, eskaeretan beren gain hartutako konpromisoak eta betebehar eta baldintza hauek bete beharko dituzte:
7.1.1. Aurizko lizentzien titularrak.
a) Lizentziaren xede den zerbitzua zuzenean ematea, horren gaineko negozio juridikoak egiteko aukera galarazi gabe, Nafarroako Foru Komunitateko ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuei buruzko urtarrilaren 25eko 5/2012 Foru Dekretuaren 22. artikuluan eta Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko martxoaren 31ko 7/2010 Legearen 29. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
b) Lizentziaren ezaugarri teknikoak errespetatzea, indarreko araudiak ezarritako lokalizazio, potentzia, maiztasun eta beste edozein baldintza teknikori buruzkoak direnak eta zerbitzua emateko araubidearekin zerikusia dutenak; eta ekipoen kalitate teknikoari eustea, Telekomunikazioen Nazioarteko Batasuneko (TNB) Irrati-komunikazioen sektorearen irizpideen arabera.
c) Organo eskudunek lizentzia adjudikatu ondoren maiztasun eta potentzia aldaketei buruz ematen dituzten ebazpenak ontzat hartu eta betetzea.
d) Irrati-emanaldia abiaraztea bere irrati-proposamenaren arabera sei hilabeteko epean, lehiaketa hau ebatzi eta hurrengo egunetik aurrera zenbatuta. Horrela egiten ez bada eta arrazoi objektiboak badaude, lizentziaren titularrari egotzi ezin zaizkionak, sei hilabeteko epe horren barnean, sei hilabetetik gorakoa ez den luzapen bakarra eskatuko da Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuari, emanaldiak abiarazteko.
e) Zerbitzuaren etengabeko ematea ziurtatzea, lizitatzaileak eskaintzan bere gain hartu dituen eta lizentzia emateko oinarritzat hartu ziren konpromiso eta baldintzekin bat. Zerbitzua ezin izanen da eten, ezinbesteko kasuetan izan ezik, soinuzko irrati-hedapenaren arloko organo eskudunak baimena eman gabe.
f) Doan, eta jatorria aipatuta, interes publikoko arrazoiengatik eta edozein unetan Nafarroako Gobernuak edo ezartzen diren beste agintari batzuek larrialdietan bidalitako adierazpen, ohar edo abisu ofizialak zabaltzea.
g) Egiaztapenak eta ikuskapenak egiteko erraztasunak ematea, lizentziaren baldintzak betetzen direla egiaztatzeko, bai eta informazioa emateko eta emandako programak artxibatzeko betebeharrak ere, Nafarroako Foru Komunitateko ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuei buruzko urtarrilaren 25eko 5/2012 Foru Dekretuaren 34.2. artikuluaren arabera.
h) Ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuen arloan eskumena duen organoari jakinaraztea irratiko zuzendariaren izendapena, baita ordezkoarena ere, zuzendaria kanpoan edo eri denean lanpostua hutsik geratzen denean.
i) Legez ezar daitezkeen kanonak eta tasak behar den epe eta moduan ordaintzea.
j) Nafarroako ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuak ematen dituztenen erregistroari dagokionez, Nafarroako Foru Komunitateko ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuei buruzko urtarrilaren 25eko 5/2012 Foru Dekretuaren 29. artikuluan ezarritako betebeharrak betetzea.
Zerbitzua emateko funtsezko baldintza gisa hartzen dira oinarri honen a, b, c, d, e eta g letretan ageri direnak.
7.1.2. Irabazi-asmorik gabeko komunikazioko komunitate-zerbitzuaren lizentziaren (Iruña) titularra.
Lizentzia horren titularrak 7.1.1 oinarriaren b, c, d, e, g, h, i eta j letretan ezarritako baldintzak bete beharko ditu.
Gainera, honako baldintza osagarri hauek ere aplikatuko zaizkio:
a) Irabazi-asmorik gabeko ikus-entzunezko komunikazioko komunitate-zerbitzuaren jatorrizko izaera ez galtzea.
b) Ikus-entzunezko inolako komunikazio komertzialik ez ematea.
c) Eskaeran bere gain hartutako konpromisoak betetzea, Iruñeko eta haren eraginpeko berariazko beharrizan sozial, kultural eta komunikaziokoei erantzuteko eta esparru geografiko horretan herritarren parte-hartzea eta elkartegintzaren egituraketa sustatzeko.
d) Urteko ustiapen-gastuak 50.000 eurotik gorakoak ez izatea eta urtero justifikatzea komunitate-zerbitzua emateko erabiltzen diren funtsen jatorria, ekitaldi bakoitzaren hurrengo urteko martxoaren 31 baino lehen Komunikazio Zerbitzuan telematikoki erregistratu behar den memorian, baita gastuen eta diru-sarreren banakapena ere.
Oinarri honen d letran aipatutako informazioa jendaurreko informaziotzat joko da.
Irabazi-asmorik gabeko ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzua emateko funtsezko baldintzatzat jotzen dira 7.1.1 oinarriaren b, c, d, e eta g letretan eta 7.1.2 oinarriaren a, b eta c letretan adierazitakoak.
7.2. Lizentziaren titular bakoitzari aplika dakizkiokeen funtsezko baldintzak eta, bereziki, lizitatzaileak eskaeran bere gain hartu dituen eta lizentzia emateko oinarri hartu diren konpromisoak betetzen ez badira, lizentzia baliogabetu eginen da, aplikatu beharreko oinarrizko araudia oinarri hartuta ezar daitezkeen administrazio zehapenak galarazi gabe.
8. oinarria.–Adjudikatzeko modua.
Baldintza agiri honetan aipatzen diren lizentziak lehiaketa publikoaren bidez emanen dira, Nafarroako Foru Komunitateko ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuei buruzko urtarrilaren 25eko 5/2012 Foru Dekretuarekin bat etorriz.
9. oinarria.–Behin-behineko bermea.
Lehiaketa publiko honetan parte hartzeko ezinbesteko baldintza izanen da 600 euroko berme bat eratzea. Berme hori da egindako eskaera mantentzearen erantzule, lizentziak emateko prozedura amaitu arte.
Eratutako bermeak bertan behera geratuko dira eta itzuli eginen dira lehiaketaren ebazpen akordioa argitaratu ondoren, eta adjudikazio-hartzaileei dagozkienak gorde eginen dira lizentzia gauzatu arte.
Bermea konfiskatu eginen zaie, lehiaketa ebatzi aurretik eskaera arrazoirik gabe kentzen duten lehiatzaileei.
Bermeak Kontratu Publikoei buruzko ekainaren 9ko 6/2006 Foru Legearen 53.2 artikuluan ezarritako edozein modutan eratzen ahalko dira.
