248. ALDIZKARIA - 2014ko abenduaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMAKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

201xeko ekitaldiko lan egutegia. Onespena

Mankomunitateko Kideen Batzarrak, 2014ko azaroaren 27an egin bilkura arruntean, erabaki zuen Ultzamako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen zerbitzuko langileen 201xeko asteguneko jaiegunen egutegia onestea; halaber, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren jaiegunak 201xean zein diren zehaztu zuen.

–Urtarrilaren 1a, ortzeguna: Urteberri.

–Urtarrilaren 6a, asteartea: Errege eguna.

–Urtarrilaren 16a, ortziralea: San Anton.

–Martxoaren 19a, ortzeguna: San Jose.

–Apirilaren 2a: Ortzegun Saindua.

–Apirilaren 3a: Ortzirale Saindua.

–Apirilaren 6a: Pazko biharamuna.

–Maiatzaren 1a, ortziralea: Langileen eguna.

–Uztailaren 25a, larunbata: Santiago eguna.

–Abuztuaren 15a, larunbata: Abuztuko Andre Maria.

–Urriaren 12a, astelehena: Pilareko Andre Maria.

–Abenduaren 3a, ortzeguna: San Frantzisko Xabierkoa (Nafarroaren eguna).

–Abenduaren 8a, asteartea: Ama Birjina Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a, ortziralea: Eguberri.

Orobat, baliogabeak izanen dira, 201x. urtean epeak kontatzeari dagokionez, igande guztiak eta udal bulegoetako jaiegunak.

Ultzamako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatean lanaldiaren urteko egiazko lanordu kopurua, 1.592koa izanen dena, honela banatuko da, Mankomunitatearen egungo hitzarmenak ezartzen duen gisan:

Astelehenetik ortziralera bitarteko eguneroko lanaldia 7 ordu eta 20 minutu izanen da. Ordutegiari dagokionez, 8:00etatik 15:00ak arte lan egin beharko da; gainerako 20 minutuak egiteko langileek malgutasuna izanen dute, 07:40tik 08:00ak arte eta 15:00etatik 15:20ra arte.

Emakume langileek bertze egutegi batzuk izaten ahalko dituzte, lanaldi laburragatik eta/edo zerbitzuaren beharrengatik, eta bertzelako programetan aritzeagatik nahiz horietan lan batzuk egiteagatik.

Lan ordutegiak adosteko ahalegina eginen da beti, bizi pertsonala eta lana bateratzea ahalbidetzeko eta errazteko. Gai honetan, bereziki kontuan izanen da honako hauek egotea: seme-alaba adingabeak, desgaitasuna duten pertsonak, odol-ahaidetasuneko edo ezkontza-ahaidetasuneko lehen eta bigarren graduko pertsona gaixoak, menpekotasuna duten pertsonak eta abar. Egoera hori frogatu egin beharko dute.

Ordutegia lanorduen zenbateko osora egokitzeko, langileek 35 ordu eta 55 minutu izanen dituzte; horiek erabiliko dira egun 1ean, oporrei erantsirik (28 egun izanen dira, eta ez 27) eta 3 egunetan, 6 ordu eta 35 minutu bakoitzean, herriko bestetarako.

Erregelamenduz ezarritako oporrak administrazio organo eskudunak emanen ditu, Mankomunitatearen hitzarmenak berak ezartzen duen gisan.

Horiez gain, norberaren aferetarako 3 egun gelditzen dira, langileek aukeratzeko.

Nolanahi den, urteko lanaldiaren iraupena baldintzatuko du 2015erako orokorrean Nafarroako Administrazio Publikoetarako behin betiko ezartzen denak. Horretarako, aldaketaren bat izanez gero, behar diren egokitzapenak eginen dira.

Larraintzarren, 2014ko azaroaren 27an.–Mankomunitateko burua, Roberto Pascal Garcés.

Iragarkiaren kodea: L1416317