2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANTSOAIN
Deialdi publikoaren oinarriak, 2015ean taxi-bonuaren banakako gizarte laguntzak jasotzeko
Antsoaingo Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2014ko abenduaren 10ean egin bilkuran, erabaki zuen onestea banakako gizarte laguntzen deialdi publikoaren oinarriak, 2015ean taxi-bonuen bidez aukerako garraiobidea emateko mugikortasun arazo larriak dituzten pertsonei, haiendako egokituak dauden ibilgailuetan ibiltzeko.
Oinarrien xedea.–Deialdi honen xedea da banakako gizarte laguntzen funtzionamendurako eta kudeaketarako oinarriak ezartzea, taxi-bonuen bidez aukerako garraiobidea emateko mugikortasun arazo larriak dituzten pertsonei, haiendako egokituak dauden ibilgailuetan ibiltzeko, 2015ean.
Gehienez ere aurreikusitako zenbatekoa: 5.000,00 euro, Antsoaingo Udaleko gastuen aurrekontuko 1-4630-48210 kontu-sailaren kontura finantzatuko direnak.
Oinarriak hartzeko tokia: Antsoaingo Udalaren Erregistro Orokorra, Udaletxeko plaza, 1; edo Udalaren egoitza elektronikoaren bidez: www.ansoain.es.
Eskaerak aurkezteko epea.–Eskaerak aurkezteko epea 15 egun baliodunekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Eskaerak aurkezteko tokia.–Antsoaingo Udaleko Erregistro Orokorra, Antsoaingo, Berriozarko, Berriobeitiko, Itzako eta Txulapaingo udalen Oinarrizko Gizarte Zerbitzua eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan aipatzen diren gainerako erregistroak.
Antsoainen, 2014ko abenduaren 12an.–Alkate udalburua, Antonio Gila Gila.
Iragarkiaren kodea: L1416951