10. oinarria.–Eskaerak eta dokumentazioa aurkeztea.
Eskaerak eta agiri osagarriak ondorengo ataletan adierazitako eran, lekuan eta epean aurkeztu beharko dira. Eskaera aurkezteak berarekin dakar adjudikazio-hartzaileak baldintza agiri honetako klausulak baldintzarik gabe onartzea.
–Modua:
Eskaerak II. eranskinean agertzen den ereduarekin bat etorriko dira, eta interesdunak berak edo behar bezala baimendutako legezko ordezkariak sinatu beharko ditu. Horiekin batera, bi fitxategi erantsiko dira:
1. Lehenengoak “Administrazio dokumentazioa” izena hartuko du, eta 11. oinarrian zerrendatutako agiri guztiak bilduko ditu.
2. Bigarrenak “Dokumentazio teknikoa: irrati-proiektua” izena hartuko du, eta bertan 12. oinarrian edo 13. oinarrian zerrendatutako agiri guztiak (Aurizko irratirako eskaerak edo Iruñeko irratirako eskaerak, hurrenez hurren) bilduko dira.
–Aurkezteko epea eta tokia:
Eskaerak aurkezteko epea hilabete batekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Eskaerak Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez aurkeztuko dira, eta eskatzailearen gaitutako helbide elektronikoa adieraziko da, horixe erabiliko baita lehiaketari buruzko jakinarazpen guztiak egiteko bide bakar gisa.
11. oinarria.–Aurkeztu beharreko administrazio dokumentazioa.
Lizitatzaileek fitxategi bakarra aurkeztu behar dute, “Administrazio dokumentazioa” izenekoa, jarraian adierazten diren agiriak biltzen dituen aurkibide batekin batera:
1. Lizitatzailearen nortasun juridikoa eta, hala badagokio, ordezkaritza frogatzen dutenak:
a) Pertsona fisikoak badira, Nortasun Agiri Nazionalaren kopia edo, atzerritarrak badira, pasaportea edo haien nortasuna egiaztatzen duen beste edozein dokumentu ofizial.
b) Europako Esparru Ekonomikoko kide ez diren pertsona fisikoek Espainiaren Misio Diplomatiko Iraunkorraren (dagokion estatukoa) txosten bat aurkeztu beharko dute, horrela frogatu ahal izateko jatorrizko estatuak, aldi berean, Espainiako herritarrei onartzen diela ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzuak ematea.
c) Pertsona juridikoen kasuan, eratze eskritura aurkeztu beharko dute eta, hala badagokio, aldaketarena, Merkataritza Erregistroan inskribatua, aplikatu beharreko merkataritza legediaren arabera baldintza hori eska badaiteke. Eta, hala ez bada, eratze dokumentua, estatutuak edo sortze dokumentua aurkeztu beharko dute, non sozietatearen helbidea eta jardueraren gaineko arauak azalduko baitira, betiere derrigorrezkoa den erregistro ofizialean inskribaturik.
d) Europar Batasuneko estatu kideetako edo Europako Esparru Ekonomikoari buruzko Akordioa sinatu duten estatuetako pertsona juridiko ez-espainiarrek bidezko erregistroan inskribatuta daudela frogatzen duen ziurtagiria aurkeztu beharko dute, bizi diren estatuko legediaren arabera, edo, hala balegokio, inskripzio hori nahitaezkoa ez bada, jarduteko gaitasunari buruzko erantzukizunpeko adierazpena.
e) Aurreko atalean sartzen ez diren estatuetako pertsona juridiko atzerritarrek jarduteko gaitasuna frogatzen duen txosten bat aurkeztu beharko dute, dagokion estatuan Espainiak duen ordezkaritza diplomatikoak emana. Halaber, jatorrizko estatuak Espainiako herritarrei ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzuak ematea onartzen diela frogatzen duen txostena aurkeztu beharko dute, Espainiaren kasuan kasuko ordezkaritza diplomatikoak emana.
f) Eskatzaileak ordezkari baten bitartez jarduten badu, ordezkaritza egiaztatzen duen notario-ahalordea eta ordezkariaren nortasuna frogatzen duen dokumentua aurkeztu beharko dira.
g) Bi pertsona fisiko edo juridikok edo gehiagok eskaera batera aurkezten badute, bakoitzak bere nortasuna eta gaitasuna frogatu beharko ditu, eta sinatzen duten pertsonen edo enpresen izena eta inguruabarrak eta bakoitzaren partaidetza adierazi beharko dituzte, baita Administrazioaren aurrean horien guztien ordezkaritza osoa izanen duen pertsonaren edo entitatearen izendapena ere.
2. Gainera, pertsona juridikoek, III. eranskin gisa agertzen den ereduarekin bat, kasuan kasuko gobernu organoak kapital sozialaren osaerari eta egiturari buruz egindako ziurtagiria aurkeztu beharko dute. Kapital sozialean Europako Esparru Ekonomikoko kide ez diren herrialdeetako pertsona fisiko edo juridikoen partaidetza izaten den kasuan, Espainiaren Misio Diplomatiko Iraunkorraren (dagokion estatukoa) txosten bat aurkeztu beharko da, horrela frogatu ahal izateko jatorrizko estatuak, aldi berean, onartzen duela ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzuak emateko xedea duten pertsona juridikoetan herritar espainiarrek partaidetza izatea.
3. Erantzukizunpeko adierazpena, Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko martxoaren 31ko 7/2010 Lege Orokorraren 26. artikuluak ikus-entzunezkoen arloko ordena publikoko arrazoiengatik ezartzen dituen mugen barnean ez dagoela adierazteko. Espresuki sartzen da zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak eguneratuta edukitzea, indarra duten xedapenek ezarri bezala. Adierazpena IV. eranskineko ereduarekin bat etorriko da.
4. Erantzukizunpeko adierazpena, irratiaren ikus-entzunezko merkatuko aniztasuna dela-eta, Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko martxoaren 31ko 7/2010 Lege Orokorraren 37. artikuluak ezartzen dituen debekuen barnean ez dagoela adierazten duena. Adierazpena V. eranskineko ereduarekin bat etorriko da.
5. Bermeak lehiaketa honen 9. oinarrian xedatutakoaren arabera eratu izanaren frogagiria.
12. oinarria.–Aurizko lizentzietarako dokumentazio teknikoa: irrati-proiektua.
Irrati-etxearen proiektuak aurkibide bat izan beharko du, agiriaren egitura eta edukiak jasotzen dituena, baita hasierako aurkezpen bat ere, mila hitz baino gehiago ez duena. Dokumentazio teknikoak testu-fitxategi bakarra izanen du, 100.000 hitz baino gehiago ez duena, baita fitxategi osagarri bat ere; azken hori pdf formatuan egonen da, inprimatzeko moduko 20 orrialde, A-4 tamainakoak, izanen ditu, gehienez, eta erantsitako dokumentazioa jasoko du.
