2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BIDASOA ETA BERROARAN MENDIETAKO BILTZARRA
2015eko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
Bidasoa eta Berroaran Mendietako Biltzarrak, 2014ko urriaren 28an egin osoko bilkuran, plantilla organikoa eta bere zerbitzuko langileen zerrenda onetsi zituen.
Hasierako onespena 2014ko 220. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 10ean, eta jendaurreko epean inork ez du erreklamaziorik aurkeztu; beraz, ondotik argitaratzen da, Nafarroako Aldizkari Ofizialean, plantilla organikoaren behin betiko onespena, hala beteko baita Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluetan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta gainerako xedapenetan agindua.
Donezteben, 2014ko abenduaren 2an.–Biltzarreko burua, Miguel San Miguel Azpíroz.
2015. URTEKO PLANTILLA ORGANIKOA Funtzionarioak |
LANPOSTUA | EGOERA | MAILA | SARBIDEA | KOP. | GRADUA | ANTZIN. | OSAGARRIAK | EUSKARAZ JAKITEA |
Mendizaina | Hutsik | D | O.L. | 1 | - | - | D.M.O. %12-L.P.O. %15,36 | Mintzatzen jakin behar du |
LANPOSTUA | EGOERA | MAILA | SARBIDEA | KOP. | GRADUA | ANTZIN. | OSAGARRIAK | EUSKARAZ JAKITEA |
Makinista peoia | Hutsik | D | O.L. | 1 | - | - | D.M.O. %12-L.P.O. %10 | Mintzatzen jakin behar du |
Administrazio-kontratudunak eta aldi baterako lan-kontratudunak |
LANPOSTUA | EGOERA | MAILA | SARBIDEA | KOP. | GRADUA | ANTZIN. | OSAGARRIAK |
Mendizaina | Jardunean | D | 42. art. | 1 | - | 2001-10-16 | D.M.O. %12-L.P.O. %15,36 |
Peoiak | Hutsik | - | 42. art. | 2 | - | - | - |
Peoiak | Hutsik | - | 42. art. | 2 | - | - | |
DEITURAK ETA IZENA | SARRERA EGUNA | LANPOSTUA | LANEAN ARITZEKO BALDINTZAK |
Andueza Oscoz, Jesús María | 2001-10-16 | Mendizaina | Administrazio kontratuduna |
Hutsik | - | Peoiak | Egin beharreko lanen arabera |
Hutsik | - | Peoiak | Egin beharreko lanen arabera |
Zerbitzu eginkizunetan dauden langileak |
LANPOSTUA | EGOERA | MAILA | SARBIDEA | KOP. | GRADUA | ANTZIN. | ESLEIPENA |
Idazkari-kontu hartzailea | Jardunean | A | | 1 | - | | %37 A mailako hasierako soldataren gainean |
Administrari-ofiziala | Jardunean | C | | 1 | - | - | %13,74 C mailako hasierako soldataren gainean |
DEITURAK ETA IZENA | LANPOSTUA | LANEAN ARITZEKO BALDINTZAK |
Duque Ibarrondo, Joaquín | Idazkari-kontu hartzailea | Enplegurako eskubiderik gabe |
Belarra Belarra, José Antonio | Administrari-ofiziala | Enplegurako eskubiderik gabe |
Oharrak: L.P.O. = Lanpostuko osagarria. D.M.O. = D mailako osagarria. NEZ = Nafarroako Enplegu Zerbitzua. |
2015. URTERAKO LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
1.–Mendizain funtzionarioa izateko lanpostu bat. Makinista peoiaren lanpostu bat, lan-kontratu finkoarekin, lanaldi osorako.
Lanpostua betetzeko bidea oposizio-lehiaketa izanen da, eta euskaraz jakiteari buruz, beharrezkoa izanen da mintzatzen jakitea, Administrazio Publikoetan euskararen erabilera arautzen duen 2000ko abenduaren 11ko Foru Dekretuaren 18. artikuluari jarraikiz; izan ere, lanpostu horretan ariko den langilearentzat administratuekin zuzeneko harremana izatea bereziki garrantzitsua da.
2.–Peoi izateko bi lanpostu, aldi baterako lan-kontratuarekin, lanaldi osorako. Langileak hartzeko hautapen probak NEZaren bidez eginen dira. Zerbitzu edo obra jakin baterako kontratua.
3.–Peoi izateko bi lanpostu, enplegu aktibokoak, aldi baterako lan-kontratuarekin, lanaldi osorako edo partzialerako. Langileak hartzeko hautapen probak NEZaren bidez eginen dira. Zerbitzu edo obra jakin baterako kontratua.
Iragarkiaren kodea: L1416521