2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
URDIAIN
3. poligonoko 1056. lurzatiaren xehetasun azterlana.
Hasierako onespena
Urdiaingo Udalak, 2014ko abenduaren 10eko ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen xehetasun azterlana 3. poligonoko 1056. lurzatian, Elizazpi, 19ko jabeen elkarteak sustaturik.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.
Urdiainen, 2014ko abenduaren 10ean.–Alkatea, Sebastián Aristizabal Irigoien.
Iragarkiaren kodea: L1416970