Irrati-proiektuak honako datu eta informazio hauek jaso beharko ditu, gutxienez:
12.1. Irrati-eskaintza.
Lizitatzaileak proposatzen den irrati-eskaintzaren helburuak eta oinarriak eta ezarri nahi duen formula-mota deskribatuko ditu oro har, formula orotarikoa, tematikoa edo mistoa den adierazita. Halaber, bere irrati-eskaintzaren komunikazio-hizkuntza(k) zehaztuko d(it)u.
Parrilla-eredua gehituko da asteko zazpi egunetako hogeita lau orduetan emanen diren programak adierazita (ordu tarteren batean ezer emateko asmorik ez bada, “emanaldirik ez” jarriko da taulan). Programa bakoitza, horren izaera eta landutako edukiak, esleitzen ahal zaion genero mota, iraupena eta komunikazio-hizkuntza deskribatuko dira. Berriz emanen direnak ere adieraziko dira.
Aurreko paragrafoetan eskatzen den ikuspegi orokorraz gain, lizitatzaileak jarraian adierazten diren honako alderdi hauek zehaztu beharko ditu (programazioaren zenbaketetan ez dira sartu behar edukiak berriz ematea edo irrati-edukia ekoizteko eta sortzeko lanik ez dakarten musika emanaldi hutsak edo beste mota batekoak):
–Ekoizpen propioko programak: ekoizpen propioko programek, hots, aurkezten den irrati-proiektuan aurreikusitako giza baliabide eta baliabide material propioekin prestatutakoek, astean zenbat emankizun ordu izanen dituzten zehaztuko da.
–Toki programazioa: tokiko estaldurakoak diren, hau da, irrati-etxea dagoen udalerriari eta lortu nahi den lizentziaren emanaldien estaldura arloari dagozkien edukiak dituzten informazio izaerako zein informazio izaerarik gabeko programei dagozkien asteko orduen kopurua zehaztuko da.
–Bestelako programazio propioa: aurreko epigrafean azaldutako tokiko izaerarik gabeko programazio propioari dagozkion asteko orduen kopurua zehaztuko da.
–Besteren ekoizpeneko programak: besteren ekoizpeneko programak emateko asteko orduen kopurua zehaztuko da, haien egiletza espezifikatuta.
–Nafarroako programazioa: Nafarroari buruzko eta besteren ekoizpeneko informazio izaerako zein informazio izaerarik gabeko programei dagozkien asteko orduen kopurua zehaztuko da.
–Besteren ekoizpeneko bestelako programazioa: irrati-etxea dagoen udalerriari eta horren estaldura arloari edo Nafarroa osoari zuzenean lotu gabeko informazio izaerako zein informazio izaerarik gabeko programei dagozkien asteko orduen kopurua zehaztuko da.
–Euskarazko emisioa: euskarazko saioen orduen kopurua eta emandako saio guztien artean duten ehunekoa adieraziko dira.
–Negozio juridikoak: lizitatzaileek zilegi izanen dute lizentzia ez eskualdatzeko eta ez alokatzeko konpromisoa aurkeztea, Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko martxoaren 31ko 7/2010 Lege Orokorraren 29.2 artikuluak ezartzen duen bi urteko eperako baino gehiagorako, gehienez ere hamahiru urte bitarte, lizentziaren hasierako iraupenaren denbora osoa betetzeko (VII. eranskina).
12.2. Ekonomia eta enplegua sortzeko eskaintza.
Lizitatzaileak irrati-etxean ezarriko den kudeaketa eredua, lortu nahi duen irratia abiarazteagatik aurreikusten duen ekonomiaren sorrera eta bere proiektuak irrati-etxea dagoen herrian sorraraziko duen zuzeneko enpleguaren eragina deskribatuko ditu oro har.
Ikuspegi orokorraz gain, lizitatzaileak jarraian aipatzen diren alderdi hauek zehaztu beharko ditu:
–Negozio plana eta proiektuaren bideragarritasun ekonomiko-finantzarioa: lizitatzailearen deskribapena aurkeztuko da, eta bere baliabide ekonomikoak (kapital soziala, funts propioak, finantzaketarako gaitasuna) eta zerbitzua ustiatzeko esleitutako bitartekoak ere bai. Halaber, bere irrati-eskaintzarekin bat datorren negozio plana erantsi beharko da, arrazoiak emanez, eta proiektua abian jartzeko eta irauteko zentzuz behar diren kudeaketa eta finantzaketako tresnak zehaztu. Horrez gain, aurrekontuak aurkeztuko dira, diru-sarrerak eta gastuak (hasierako inbertsioak barne) eta irrati-etxearen lehenengo bi funtzionamendu urteetarako diruzaintza-fluxuak zehaztuta.
Dokumentazioa Kontabilitateko Plan Orokorraren (edo ETE-en Kontabilitateko Plan Orokorra, enpresaren edo irrati-lizentzia kudeatzen duen erakundearen tamainaren arabera) eredu ofizialaren arabera aurkeztuko da.
–Antolaketa eredua eta giza baliabideak: zerbitzua emateko giza baliabideen eta antolaketa baliabideen plana, eskumen arloak, eredu operatiboa eta kudeaketan eraginkortasuna bideratzeko funtsezko oinarriak deskribatuko dira. Berariaz aurkeztu beharko dira irrati-etxeko langileen lanbide-profilak, zuzeneko enplegua sortzeko konpromiso zehatza eta enpresak desgaitasuna duten langileen bidez beteko omen duen enplegu erreserbako ehunekoak. Halaber, aurreikusitako zeregin batzuk gizarte-enplegu babestuko enpresei emanez kanporatzeko asmoa badago, kanporatze hori zehatz azalduko da.
12.3. Irrati-seinalea emateko eta hedatzeko estudioak.
Lizitatzaileak irrati-edukiak ekoizteko eta emateko hornituko diren estudioak deskribatuko ditu oro har, baita irrati-seinalea hedatzeko erabiliko den berezko edo kanpoko azpiegitura ere.
Lizitatzaileak jarraian adierazten diren honako alderdi hauek zehaztu beharko ditu:
–Ekoizteko estudioak: proposatzen den kokapena eta estudioen planoak aurkeztuko dira, lizitatzaileak lokala eskura duen edo adjudikazioari lotuta dagoen adierazita. Horrez gain, estudio horietan erabiliko diren sistemak eta ekipoak deskribatuko dira, estudioetako arloak eta arloko ekipamendua zehaztuta, baita, hala dagokionean, unitate edo baliabide mugikorren kopurua eta horien konfigurazioa ere.
