248. ALDIZKARIA - 2014ko abenduaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZUBIETA

Zerga-tasak, tasak eta prezioak 2015erako

Udalak, 2014ko azaroaren 28ko osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraituz, erabaki hau hartu zuen, erregelamenduzko quorumarekin:

1. Honako zerga-tasa hauek onestea 2015. urterako:

–Hirilurraren gaineko kontribuzioa: katastroko balio berri eta garbien %0,328.

–Landalurraren gaineko kontribuzioa: katastroko balio berri eta garbien % 0,505.

–Instalazio, eraikuntza eta obren gaineko zerga: obraren benetako kostu osoaren %3 mantentzen da (exekuzio materialaren aurrekontua).

Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: oraingo indize eta tasak mantentzen dira.

2. Ur banaketa eta saneamendua emateko eta zerbitzu egiteko tasak mantentzea 2015. urterako, 2013ko azaroaren 21eko bilkuran onetsi ziren bezala, 247 zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuak izan baitziren, 2013ko abenduaren 26an.

3. Auzolanetik libratzeko ordaindu behar den diru kantitatea mantentzea 2015. urterako: 50,00 euro ordaindu beharko da auzolan bakoitzeko.

4. “Zubietako Errota” izeneko ekomuseora sartzeko kuotak mantentzea 2015. urterako:

Helduak:

3,00 euro/lagun

15 lagun baino gehiagoko taldeak:

1,50 euro/lagun

Eskolako umeak, ikasleak eta erretiratuak:

1,50 euro/lagun

Umeak, 8 urte bitartekoak eta taldean ez doazenak:

dohainik

5. Erabaki honek 2015eko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra eta indarra izanen du aldatu edo indargabetzea erabakitzen ez den bitartean.

6. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean argitara ematea, behar diren legezko ondorioak izan ditzan. Haren kontra egungo legeetan ezarritako errekurtsoak aurkeztu ahalko dira, (administrazioarekikoa edota aurretik eta aukeran, gora jotzekoa eta berraztertzekoa).

Zubietan, 2014ko abenduaren 16an.–Alkate udalburua, Francisco Michelena Celayeta.

Iragarkiaren kodea: L1417067