2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ITZAGAKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
2015eko ekitaldiko zerga-tasak, tarifak,
tasak eta prezio publikoak. Onespena
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 13. artikuluan eta ondokoetan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan eta ondokoetan xedatuari jarraikiz, Itzaga Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatearen batzarrak, 2014ko azaroaren 18an egin bilkuran, aho batez erabaki du:
1. 2015erako zerga-tasak, prezio publikoak, tarifak eta tasa fiskalak onestea. Halaber erabaki du azken horiek ezartzen eta ordenatzen dituzten ordenantza fiskal eta ordenantza orokorrak onestea.
2. Erabaki honek 2015eko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.
3. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325 artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Inork halakorik egiten ez badu, erabakia behin betiko onetsitzat joko da eta argitara emanen da, testu osoarekin batera, Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Argitara ematen da, interesdunak jakinaren gainean egon daitezen.
Urrotz-Hirian, 2014ko abenduaren 1ean.–Mankomunitateko burua, Javier Linto Iriarte.
Iragarkiaren kodea: L1416758