–Garraiatzeko eta hedatzeko sarea. Honako hauek zehaztuko dira: estudioaren eta irrati-etxearen arteko lotura (erabilitako teknologia, ustiapen araubidea...), irrati-etxerako proposatutako kokapena (memoria, ekipamendua eta jabetza barne), eta hedapen horretarako balioetsitako estaldura (aurreikusitako estaldura adierazten duen mapa erantsiko da, erabilitako simulazio parametroak, barne hartzen dituen herriak eta zerbitzuaren emakidaren xede den herri osoaren gainean estalitako lurraldea adierazita).
–Ingurumenaren gaineko eragina: lizitatzaileak irrati-maiztasunen eta ingurumenaren gaineko eragina murrizteko eta irrati-etxea ezartzerakoan baliabideak arrazionalizatzeko hartutako neurri guztiak zehaztuko ditu, bereziki energia berriztagarrien erabilerari, kokapenen erabilera partekatuari eta abarri dagokienez. Hirugarrenek aplikatu beharreko neurriei dagokienez (adibidez, hedapena telekomunikazioen operadore batekin kontratatuz gero), ingurumen arloko konpromiso horiek kanporatu nahi diren zerbitzuen emaileak bermatu beharko ditu.
–Berrikuntza teknologikoa: eskatzaileak herritarrentzat baliozkoak diren berariazko berrikuntza konpromisoak gehitzen ahalko ditu; adibidez, datuen irrati-difusiorako sistemen (RDS) erabilera, sistema horren bidez entzuleari zein informazio mota eskainiko dion adierazita, edo irrati-etxearen 2.0 teknologiaren mendeko webgune baten garapena, herritarrek parte hartzen eta irrati-etxeari eta emanaldiei buruzko informazio eguneratua eskuratzen laguntzen duena.
13. oinarria.–Iruñeko lizentzietarako dokumentazio teknikoa: irrati-proiektua.
Irrati-etxearen proiektuak aurkibide bat izan beharko du, agiriaren egitura eta edukiak jasotzen dituena, baita hasierako aurkezpen bat ere, mila hitz baino gehiago ez duena. Dokumentazio teknikoak testu-fitxategi bakarra izanen du, 50.000 hitz baino gehiago ez duena, baita fitxategi osagarri bat ere; azken hori pdf formatuan egonen da, inprimatzeko moduko 20 orrialde, A-4 tamainakoak, izanen ditu, gehienez, eta erantsitako dokumentazioa jasoko du.
Irrati-proiektuak honako datu eta informazio hauek jaso beharko ditu, gutxienez:
13.1. Irrati-eskaintza.
Lizitatzaileak proposatzen den irabazi-asmorik gabeko irratiko komunitate-zerbitzuaren helburuak eta oinarriak deskribatuko ditu oro har, baita bere irrati-eskaintzaren komunikazio-hizkuntza(k) eta programazio-parrilen osaerari zein programazio propioaren diseinuari, hala dagokionean, aplikatzen zaien partaidetza mekanismoak ere.
Parrilla-eredua gehituko da asteko zazpi egunetako hogeita lau orduetan emanen diren programak adierazita (ordu tarteren batean ezer emateko asmorik ez bada, “emanaldirik ez” jarriko da taulan). Programa bakoitza, horren izaera eta landutako edukiak, esleitzen ahal zaion genero mota, iraupena eta komunikazio-hizkuntza deskribatuko dira. Berriz emanen direnak ere adieraziko dira.
Aurreko paragrafoetan eskatzen den ikuspegi orokorraz gain, lizitatzaileak jarraian adierazten diren honako alderdi hauek zehaztu beharko ditu (programazioaren zenbaketetan ez dira sartu behar edukiak berriz ematea edo irrati-edukia ekoizteko eta sortzeko lanik ez dakarten musika emanaldi hutsak edo beste mota batekoak):
–Ekoizpen propioko programak: ekoizpen propioko programek, hots, aurkezten den irrati-proiektuan aurreikusitako giza baliabide eta baliabide material propioekin prestatutakoek, astean zenbat emankizun ordu izanen dituzten zehaztuko da.
–Toki programazioa: tokiko estaldurakoak diren, hau da, irrati-etxea dagoen udalerriari eta lortu nahi den lizentziaren emanaldien estaldura arloari dagozkien edukiak dituzten informazio izaerako zein informazio izaerarik gabeko programei dagozkien asteko orduen kopurua zehaztuko da.
–Bestelako programazio propioa: aurreko epigrafean azaldutako tokiko izaerarik gabeko programazio propioari dagozkion asteko orduen kopurua zehaztuko da.
–Besteren ekoizpeneko programak: besteren ekoizpeneko programak emateko asteko orduen kopurua zehaztuko da, haien egiletza eta geografia edo sektore estaldurako esparrua espezifikatuta.
–Euskarazko emisioa: euskarazko saioen orduen kopurua eta emandako saio guztien artean duten ehunekoa adieraziko dira.
13.2. Ekonomia eta enplegua sortzeko eskaintza.
Lizitatzaileak jarraian adierazten diren honako alderdi hauek deskribatuko ditu:
–Negozio plana eta proiektuaren bideragarritasun ekonomiko-finantzarioa: lizitatzailearen deskribapena aurkeztuko da, eta bere baliabide ekonomikoak (funts propioak eta/edo finantzaketarako gaitasuna) eta zerbitzua ustiatzeko esleitutako bitartekoak ere bai. Halaber, bere irrati-eskaintzarekin bat datorren negozio plana erantsi beharko da, arrazoiak emanez, eta proiektua abian jartzeko eta irauteko zentzuz behar diren kudeaketa eta finantzaketako tresnak zehaztu. Horrez gain, aurrekontuak aurkeztuko dira, diru-sarrerak eta gastuak (hasierako inbertsioak barne) eta irrati-etxearen lehenengo bi funtzionamendu urteetarako diruzaintza-fluxuak zehaztuta.
Dokumentazioa ETE-en Kontabilitateko Plan Orokorraren eredu ofizialaren arabera aurkeztuko da
13.3. Irrati-seinalea emateko eta hedatzeko estudioak.
Lizitatzaileak irrati-edukiak ekoizteko eta emateko hornituko diren estudioak deskribatuko ditu oro har, baita irrati-seinalea hedatzeko erabiliko den berezko edo kanpoko azpiegitura ere.
Lizitatzaileak jarraian adierazten diren honako alderdi hauek zehaztu beharko ditu:
–Ekoizteko estudioak: proposatzen den kokapena eta estudioen planoak aurkeztuko dira, lizitatzaileak lokala eskura duen edo adjudikazioari lotuta dagoen adierazita. Horrez gain, estudio horietan erabiliko diren sistemak eta ekipoak deskribatuko dira, estudioetako arloak eta arloko ekipamendua zehaztuta, baita, hala dagokionean, unitate edo baliabide mugikorren kopurua eta horien konfigurazioa ere.
–Garraiatzeko eta hedatzeko sarea. Honako hauek zehaztuko dira: estudioaren eta irrati-etxearen arteko lotura (erabilitako teknologia, ustiapen araubidea...), irrati-etxerako proposatutako kokapena (memoria, ekipamendua eta jabetza barne), eta hedapen horretarako balioetsitako estaldura (aurreikusitako estaldura adierazten duen mapa erantsiko da, erabilitako simulazio parametroak, barne hartzen dituen herriak eta zerbitzuaren emakidaren xede den herri osoaren gainean estalitako lurraldea adierazita).
–Ingurumenaren gaineko eragina: lizitatzaileak irrati-maiztasunen eta ingurumenaren gaineko eragina murrizteko eta irrati-etxea ezartzerakoan baliabideak arrazionalizatzeko hartutako neurri guztiak zehaztuko ditu, bereziki energia berriztagarrien erabilerari, kokapenen erabilera partekatuari eta abarri dagokienez. Hirugarrenek aplikatu beharreko neurriei dagokienez (adibidez, hedapena telekomunikazioen operadore batekin kontratatuz gero), ingurumen arloko konpromiso horiek kanporatu nahi diren zerbitzuen emaileak bermatu beharko ditu.
–Berrikuntza teknologikoa: eskatzaileak herritarrentzat baliozkoak diren berariazko berrikuntza konpromisoak gehitzen ahalko ditu; adibidez, datuen irrati-difusiorako sistemen (RDS) erabilera, sistema horren bidez entzuleari zein informazio mota eskainiko dion adierazita, edo irrati-etxearen 2.0 teknologiaren mendeko webgune baten garapena, herritarrek parte hartzen eta irrati-etxeari eta emanaldiei buruzko informazio eguneratua eskuratzen laguntzen duena.
14. oinarria.–Balorazio mahaia.
Balorazio mahaia honako kide hauek osatuko dute:
–Mahaiburua:
Juan José Balerdi Usabiaga jauna, Nafarroako Gobernuko Komunikazio Zerbitzuko zuzendaria, eta horren ordezkoa den Félix Carmona Salinas jauna, Nafarroako Gobernuko Erakundeen Proiekzioaren Zerbitzuko zuzendaria.
–Mahaikideak:
M.ª Antonia Uriz Ayestarán andrea, Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusiko Eledunaren Bulegoko Prentsa Bulegoaren Ataleko burua, eta horren ordezkoa den M.ª Asunción Ruesta Ozcoidi andrea, Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusiko Navarra.es Atariaren Ataleko burua.
Unai Garbisu de Goñi jauna, Informatikaren, Telekomunikazioen eta Berrikuntza Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko telekomunikazio-ingeniaria, eta horren ordezkoa den Edurne Izkue Mendi andrea, Informatikaren, Telekomunikazioen eta Berrikuntza Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko telekomunikazio-ingeniaria.
José Miguel Herrán Azanza jauna, Ekonomia Aferetarako Bulegoko burua, eta horren ordezkoa den Cristina Arcaya Sánchez andrea, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Kudeaketa Administratibo eta Ekonomikorako eta Lankidetzarako Ataleko burua.
Fernando Hipólito Ojeda jauna, Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuak Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuan duen kontu-hartzaile delegatua, eta horren ordezkoa den Beatriz Barber Zubeldía andrea, Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuak Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuan duen kontu-hartzaile delegatua.
–Idazkaria:
Pilar Zapico Revuelta andrea, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuko administrazio publikoko teknikaria (arlo juridikoa), eta horren ordezkoa den José Ignacio Sola Jiménez jauna, departamentu bereko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Ataleko burua.
15. oinarria.–Aurizko eskaintza teknikoen balorazioa.
Aurizko irrati-lizentzia lortzeko izangaien proposamenak hiru puntuazio-blokeren inguruan baloratuko dira:
–Irrati-eskaintza: 70 puntu (60 puntu euskarazko emisiorako erreserbatzen den lizentziarako).
–Ekonomia eta enplegua sortzea: 20 puntu, gehienez.
–Irrati-seinalea emateko eta hedatzeko estudioak: 10 puntu, gehienez.
Irrati-eskaintzari buruzko atalean 45 puntu (35 puntu, euskarazko emisiorako erreserbatzen den lizentziaren kasuan) lortzen ez dituzten proposamenak ez dira baloratuko ekonomia eta enplegua sortzeko blokean, ezta irrati-seinalea emateko eta hedatzeko estudioei buruzko atalean ere, eta ezin izanen zaie adjudikazio proposamenik egokitu.
15.1. Irrati-eskaintza. 70 puntu gehienez.
–Ekoizpen propioa (gehienez 40 puntu):
Gehienez 20 puntu emanen dira eskaintzan ageri bada astean 15 ordu edo gehiago eginen direla irrati-proiektuan aurreikusitako giza baliabide eta baliabide material propioekin gauzatutako programazioarekin. Ekoizpen propio txikiagoa duten proposamenak hirukotearen erregelaren bidez barematuko dira.
Asteko programazio orduen kopuruaren arabera jasotako puntuazioaz gain, 20 puntu osagarri emanen zaizkie, gehienez, eskaintzei, alderdi hauen arabera: aurkeztutako formatuen (bai informaziozkoak bai informaziozkoak ez direnak) kalitatea eta aniztasuna, eskainitako programazioak ikusleentzat duen interesa, asteko egun bakoitzerako gordetako emisio-ordutegia, eta eduki horiek ekoizteko erabilitako baliabideak.
–Nafarroari buruzko besteren programazioa (gehienez 10 puntu):
Gehienez 5 puntu emanen zaizkie Nafarroari buruz prestatutako asteko programazioa 15 ordukoa edo handiagoa duten eskaintzei. Eskaintza txikiagoa duten proposamenak hirukotearen erregelaren bidez barematuko dira.
Asteko programazio orduen kopuruaren arabera jasotako puntuazioaz gain, 5 puntu osagarri emanen zaizkie, gehienez, eskaintzei, alderdi hauen arabera: aurkeztutako formatuen (bai informaziozkoak bai informaziozkoak ez direnak) kalitatea eta aniztasuna, eskainitako programazioak ikusleentzat duen interesa, asteko egun bakoitzerako gordetako emisio-ordutegia, eta eduki horiek ekoizteko erabilitako baliabideak.
–Gainerako programazioa (gehienez 5 puntu):
Atal honetan irrati-etxearen tokiko estaldurari edo Nafarroa osoari lotu gabeko edukiak baloratuko dira.
Eskaintzak alderdi hauen arabera puntuatuko dira: aurkeztutako formatuen (bai informaziozkoak bai informaziozkoak ez direnak) kalitatea eta aniztasuna, eskainitako programazioak ikusleentzat duen interesa, eta eduki horiek ekoizteko erabilitako baliabideak.
–Euskarazko programazioa (gehienez 10 puntu):
Irizpide hori ez zaie aplikatuko euskarazko emisiorako erreserba duen Aurizko lizentzia lortu nahi duten proposamenei.
Aurizko 97.9 Mhz-eko lizentziari dagokionez, 10 puntu emanen zaizkie programazio osoaren gainean euskarazko emisioa %50ekoa duten irrati-programaziorako proposamenak aurkezten dituzten eskatzaileei. Eskaintza txikiagoa duten proposamenak hirukotearen erregelaren bidez barematuko dira.
–Lizentzia ez eskualdatzeko eta ez alokatzeko konpromisoak (gehienez 5 puntu):
Proposamenek 5 puntu jasoko dituzte, baldin eta idatzizko konpromisoak aurkezten badituzte ematen ahal zaien lizentziarekin horren hamabost urteko iraunaldian negozio juridikorik (eskualdaketa edo alokairua) ez egiteko. 13 urtetik beherako konpromisoak (Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko martxoaren 31ko 7/2010 Lege Orokorraren 29.2 artikuluak ezartzen duen hasierako bi urteko epea kenduta) hirukotearen erregelaren bidez puntuatuko dira.
15.2. Ekonomia eta enplegua sortzea. 20 puntu gehienez.
–Negozio plana eta bideragarritasun ekonomiko-finantzarioa (gehienez 10 puntu):
Gehienez 10 puntu emanen zaizkie aurkeztutako informazioaren zehaztasunari, negozio planen eta aurkeztutako bideragarritasun zifren koherentziari eta dokumentazio horrek aurkezten den irrati-eskaintzarekin eta irrati-seinalea hedatzeko estudio eta eragiketetarako proposamenarekin duen loturari.
–Antolaketa eredua eta giza baliabideak (gehienez 10 puntu):
Gehienez 5 puntu emanen zaizkio antolaketa ereduari, aurkeztutako informazioaren zehaztasunaren, koherentziaren, eta antolaketa ereduak aurkezten den irrati-eskaintzarekin eta irrati-seinalea hedatzeko estudio eta eragiketetarako proposamenarekin duen loturaren arabera.
Enpleguaren sorrerari dagokionez, puntu bat emanen da proposamengileak lizentziaren indarraldian sortu eta mantenduko omen duen lanaldi osoko lanpostu bakoitzeko. %33tik gorako desgaitasuna duten langileendako erreserbatutako lanpostuei 1,50 puntu emanen zaizkie. Desgaitasuna duten langileendako erreserbatuta dauden eta urteko lanaldi txikiagoa duten lanpostuak sortzeko proposamenak hirukotearen erregelaren bidez barematuko dira. Eta bere ekoizpeneko eta zerbitzu orokorretako zeregin batzuk gizarte-enplegu babestuko enpresekin kanporatuko omen dituzten eskatzaileek puntu bat jasoko dute. Enplegua sortzeagatik eta gizarte-enplegu babestuko enpresekin kanporatzeagatik eman beharreko gehieneko puntuazioa 5 puntukoa izanen da.
15.3. Egokitzapen eta berrikuntza teknikoa. 10 puntu gehienez.
–Ekoizpen estudioak (gehienez 5 puntu):
Proposatzen den ekoizpen estudioaren kalitatea, espazio kopurua, baliabide mugikorrak, zehaztasuna eta egokitzapen teknologikoa baloratuko dira.
–Garraiatzeko eta hedatzeko sarea (gehienez 2 puntu):
Irrati-seinalea garraiatzeko eta hedatzeko proposatzen diren kalitatea, zehaztasuna eta egokitzapen teknologikoa baloratuko dira, zereginak ekipamendu propioaren bidez edo kanporatuz gauzatzen diren kontuan hartu gabe.
–Ingurumenaren gaineko eragina (gehienez 2 puntu):
Lizitatzaileak irrati-maiztasunen eta ingurumenaren gaineko eragina murrizteko proposatzen dituen neurriak baloratuko dira, hala kokapena eta telekomunikazio-azpiegiturak (etxola, dorrea eta erradiazio-sistema) partekatuta erabiltzeko konpromisoa nola baliabideen arrazionalizazioa (adibidez, energia berriztagarrien erabilera, hondakinak kudeatzeko plana eta abar).
–Berrikuntza teknologikoa (gehienez 1 puntu):
0,5 punturekin, gehienez, baloratuko dira datuen irrati-difusiorako sistemen erabilera eta RDS zerbitzuak ematea, eta beste 0,5 punturekin, aldiz, edukiak Internet bidez, zuzenean eta deskarga bidez, gailu mugikorretatik sarbidea izanda, eskaintzeko konpromisoa.
16. oinarria.–Iruñeko eskaintza teknikoen balorazioa.
Iruñeko irrati-lizentzia lortzeko izangaien proposamenak hiru puntuazio-blokeren inguruan baloratuko dira:
–Irrati-eskaintza: 80 puntu.
–Irrati-etxearen kudeaketa ekonomikoa eta finantzarioa: 10 puntu, gehienez.
–Irrati-seinalea emateko eta hedatzeko estudioak: 10 puntu, gehienez.
Irrati-eskaintzari buruzko atalean 45 puntu lortzen ez dituzten proposamenak ez dira baloratuko kudeaketa ekonomiko eta finantzarioaren blokean, ezta irrati-seinalea emateko eta hedatzeko estudioei buruzko atalean ere, eta ezin izanen zaie adjudikazio proposamenik egokitu.
16.1. Irrati-eskaintza. 80 puntu gehienez.
–Ekoizpen propioa (gehienez 55 puntu):
Gehienez 25 puntu emanen dira eskaintzan ageri bada astean 15 ordu edo gehiago eginen direla irrati-etxearen titularrak gauzatutako programazioarekin. Ekoizpen propio txikiagoa duten proposamenak hirukotearen erregelaren bidez barematuko dira.
Asteko programazio orduen kopuruaren arabera jasotako puntuazioaz gain, 30 puntu osagarri emanen zaizkie, gehienez, eskaintzei, alderdi hauen arabera: aurkeztutako formatuen (bai informaziozkoak bai informaziozkoak ez direnak) kalitatea eta aniztasuna, eskainitako programazioak ikusleentzat duen interesa, asteko egun bakoitzerako gordetako emisio-ordutegia, eta eduki horiek ekoizteko erabilitako baliabideak.
–Nafarroari buruzko besteren programazioa (gehienez 10 puntu):
Gehienez 5 puntu emanen zaizkie Nafarroari buruz prestatutako asteko programazioa 15 ordukoa edo handiagoa duten eskaintzei. Eskaintza txikiagoa duten proposamenak hirukotearen erregelaren bidez barematuko dira.
Asteko programazio orduen kopuruaren arabera jasotako puntuazioaz gain, 5 puntu osagarri emanen zaizkie, gehienez, eskaintzei, alderdi hauen arabera: aurkeztutako formatuen (bai informaziozkoak bai informaziozkoak ez direnak) kalitatea eta aniztasuna, eskainitako programazioak ikusleentzat duen interesa, asteko egun bakoitzerako gordetako emisio-ordutegia, eta eduki horiek ekoizteko erabilitako baliabideak.
–Gainerako programazioa (gehienez 5 puntu):
Atal honetan irrati-etxearen erkidegoko estaldurari edo Nafarroa osoari lotu gabeko edukiak baloratuko dira.
Eskaintzak alderdi hauen arabera puntuatuko dira: aurkeztutako formatuen (bai informaziozkoak bai informaziozkoak ez direnak) kalitatea eta aniztasuna, eskainitako programazioak ikusleentzat duen interesa, eta eduki horiek ekoizteko erabilitako baliabideak.
–Euskarazko programazioa (gehienez 10 puntu):
10 puntu emanen zaizkie programazio osoaren gainean euskarazko emisioa %25ekoa duten irrati-programaziorako proposamenak aurkezten dituzten eskatzaileei. Euskarazko emisioari buruzko eskaintza txikiagoa duten proposamenak hirukotearen erregelaren bidez barematuko dira.
16.2. Kudeaketa ekonomikoa eta finantzarioa. 10 puntu gehienez.
Gehienez 10 puntu emanen zaizkie aurkeztutako informazioaren zehaztasunari, proiektuaren hasierako inbertsioari begira aurreikusi diren gastuen koherentziari, iraunkortasunari eta frogatu edo aurreikusitako diru-sarrerei.
16.3. Egokitzapen eta berrikuntza teknikoa. 10 puntu gehienez.
–Ekoizpen estudioak (gehienez 5 puntu):
Proposatzen den ekoizpen estudioaren kalitatea, espazio kopurua, baliabide mugikorrak, zehaztasuna eta egokitzapen teknologikoa baloratuko dira.
–Garraiatzeko eta hedatzeko sarea (gehienez 2 puntu):
Irrati-seinalea garraiatzeko eta hedatzeko proposatzen diren kalitatea, zehaztasuna eta egokitzapen teknologikoa baloratuko dira, zereginak ekipamendu propioaren bidez edo kanporatuz gauzatzen diren kontuan hartu gabe.
–Ingurumenaren gaineko eragina (gehienez 2 puntu):
Lizitatzaileak irrati-maiztasunen eta ingurumenaren gaineko eragina murrizteko proposatzen dituen neurriak baloratuko dira, hala kokapena eta telekomunikazio-azpiegiturak (etxola, dorrea eta erradiazio-sistema) partekatuta erabiltzeko konpromisoa nola baliabideen arrazionalizazioa (adibidez, energia berriztagarrien erabilera, hondakinak kudeatzeko plana eta abar).
–Berrikuntza teknologikoa (gehienez 1 puntu):
0,5 punturekin, gehienez, baloratuko dira datuen irrati-difusiorako sistemen erabilera eta RDS zerbitzuak ematea, eta beste 0,5 punturekin, aldiz, edukiak Internet bidez, zuzenean eta deskarga bidez, gailu mugikorretatik sarbidea izanda, eskaintzeko konpromisoa.
17. oinarria.–Proposamenak aztertzea.
–Administrazio dokumentazioa irekitzea.
Proposamenak aurkezteko ezarritako epea amaitu eta hurrengo 15 egun balioduneko epearen barnean, balorazio mahaia eratuko da, eta 1 zenbakiko fitxategian (“Administrazio dokumentazioa”) bildutako dokumentazioa aztertuko du lehenik eta behin, ateak itxita.
Mahaiak zuzendu daitezkeen akatsak edo hutsuneak ikusten baditu aurkeztutako dokumentuetan, edo lizitatzaileak zerbait argitzea edo dokumentazio gehigarria aurkeztea beharrezkoa dela iruditzen bazaio, interesdunei jakinaraziko die, eta gehienez ere bost egun balioduneko epea emanen die akatsa zuzentzeko; hori egiten ez badute baztertu eginen direla ohartaraziko zaie berariaz.
Ezarritako epea bukatzen denean, balorazio mahaia berriro bilduko da, hartutako konponbideak ikusita lizitatzaileen behin betiko onarpenari buruzko erabakia hartzeko.
–Dokumentazio teknikoa irekitzea.
Dokumentazio teknikoa aztertuta eta onartu diren proposamenen zerrenda erabaki ondoren, balorazio mahaiak ezarritako toki, egun eta orduan, jendaurreko ekitaldia eginen da. Bertan, lizitatzaileak onartzeari eta baztertzeari buruzko emaitza adierazi, eta baztertu diren proposamenak eta horiek baztertzeko arrazoia aipatuko dira. Jarraian, onartutako eskatzaileek beren eskaeran 12. oinarrian eskatutako dokumentazioa biltzen duen 2 zenbakiko fitxategia erantsi dutela egiaztatuko da, eskaintzak daudela egiaztatzeko ondorioetarako baino ez.
Ekitaldi publiko hori 72 ordu lehenago iragarriko da, gutxienez, Nafarroako Gobernuaren Interneteko atarian (navarra.es) argitaratzen den lehiaketaren izapide fitxaren bidez eta Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorreko iragarki-oholaren bidez.
18. oinarria.–Eskaintzak baloratzeko prozedura eta adjudikazio proposamena.
Ekitaldi publikoa amaitu ondoren, balorazio mahaiak aurkeztu diren proposamen teknikoak ebaluatuko ditu, ateak itxita. Balorazio mahaiak eskatzaileei eskatzen ahalko zaie aurkeztutako edukiari buruz egokitzat jotzen dituen azalpenak emateko, eta eskatzaileek bost egun balioduneko epea izanen dute, azalpen horiek gauzatzeko.
Balorazio irizpide zehatz bati dagokionez proposamen edo informaziorik ez duten eskaerei, irizpide horren arabera, 0 puntu emanen zaie.
Eskaintzek irizpide bakoitzaren arabera lortzen duten puntuazioa kalkulatu ondoren, eskaintza bakoitzak guztira lortu duen puntuazio osoa zehaztuko da, lehian ari den irrati bakoitzerako eskaerak puntuazio-ordenaren arabera multzokatuta eta lizentzia bakoitzerako puntuazio handiena lortu duen proposamena proposatuta:
–Euskarazko emisiorako erreserba duen Aurizko lizentzia (93.2 Mhz).
–Aurizko lizentzia (97.9 Mhz).
–Irabazi-asmorik gabeko komunitate-zerbitzuetarako erreserba duen Iruñeko lizentzia (105.6 Mhz).
Lizentzia horietako edozeinetarako aurkeztutako proposamen onenen artean berdinketa badago, irrati-eskaintzaren multzoan puntuazio onena lortu duenaren alde eginen da adjudikazio proposamena. Berdinketa hausten ez bada, ekonomia eta enplegua sortzearen multzoan puntuazio handiena lortzen duenaren alde eginen da, eta, azken buruan, seinalea emateko eta hedatzeko estudioei buruzko atala hartuko da kontuan. Azkenik, irizpide horiek ezarrita berdinketa hausterik ez bada, zozketa eginen da jendaurreko ekitaldi batean.
Euskarazko emisiorako erreserba duen Aurizko lizentziarako eskaerarik aurkeztu ez bada edo eskaerek oinarri hauetan ezarritako gutxieneko puntuazioa lortzen ez badute, balorazio mahaiak herri horretan lizentzia lortzeko aurkeztu diren proposamenetatik bigarren posizioan geratu dena proposatuko du lizentzia hori eskuratzeko.
Balorazio mahaiaren proposamenak ez du inolako eskubiderik sortuko proposatutako adjudikazio-hartzaileen alde.
Aurizko lizentzietarako edo Iruñeko lizentziarako eskaerarik aurkeztu ez bada edo eskaerek oinarri hauetan ezarritako gutxieneko puntuazioa lortzen ez badute, balorazio mahaiak proposatuko du lizentzia hori edo horiek hutsik deklaratzea.
19. oinarria.–Agiriak aurkeztea.
Balorazio mahaiak lizentziak emateko proposamen horretan aipatzen diren pertsona fisiko edo juridikoei eskatuko die hamabost egun balioduneko epean honako dokumentazio hau aurkezteko:
1. Kasuan kasuko Ogasunek (Nafarroako Foru Ogasuna eta/edo Estatuko Ogasuna eta/edo Foru Ogasunak) eta Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorrak emandako ziurtagiriak, lizitatzaileak bere zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela egiaztatzeko, hurrenez hurren.
Lizitatzailea ez bada subjektu pasibo gisa ageri inolako zerga-kontzepturengatik Nafarroako Foru Komunitatean, egoera hori Nafarroako Foru Ogasuneko ziurtagiri baten bidez frogatuko da.
Ziurtagiriak proposamenak aurkezteko epea bete baino gehienez ere sei hilabete lehenago emandakoak izanen dira, Nafarroako Foru Ogasunarena izan ezik, kasu honetan gehienez ere hiru hilabete lehenagokoa izanen baita.
Europar Batasuneko estatu kideetakoak diren edo ez diren eta helbide fiskala Espainian ez duten atzerriko lizitatzaileek jatorriko herrialdeko agintaritza eskudunak emandako ziurtagiria aurkeztu beharko dute. Horren bidez frogatuko da zerga-betebeharrak eta aurreikuspen sozialeko sistematik ondorioztatzen direnak eguneratuta dituztela.
2. Jarduera ekonomikoen gaineko zergan, lehiaketa honen xedeari dagokion kategorian, alta emanda dagoela frogatzen duen agiria; edo zerga horretatik salbuetsita dagoela frogatzen duen agiria.
Aurreko paragrafoan xedatutakoa ezertan galarazi gabe, oinarri honetan emandako epea amaiturik interesdunek eskatutako dokumentazioa aurkeztu ez badute, edo dokumentazio hori aztertu eta ikusten bada proposatutako eskatzaileak lizentziaren titularra izateko baldintzak ez dituela betetzen, edo proposatutako lizitatzaileak proposatutako adjudikazioari uko egiten badio, beste proposamen bat egiten ahalko da hurrengo eskatzailearen alde, beren eskaerak sailkatu diren hurrenkeran, ahal izanez gero eta hautagai berria ados badago. Kasu horretan, hautagaiari hamabost eguneko epea emanen zaio oinarri honetako 1. eta 2. ataletan aipatzen diren dokumentuak aurkezteko.
20. oinarria.–Lizentziak ematea.
Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako zuzendari nagusiak lizentziak adjudikatzeko espedientea tramitatuko du; espediente hori bat etorriko da balorazio mahaiak egiten duen proposamenarekin, eta proposamen horretan aipatzen diren pertsona fisikoek edo juridikoek aurkeztutako dokumentazioa gehituko du. Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariari igorriko dio, eta horrek lehiaketa ebaztea erabakiko du, proposamen horretan oinarrituta.
Lehiaketa amaitutzat ematen duen ebazpenean berariaz azalduko da lizentzia zein eskatzaileri ematen zaion, baita gainerako eskaeren ezespena ere. Gainera, lizentzien adjudikazio-hartzaileei dagokienez, emisioaren lurralde estaldurako esparrua eta funtsezkoak diren baldintzak zehaztu beharko ditu.
Lehiaketa ebazteko erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da eta lizitatzaileei banan-banan jakinaraziko zaie.
Lehiaketa gehienez sei hilabeteko epean ebatziko da, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunetik hasita. Epe hori bukatu eta berariazko ebazpena eman eta argitaratu ez bada, eskaera ukatu zaiela ondorioztatu beharko dute interesdunek.
21. oinarria.–Administrazio dokumentuan gauzatzea.
Lizentzia eman ostean, administrazio dokumentu batean gauzatuko da. Dokumentu horretan lizitatzaileak eskaeran bere gain hartutako konpromisoak bilduko dira, eta nahitaez bete beharko ditu.
I. ERANSKINA Maiztasunen zerrenda eta ezaugarri teknikoak |
HERRIA | F-MHz | E | LONGITUDEA | LATITUDEA | KOTA | HEFM | p.r.a. | P | D |
AURITZ | 93.200 | EX | 001W2000 | 43N0100 | 1150 | 300.0 | 0.100 | M | N |
AURITZ | 97.900 | EX | 001W2000 | 43N0100 | 1150 | 300.0 | 0.100 | M | N |
IRUÑA | 105.600 | EX | 001W3400 | 42N4800 | 520 | 75.0 | 6.000 | M | N |
II. ERANSKINA
Maiztasun-modulazioko uhin metrikoen soinuzko irrati-hedapenerako lizentziaren eskaera eredua.
III. ERANSKINA
IV. ERANSKINA
V. ERANSKINA
VI. ERANSKINA
VII. ERANSKINA
VIII. ERANSKINA
Deskargatu beharreko artxiboak PDF formatuan daude.
Iragarkiaren kodea: F1708310
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
